Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2007ko azaroaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
6322

LEHIAKETA PUBLIKOA, Bergarako Miguel Altuna GLHBI Ikastetxean makina-erreminta hornitu, entregatu eta instalatzea kontratatzeko.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Baliabide Material, Informatika eta Antolamendu Zuzendaritza. Hornikuntza eta Kontratazio Zerbitzua.

c) Espediente-zenbakia: 040/07.

2.– Kontratuaren helburua.

a) Helburuaren deskribapena: Erreminta-makina didaktikoak hornitu, entregatu eta instalatzea.

b) Loteak: bai, 6 lote.

c) Non egingo den: Bergarako Miguel Altuna GLHBI.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 2 hilabete.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Procedimiento: irekia.

c) Esleipen-era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: 235.399,22 euro.

5.– Fidantzak.

Behin-behinekoa: ez.

Behin betikoa: lizitazioaren oinarriaren aurrekontuaren % 4.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila. Hornikuntza eta Kontratazio Zerbitzua.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 83 89/90.

e) Telefaxa: 945 01 83 35/36.

f) Web orria: www.euskadi.net.

g) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2007ko azaroaren 30a.

7.– Kontratisten betebeharrak.

a) Sailkapena: ez.

b) Bestelako betebeharrak: administrazio-klausula berezien orriaren karatulako 22. puntuan finkatutakoak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2007ko abenduaren 4a, 10:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: "A", "B" eta "C" gutun-azalak administrazio-klausula berezien orrian adierazitako agiriak dituztela.

c) Aurkezteko lekua:

1) erakundea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.

2) Helbidea: Donostia kalea 1, Ekipamendu eta Kontratazio Zerbitzua.

3) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 2008ko abenduaren 31 arte.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Lakua II eraikina, beheko solairua, 2 aretoa.

b) Domicilio: Donostia kalea, 1.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Data: 2007ko abenduaren 11.

e) Ordua: 11:00.

10.– Bestelako argibideak.

11.– Iragarkien gastuak: iragarki ofizialaren gastuak esleipendunaren kontura izango dira.

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: www.euskadi.net.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko urriaren 29a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

MIKEL CABELLO PÉREZ.


Azterketa dokumentala