Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2007ko azaroaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
6317

IRAGARKIA, "Sopelako (Bizkaia) Zipiriñe LHI eraberritu eta zabaltzeko" obren administrazio-kontratua esleitu dela jakitera emateko dena (KBN C01/004/2007 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: C01/004/2007.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: obrak.

b) Helburua: Sopelako (Bizkaia) Zipiriñe LHI eraberritzea eta zabaltzea.

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: 2007ko apirilaren 24ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 78. zenbakia.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: lau milioi hirurehun eta hamazazpi mila eta laurogeita hamaika euro eta berrogeita hamasei zentimokoa (4.317.091,56) da gehienezko aurrekontua.

5.– Esleipena.

a) Data: 2007ko irailaren 25a.

b) Kontratista: Construcciones y Promociones Balzola SA.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: hiru milioi zortziehun eta laurogeita bederatzi mila zazpiehun eta bat euro eta hirurogeita hemeretzi zentimo (3.889.701,79).

Vitoria-Gasteiz, 2007ko urriaren 10a.

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMINGUEZ-MACAYA LAURNAGA.


Azterketa dokumentala