Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2007ko azaroaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila
6316

EBAZPENA, 2007ko urriaren 8 koa, Teknologiaren Berrikuntza eta Garapeneko zuzendariarena, ehizan jarduteko gaitasuna eta ezagupenak egiaztatzeko 2007ko bigarren deialdia gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda onestekoa.

Ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko azterketetarako 2007ko bigarren deialdia egin zuen Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren 2007ko martxoaren 1eko Aginduaren zortzigarren puntuak xedatutakoa betez (EHAA, 68. zk., 2007ko apirilaren 10ekoa), eta epaimahai kalifikatzaileek proposatuta, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Ehizan jarduteko gaitasuna eta ezagupenak egiaztatzeko 2007ko bigarren deialdiko azterketak gainditu dituzten izangaien zerrendak onestea. Zerrenda horiek azterketak epaitu dituen epaimahaiak egin ditu.

Bigarrena.– Zerrenda horiek Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru-aldundietako iragarki-oholetan eta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailaren web orrian (www.nasdap.ejgv.euskadi.net) jar daitezela agintzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar diezaiokete Elikagai Politika eta Industriako sailburuordeari hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko urriaren 8a.

Berrikuntza eta Teknologiaren Garapeneko zuzendaria,

MARTÍN ASCACIBAR GREGORIO.


Azterketa dokumentala