Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2007ko azaroaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila
6313

AGINDUA, 2007ko urriaren 5ekoa, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuarena, 2008ko ekitaldian hazitarako patata ekoizteko baimena duten herrien zerrenda argitaratzekoa.

Hazitarako patata ekoizten duten erakundeek aurkezturiko proposamenarekin bat etorriz, eta hazitarako patataren ekoizpenari buruz 2006 eta 2007ko ekitaldietan jaso diren datuak kontuan harturik, bidezkoa da 2008ko ekitaldian zehar hazitarako patata ekoizteko baimena duten herrien zerrenda eta sailkapena argitaratzea, Euskal Autonomia Erkidegoan hazitarako patatak ekoizteko arauak ezarri dituen azaroaren 12ko 273/2002 Dekretuaren 4. artikuluan zehaztutakoa betetzeko.

Herri horiek, esklusiboak edo lehentasunezkoak izan daitezke, hazitarako patataren ekoizpenak hartzen duen azaleraren arabera, eta beste erabilera batzuetarako patata ekoizteko aukeraren arabera; horretarako, kontuan hartu da aurreko bi ekitaldietan hazitarako patata lantzeko erabili den batez besteko azalerak zer nolako ehunekoa osatzen duen aurreko bi ekitaldietan patata lantzeko -oro har- erabili den batez besteko azaleraren aldean.

Horri gagozkiola, gogora dezagun azaroaren 12ko 273/2002 Dekretuak aukera ematen duela, zenbait baldintza betez gero, lehentasunezko herrietan hazitarako ez den patata ekoizteko, eta erabat debekatzen duela esklusibotzat jotako herrietan hazitarako ez den patata ekoiztea.

Hori guztia dela bide, ondokoa

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Agindu honen eranskinean argitaratzea 2008ko ekitaldian zehar hazitarako patata ekoizteko baimen esklusiboa duten herrien zerrenda, Euskal Autonomia Erkidegoan hazitarako patatak ekoizteko arauak ezarri dituen azaroaren 12ko 273/2002 Dekretuaren 3. eta 4. artikuluan xedaturikoaren arabera.

Bigarrena.– Azaroaren 12ko 273/2002 Dekretuaren 2. artikuluan zehaztutako geografi aldeetan hazitarako patata ekoizteko baimena duten gainontzeko herriak lehentasunezkotzat jo dira.

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Laugarrena.– Agindu honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete interesdunek Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuari hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete bi hilabeteko epean. Kasu bietan, agindua argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da epea.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko urriaren 5a.

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburua,

GONZALO SÁENZ DE SAMANIEGO BERGANZO.

ERANSKINA / ANEXO

2008ko ekitaldian hazitarako patata ekoizteko baimena duten herrien zerrenda argitaratzeko den Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren 2007ko urriaren 5eko Aginduarena.

A la Orden de 5 de octubre de 2007, del Consejero de Agricultura, Pesca y Alimentación, por la que se publica la relación clasificada de localidades autorizadas para la producción de patata de siembra durante la campaña 2008.

HERRI ESKLUSIBOAK / LOCALIDADES EXCLUSIVAS:

Baimena duen herria 	Herria dagoen udala

Localidad autorizada	Municipio de pertenencia

Alda	Harana/Valle de Arana

Alegría/Dulantzi	Alegría-Dulantzi

Angostina	Bernedo

Arkaute (nekazaritza-etxea/granja)	Vitoria-Gasteiz

Antoñana	Campezo/Kanpezu

Basabe	Valdegovía/Gaubea

Bernedo	Bernedo

Corro	Valdegovía/Gaubea

Elburgo/Burgelu	Elburgo/Burgelu

Etxabarri Urtupiña	Barrundia

Gazeo/Gaceo	Iruraiz-Gauna

Gazeta / Gaceta	Elburgo/Burgelu

Gauna	Iruraiz-Gauna

Iturrieta (nekazaritza-etxea / granja)	Salvatierra/Agurain

Langarika	Iruraiz-Gauna

Nafarrete	Bernedo

Sabando	Arraia-Maeztu

San Vicente de Arana / Done Bikendi Harana	Harana/Valle de Arana

Villafría	Bernedo

Villaverde	Lagrán


Azterketa dokumentala