Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2007ko azaroaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
6310

AGINDUA, 2007ko azaroaren 13koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuarena. Honen bidez Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa eta lantokietako langileentzako eta Prebentzio Ordezkarientzako etengabeko prestakuntzarako diru-laguntzen eta sustatzeko, indartzeko, suspertzeko eta kontrolatzeko jardueretarako diru-laguntzen deialdia egiten da.

1995eko irailaren 27an izenpetu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Langileen Etengabeko Prestakuntzari buruzko Lanbide arteko Hitzarmena. Hitzarmen horrek lanean ari diren langileen etengabeko prestakuntza jorratzen du, eta Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa eta langileei aplikatuko zaie.

Akordio horretako aurreikuspenak betetzeko, Hobetuz Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioa sortu zen, lana duten langileen etengabeko prestakuntza osoaz arduratzea du helburu, etengabeko prestakuntza kudeatzen eta zuzentzen du, eta enpresa, langile eta ikastetxeen artean etengabeko lanbide heziketarako interesa eta jarduera horrek ahalik eta zabalkunde eta eraginkortasun handiena erdiesteko baldintzak sustatzeko erantzukizun orokorra du.

Bestalde, Lehendakariaren 8/2005 Dekretuak, ekainaren 27koak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Sailak sortzen, kentzen eta aldatzen dituenak eta horien eginkizunak eta jarduera-eremuak zehazten dituenak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari ematen dizkio, besteak beste, bizitzan zehar kualifikazioak eskuratu edo handitzea dakarten eginkizun guztiak.

Halaber, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 16ko 222/2001 Dekretuaren bidez sortu da Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetza. Sailburuordetza horri emaniko eginkizunen artean, aipaturiko 222/2001 Dekretuaren 16.1.i) artikuluak Hobetuz Etengabeko Prestakuntzarako Euskal Fundazioaren jarduera sustatzeko eta Administrazio Publikoen ordezkaritza zuzentzeko eta koordinatzeko eginkizunak ezartzen ditu.

Etengabeko lanbide-heziketa funtsezkoa da bizitza osoan baitako prestakuntza ziurtatzeko, langileak eta enpresak ezagutza oinarrian duen gizartera egokitzeko eta Europako Enplegurako Estrategiaren esparruan garatzen diren produkzio-prozesuek izan ditzaketen aldaketen aurrean langileen gaitasun profesionalari eusteko.

Lanean ari diren langileei lan-bizitzan beharko duten kualifikazioa emateaz gain, etengabeko prestakuntza aldaketa teknologiko, ekonomiko eta soziala dakarten prozesuetan lehentasunezko balio bat da eta, hori dela eta, funtsezkoa da enpleguaren egonkortasuna eta gizarte-kohesioa lortzeko.

Aurreko ekitaldietan ez bezala, eta Enpleguko Zerbitzu Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren ebazpenaren arabera, Autonomia Erkidego honen esku utzi dira martxoaren 23ko 395/2007 Errege Dekretuan barne hartu diren eta Euskal Autonomia Erkidegoan 2007an garatuko diren enplegurako lanbide-prestakuntzako ekimenetara zuzendutako funtsak.

Adierazitako guztia kontuan hartuta, honakoa

EBATZI DUT:

1. artikulua.– Xedea.

1.– Agindu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoan Etengabeko Prestakuntzari buruzko Lanbide arteko Akordioa sinatu duten Enpresa eta Sindikatu Elkarteek eta EAEko Prestakuntza Entitateek eta Unibertsitateek sustatutako etengabeko prestakuntza-planak garatzeko laguntzak arautzea. Prestakuntza-plan horien artean barne hartuko dira lanean ari diren langileen gaitasunak eta kualifikazioak hobetzeko zein berriro kualifikatzeko ekintzak.

Era berean, Agindu honen xedea da, deialdi honen barruan Euskal Autonomia Erkidegoan Etengabeko Prestakuntzari buruzko Lanbide arteko Akordioa sinatu duten Enpresa eta Sindikatu Elkarteek aurkeztutako ekimenak sustatzeko, indartzeko, suspertzeko eta kontrolatzeko diru-laguntzak arautzea.

Azkenik, Agindu honen xedea da, halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide arteko Akordioaren esparruan, Laneko Osasunaren eta Arriskuen Prebentzioarekin lotuta Prebentzio Ordezkarien trebakuntza lortzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresetako edo lantokietako Prebentzio Ordezkarien prestakuntza-ekintzak garatzeko laguntzak arautzea.

2.– Agindu honen I. eranskinean barne hartu dira Euskal Autonomia Erkidegoan Etengabeko Prestakuntzari buruzko Lanbide arteko Akordioa sinatu duten Enpresa eta Sindikatu Elkarteek eta EAEko Prestakuntza Entitateek eta Unibertsitateek sustatutako etengabeko prestakuntza-ekintzak garatzeko diru-laguntzen deialdiaren oinarriak. Prestakuntza-ekintza horien artean barne hartuko dira lanean ari diren langileen gaitasuna eta kualifikazioak hobetzeko zein berriro kualifikatzeko ekintzak, langileak lan egiten duen jarduera-sektorea edo –adarra edozein delarik.

Era berean, I. Eranskinean barne hartu dira Euskal Autonomia Erkidegoko Etengabeko Prestakuntzaren Lanbide arteko Akordioa sinatu duten Enpresa eta Sindikatu Elkarteek deialdi honen kontura finantzatzeko aurkeztu dituzten ekimenen sustapen, indartze, suspertze eta kontrolaren esparruko jarduerak.

3.– II. Eranskinean barne hartu dira Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide arteko Akordioaren esparruan Laneko Osasunaren eta Arriskuen Prebentzioari dagokionez Prebentzio Ordezkarien trebakuntza lortzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresetako edo lantokietako Prebentzio Ordezkarien prestakuntza-ekintzak garatzeko laguntzen deialdiaren oinarriak.

4.– Agindu hau garatzeko bideratuko diren baliabide ekonomikoak 21.742.535,00 euro dira gehienez. Funtsa horiek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Hobetuzen, Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioa, esku utziko ditu, ordainketa bakar bat eginez; eta ordainketa hori Agindu hau argitaratu eta berehala egingo da.

5.– Hobetuzek, Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioak, 4. puntuan aipatutako baliabide ekonomikoak eta Europako Gizarte Funtsetatik lortutakoak elkartuko ditu, beti ere kasuan kasuko berariazko araudiaren arabera.

6.– Horrez gain, 4. atalean aipatutako funtsetatik 230.000, 00 euroko kantitatea II. Eranskinean aipatutako laguntzetara bideratuko da.

7.– Aipatu funtsen kontura finantzatu ahal izango dira Hobetuzen, Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioaren, aurrean formalki eta Agindu honen babespean eskatu diren Etengabeko Prestakuntza-ekimenak, betiere aipatu aginduan adierazitakoa betetzen bada eta 2000-2006 Erkidegoko Laguntza Esparruan eta "Moldagarritasuna eta Enplegua" Lanerako Programan ezarritako baldintzak eta lehentasunak betetzen badira. "Moldagarritasuna eta Enplegua" Lanerako Programa Europako Batasunak ez du oraindik onartu eta 2007-2013 egitura-funtsen programazioaren aldi berriaren gainean aplikatzea aurreikusi da.

8.– Aurreko atalean ezarritakoaren kalterik gabe, Agindu honetan arautzen diren funtsek finantzatuko dituzte Hobetuz, Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioaren egitura teknikoak kudeatzeko eta ebaluatzeko egin beharreko gastuak eta inbertsioak, baldin eta kontzeptu horren ondoriozko guztizko aplikazioak Fundazio horrek ekitaldi honetarako kudeatzen duen guztizko aurrekontuaren ehuneko 15 gainditzen ez badu.

9.– Era berean, aipatu funtsen kontura finantzatu ahal izango dira Hobetuzen, Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioaren eta Agindu honen II. Eranskinean adierazitako oinarrien babespean eskatu diren EAEko enpresa edo lantokietako Prebentzio Ordezkarien Etengabeko Prestakuntza-ekimenak, betiere II. Eranskinean adierazitako oinarriak betetzen badira. II. Eranskinean barne hartu dira Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide arteko Akordioaren esparruan Laneko Osasunaren eta Arriskuen Prebentzioari dagokionez Prebentzio Ordezkarien trebakuntza lortzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresetako edo lantokietako Prebentzio Ordezkarien prestakuntza-ekintzak garatzeko laguntzen oinarriak.

2. artikulua.– Deialdi honetan parte hartzeko baldintzak.

1.– Ondorio guztietarako, laguntzen deialdi hau Agindu honetako I. eta II. Eranskinetan barne hartutako oinarrien arabera garatuko da.

2.– 2007ko deialdi honetarako eredu normalizatuak Hobetuz-en web-orrian eskura daitezke (www.hobetuz.com). Aipatutako eskaerak 0paperean eta Hobetuzek deialdi honetarako eskainitako euskarri informatikoan aurkeztuko dira.

Paperean bidalitako datuak ez badotoz bat euskarri informatikoan sartutakoekin paperean jarritakoek izango dute azken balioa.

3. artikulua.– Entitate laguntzailea izendatzea.

Hobetuz – Hobetuz Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioa izendatzen da Agindu honetan arautzen diren diru-laguntzen kudeaketarako eta ordainketarako entitate laguntzaile, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartu zuen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuko 52. artikuluaren arabera.

Aipatutako 52. artikuluak dioenez, Agindu honetan aipatzen diren funtsak ematen dituen organoaren kontura eta izenean jardungo du Hobetuz - Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioak. Haatik, funts horiek ez dira, inola ere, Hobetuz-en ondaretzat hartuko.

4. artikulua.– Hobetuz, Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioaren betebeharrak.

Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartu zuen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuko 52. artikuluan eta Agindu honetan ezarritako betebeharrez gain, Hobetuz-en, Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioa, betebeharrak izango dira ondorengoak:

a) Etengabeko prestakuntzaren jarduerak egiteko funtsak amaierako onuradunen artean banatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Langileen Etengabeko Prestakuntzari buruzko lanbide arteko Hitzarmenaren helburuak erdiesteko. Horretarako, lanean ari diren langile guztiak aintzat hartuko dira, Gizarte Segurantzan duten erregimenaren araberako mugarik ezarri gabe, eta Lanbide Heziketako ikastegiak ahalik eta gehien ustiatuko dira, haietan emango baita gehienbat etengabeko prestakuntza. Diru-laguntza horiek publizitate, lehia eta objektibotasunaren printzipioen babesean emango dira.

b) Diru-laguntzei esker prestakuntza-jarduerak egin direla egiaztatzen duten ziurtagiriak eskatzea, eta lau urtez gordetzea.

c) Jaso diren funtsak zertan aplikatu diren justifikatzea Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari, 2008ko urria baino lehen, eta zerrenda izenduna ematea. Zerrenda horretan honako alderdiak jaso beharko dira: azken onuradunen izen-abizenak, emandako diru-laguntzak, egindako ordainketak, eta, oro har, funts horiekin egindako etengabeko prestakuntzako jardueren memoria orokorra osa dezaketen bestelako datu kuantitatiboak zein kualitatiboak.

d) Funtsen kudeaketa dela-eta, honako erakundeek egin ditzaketen egiaztatze-jarduerei men egitea: Eusko Jaurlaritzak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren bitartez; Herri kontuen Euskal Epaitegiak; eta Europako Gizarte Funtsak.

e) Deialdian aurreikusten den ez-betetze kasuren bat gertatuz gero, onuradunei diru-laguntzak itzul ditzaten eskatzea, deialdietan bertan ezarritako itzultze-prozedurari jarraituz.

5. artikulua.– Finantzazio-soberakinen amaierako likidazioa.

Agindu honetan arautzen diren laguntzen onuradunek 2008ko uztailaren 30erako aplikatu ez dituzten finantzazio-soberakinak eta Agindu honetan aurreikusten den dirua itzultzeko prozeduraren ondoriozko funtsak hurrengo ekitaldirako funtsetan gaineratuko ditu Hobetuz - Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioak. Dena den, aurretik Ogasun eta Herri Administrazio Sailari eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari emango die horren berri.

Agindu honen laugarren artikuluaren c) atalean aurreikusten diren ondorioetarako, Hobetuz Fundazioak ekitaldi bakoitzean egiten dituen likidazioak edozein direla ere, Agindu honetan aipatzen diren funts guztien amaierako likidazioa 2008. urtean egingo da. Hala, 2008ko ekitaldiko abenduaren 31 arte aplikatu gabeko finantzazio-soberakinik gertatuz gero, edo emandako diru-laguntzaren aplikazioa 2009ko ekainaren 30 baino lehen justifikatu ez bada, Hobetuz - Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioak soberakin horiek itzuli beharko dizkio Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Deialdi hau aurrera ateratzeko, nahitaezkoa da kreditu egokia eta nahikoa edukitzea eta, horretarako Estatuko Enpleguko Zerbitzu Publikoak EAEko Administrazio Orokorrari lanbide-prestakuntzarako funtsetatik dagokion tranferentzia egin behar dio.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Administrazio-bidea amaitzen duen Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete interesdunek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, eta, horretarako, hilabeteko epea izango dute, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Administrazioarekiko Auzietako Sailean, eta horretarako ere bi hilabeteko epea izango dute, honako Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Bigarrena.– Honako Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko azaroaren 13a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.

I. ERANSKINA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO LANGILEENTZAKO ETENGABEKO PRESTAKUNTZARAKO DIRU LAGUNTZEN DEIALDIAREN OINARRIAK

Lehenengoa.– Xedea.

1.– Agindu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoan Etengabeko Prestakuntzari buruzko Lanbide arteko Akordioa sinatu duten Enpresa eta Sindikatu Elkarteek eta EAEko Prestakuntza Entitateek eta Unibertsitateek sustatutako etengabeko prestakuntza-planak garatzeko laguntzak arautzea. Prestakuntza-plan horien artean barne hartuko dira lanean ari diren langileen gaitasuna eta kualifikazioak hobetzeko zein berriro kualifikatzeko ekintzak.

Era berean, Agindu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoan Etengabeko Prestakuntzari buruzko Lanbide arteko Akordioa sinatu duten Enpresa eta Sindikatu Elkarteek ekimenak sustatzeko, indartzeko, suspertzeko eta kontrolatzeko helburuarekin aurkeztutako planak garatzeko diru-laguntzak arautzea.

2.– Aipatu funtsen kontura finantzatu ahal izango dira, halaber, Agindu honen babespean Hobetuzen aurrean finantzatzeko aurkeztu diren ekimenak, betiere aipatu Aginduan ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

3.– Etengabeko prestakuntza-ekintzen kasuan, ez dute finantzaketarik jasoko ondorengo ekintzek:

a) Enpresa bakar bateko lanpostuetara aplika daitekeen irakaskuntza eskaintzen duten eta beste enpresa batzuetan erabili ezin diren kualifikazioak eskaintzen dituzten prestakuntza-ekintzak.

b) Nagusiki prestakuntza-prozesu baten garapena (irakaskuntza-ikaskuntza) bilatzen ez duten ekintzak.

4.– Laguntza horiek, lehia, publizitate eta objektibotasuneko printzipioak kontuan hartuta emango dira.

Bigarrena.– Ezarpen-esparrua.

1.– Lurralde-esparrua.

Deialdi honetan adierazitako laguntzak ondoren aipatutako prestakuntza-ekintzen kasuan eskatu ahal izango dira:

a) EAEko Etengabeko Prestakuntzako Lanbide arteko Akordioa sinatu duten Enpresa eta Sindikatu Elkarteek aurkeztutakoak,

b) Kooperatiba edota Lan Sozietateen Konfederazioek eta Federazioek aurkeztutakoak,

c) Langile Autonomoen Elkarteek aurkeztutakoa, eta

d) EAEko Prestakuntza Entitateek eta Unibertsitateek aurkeztutakoak,

betiere, EAEko langileengana modu indibidualean zuzentzen badira.

2.– Langile-esparrua.

Laguntzen xede diren ekintzetan parte hartu ahal izango dute EAEko langile guztiek.

Administrazio Publikoetan lan egiten duten langileek Deialdi honen laugarren oinarriko bigarren ataleko a) eta e) hizkietan aurreikusitako Sektore arteko Planetan parte hartu ahal izango dute, gehienez ere plan bakoitzaren parte-hartzaileen ehuneko 10eko proportzioan.

Langabezian dauden langileen parte-hartzeak ezingo du gainditu prestakuntza-plan bakoitzean parte hartzen duten langileen guztizkoaren %40.

Prestakuntza-entitate pribatuei ematen zaizkien laguntzak prestakuntza-premia bereziak dituzten edo lanbide-txertaketa edo birkualifikazioa lortzeko zailtasunak dituzten pertsonentzako berariazko programak finantzatzeko erabiliko dira. Zentzu horretan, parte hartzen duten langileen %70ek ondorengo talde batekoa izan beharko dute nahitaez: enpresa txiki eta ertainetako langileak, emakumeak, terrorismoaren biktimak, genero-indarkeriaren biktimak, 45 urtetik gorakoak, kualifikazio baxuko langileak eta pertsona minusbaliatuak, bai eta langabezian egon eta ondorengo ezaugarriak dituzten pertsonak ere: gazteak, iraupen luzeko langabetuak edo gizarte-bazterkeria pairatzeko arriskua duten pertsonak.

3.– Denbora-esparrua.

2007ko deialdi honen barruan finantzaketa jaso ahal izango dute 2007ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean hasi diren eta 2008ko ekainaren 30a baino lehen amaitzen diren ekimenak.

4.– Finantza-esparrua.

Deialdi honen barruan diru-laguntza jaso dezaketen ekimenen finantziazioa baldintzatuta dago, erabilgarri dauden funtsen eta Hobetuzek erabilgarri dituen funtsen araberakoa baita.

Deialdi honetako hamargarren oinarrian ezarritako irizpideen arabera, ez da finantzatuko gutxieneko diru-laguntza merezi duela egiaztatzen ez duen prestakuntza-ekimenik.

Hirugarrena.– Prestakuntza-ekimenak eta parte hartzeko moduak.

Deialdi honetan ezarritakoaren arabera, Deialdi honen lehenengo oinarrian adierazitako ezaugarriak dituzten prestakuntza-ekintzak barne hartzen dituzten Prestakuntza Planak aurkeztu ahal izango dira.

Mota horretako planei dagokienez, langileen prestakuntza indibiduala bilatzen dutenak barne hartzen dira, betiere prestakuntza horretan jarduera ekonomikoko sektore desberdinak barne hartzen dituzten zeharkako gaitasunak eta gaitasun horizontalak barne hartzen badira.

Era berean, EAEn Lanbide arteko Akordia sinatu duten Enpresa eta Sindikatu Elkarteek aurkeztutako planen sustapen, indartze, suspertze eta kontrolaren esparruetan garatzeko aurkeztu dituzten jarduerak barne hartu dira.

Laugarrena.– Prestakuntza-planak.

1.– Prestakuntza Plana esatean, esparru batean antzemandako behar jakin batzuei erantzuteko osatutako prestakuntza-ekintzen multzoa ulertu behar da, betiere kontuan hartuta, ekintzak zuzentzen diren taldearen tamainagatik, aurreikusitako prestakuntza-orduen bolumenagatik edo bestelako ezaugarri garrantzitsu batzuengatik, planaren xede den langile-taldearen gaitasunak nabarmenki hobetzen direla.

2.– Erantzun beharreko helburuen eta prestakuntzaren esparruaren edo izaeraren arabera, ondoren adierazi dira langileengana zuzendutako prestakuntza-plan desberdinak:

a) Sektore arteko prestakuntza-planak, langileentzako jarduera ekonomikoaren hainbat sektoretako zeharkako gaitasunen eta gaitasun horizontalen prestakuntza eskaintzen dutenak.

b) Sektoreko prestakuntza-planak, produkzio-sektore jakin bateko langileengana zuzendutakoak, aipatu sektorearen interes orokorreko prestakuntza-ekintzak garatzea eta sektore horretako prestakuntza-beharrei erantzutea bilatzen dutenak.

c) Produkzio-sektore berekoak izan gabe, kooperatiba, lan-sozietate eta ekonomia sozialeko enpresa eta entitate bi edo gehiagoko langileak eta bazkide-langileak barne hartzen dituzten prestakuntza-planak, betiere horien izaera juridikotik ondorioztatutako edo zeharkako izaera duten beharretatik ondorioztatutako prestakuntza-eskaerei erantzuten dietenak.

d) Langile autonomoentzako prestakuntza-planak, betiere garatzen duten jarduerarekin erlazionatutako gaitasunak hobetzea bilatzen badute. Sektore jakin baterako planak izango dira edo zeharkako izaera edo izaera horizontala dutenak izango dira.

e) EAEko kualifikazioen sistemarekin erlazionatutako modulu-prestakuntzako planak (prestakuntza katalogatua).

Bosgarrena.– Prestakuntza-ekintzak.

1.– Deialdi honen helburuetarako, parte-hartzaile guztientzat komunak diren helburu, eduki eta iraupen propioak dituen irakatsi eta ikasteko prozesua da prestakuntza-ekintza. Prestakuntza-ekintzen bitartez lanean ari diren langileen gaitasuna eta kualifikazioak hobetzea bilatzen da, bai eta horien lanbide-espezializazioa hobetzea ere. Zentzu horretan, ez da beharrezkoa izango langileek lan egiten duten enpresen esku hartzea.

Prestakuntza-ekintza bera ezin da eskatzaile batek aurkeztutako Plan batean edo gehiagotan edota onuradun berak eragiten dituen plan batean edo gehiagotan barne hartu.

Ez dira finantzatuko nagusiki prestakuntza-prozesu (irakaskuntza-ikaskuntza) bat garatzea bilatzen ez duten ekintzak.

2.– Orokorrean, Planean barne hartutako banakako zein taldeko prestakuntza-ekintzek gutxienez 8 ordu eta gehienez 270 iraungo dute parte-hartzaile bakoitzarentzat. Hobetuzek muga hori gainditu ahal izango da, baldin eta premia hori arrazoituko duen justifikazioa aurkezten bada. Prestakuntzako jarduerek egunean gehienez 8 ordu iraungo dute.

3.– Prestakuntza-ekintzak deialdi honen bitartez finantzatu ahal izateko, ondorengo modalitate hauetako batean eman behar dira: bertaratze bidezkoa, bertaratu gabea edo mistoa.

Bertaratze bidezko prestakuntzatzat jotzen da, ikasgela batean, irakasleek ikasle-talde bati ezagutza berak eta aldi berean transmititzen dietenean, edozein motatako baliabide didaktiko erabilita.

Era berean, bertaratu gabeko prestakuntzatzat jotzen da parte-hartzaileak bere ikaskuntzaren erritmoak norberaren denborara egokitzen dituenean; horretarako, prestakuntza-prozesua egingo den tokiaz gain, denbora mugatu batean tutore/irakasleak izango ditu, bere zalantzak argitzeko eta aurrerapausoak egiaztatzeko. Modu horretan, erabilitako materialen edukiak osatu edo sendotuko ditu.

Deialdi honen helburuetarako Hobetuzek, Baliabideetako Ikastetxeetan emandako prestakuntza, bertaratu gabeko prestakuntza balitz bezala ulertuko du. Baliabideetako Ikastetxe gisa ulertuko da, norberak erabil dezakeen ekipamendu didaktiko jakina duen instalazioa; parte-hartzailea bertara joaten da, hainbat euskarriren bidez prestakuntza eskuratzeko eta, bertan, bere zalantzak argitzeko tutoretza-motaren bat edukiko du.

Prestakuntza-ekintzen barne, osorik edo zati batean, bertaratu gabeko prestakuntza eskaintzen dutenean, prestakuntza hori, parte-hartzailearentzat ikaskuntza sistematizatuko prozesua suposatuko duten euskarri didaktikoen bidez egin beharko da. Euskarri horiek derrigorrez, tutoretza-laguntzarekin osatuko dira. Kasu horietan guztietan, bidalitako materialen kopurua, bertaratutako edo bertaratu gabeko tutoretzak, jarraipen-kontrolak eta irakaskuntza programatuak eskainiko dituen frogak zehaztuko ditu eskatzaileak.

Halaber, on line informazio eta komunikazioko teknologien laguntzarekin (teleprestakuntza) garatuko den ikaskuntza-prozesua erabiltzen duten bertaratu gabeko prestakuntza-ekintzek, prozesua eusten duten elementuak deskribatu beharko dituzte; horretarako, hezitzailearen eta parte-hartzailearen artean ezarritako tutoretza-sistema, eta ikaskuntza horren jarraipenaren sistema kudeatzailea behar dute.

Baliabide finantzarioen optimizazioa bateragarri egiteko aukera emango duten eta enpresen premia zehatzak betetzeko aukera emango duten eraginkortasun-irizpideak aplikatuz zehaztuko da prestakuntza-ekintza bakoitzean parte-hartzaileen kopurua. Hala ere, prestakuntza-ekintzetan, parte-hartzaileen kopurua enpresaren tamainaren eta ekintzaren berezitasunaren arabera zehaztuko da.

Bertaratze bidezko prestakuntza-ekintzak taldean antola daitezke, gehienez ere 25 parte-hartzailek osatutako taldeak osatu ahal direlarik. Bertaratu gabekoen prestakuntza-ekintzetan, parte hartzen duten 80 ikasleko irakasle bat izan beharko da gutxienez. Ekintza mistoen kasuan, aipatu mugak errespetatuko dira, kasuan kasuko prestakuntza-modalitatearen arabera.

Seigarrena.– Langileengana zuzendutako prestakuntza-planen titulartasuna.

1.– Bete beharreko helburuen arabera edo aurkezten den prestakuntzaren izaeraren arabera, ondoren adierazitako entitateetako langileentzako prestakuntza-planak aurkeztu ahal izango dituzte ondorengo entitateek:

a) Deialdi honetako laugarren oinarriko bigarren ataleko a) eta b) hizkietan aurreikusitako sektore arteko eta sektoreko prestakuntza-planei dagokienez, Prestakuntza Entitateek, Unibertsitateek eta Euskal Autonomia Erkidegoko Etengabe Prestakuntzari buruzko Lanbide arteko Akordioa sinatu duten Enpresa eta Sindikatu Erakundeek. Prestakuntza Entitateen kasuan, euren Estatutuen helburuen artean prestakuntza barne hartuta badute, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak aitortuta badaude edota Eusko Jaurlaritzako Justizia, Enplegu eta Gizarte Segurantza Sailak aitortuta badaude, eta aitortuta dituzten prestakuntza-espezialitateetan edota esperientzia dutenetan.

Sektoreko prestakuntza-planei dagokienez, kasuan kasuko sektoreko ordezkari diren Enpresa eta Sindikatu Elkarteek aurkeztu ahal izango dituzte planak.

b) Gizarte-ekonomiarekin erlazionatutako prestakuntza-planei dagokienez, Deialdi honen laugarren oinarriko bigarren ataleko c) hizkian aurreikusitakoei dagokienez, Euskal Autonomia Erkidegoko esparruan ezarpen nahikoa duten kooperatiben konfederazioek eta federazioek edota lan-sozietateek.

c) Langile autonomoentzako prestakuntza-planei dagokienez –deialdi honen laugarren oinarriko bigarren ataleko d) letran aurreikusitakoak-, sektore arteko izaera duten autonomoen elkarteek, Euskal Autonomia Erkidegoko esparruan ezarpen nahikoa dutenek, eta prestakuntza-ekintzen garapenean esperientzia dutenek eta deialdia argitaratu aurretik legalki eratuta daudenek.

d) Laugarren oinarriko bigarren ataleko e) izkian adierazitako prestakuntza planei dagokionez, EAEko Kualifikazioen Sistemarekin erlazionatutako prestakuntza-planei dagokienez, Hezkuntza Sailak baimendutako prestakuntza-zentro publikoek eta pribatuek, 2007-2008 ekitaldian eskatutako modulu-katalogoko arlo, azpiarlo eta mailei dagozkien Lanbide Heziketako prestakuntza-zikloak eskaintzen dituztenek.

2.– Langileen beharrei erantzuten dietela eta behar horietarako egokiak direla ziurtatzeko, prestakuntza-entitateek titularizatuta dauden eta deialdi honen barruan aurkeztutako planak Hobetuzek egiaztatu ahal izango ditu eskaera aurkeztu aurretik.

Zazpigarrena.– Prestakuntza Planaren betekizunak.

1.– Prestakuntza Plan guztiei dagozkien eta guztietan adierazi behar diren betekizunak dira ondorengoak:

a) Aurkeztutako prestakuntza-planaren ezarpen-eremua.

b) Aurkeztutako Prestakuntza Plana egiteko arrazoien justifikazio zehatza.

c) Prestakuntza Planari dagozkion helburuak eta edukiak.

d) Garatuko diren prestakuntza-ekintzen deskribapena, espezialitatearen arabera multzokatuta eta lehentasunaren arabera antolatuta. Izena, iraupena eta bakoitzak onartzen duen partaide-kopurua adierazteaz gain, Europako Gizarte Funtsaren araberako lehentasunezko taldeak –kategoriak edo lanbide-taldeak- adieraziko dira, eta lan-egoera, Gizarte Segurantzaren afiliazio-erregimena ere bai. Gainera, xede honetarako landutako inprimakietan eta aplikazioetan adierazitako inprimakiak jarraituko dira.

e) EAEko Kualifikazioen Sistemarekin erlazionatutako Modulu Katalogoko prestakuntza-ekintzak dituzten Prestakuntza Planen kasuan, gaitasun-unitate osoak lortzea ahalbidetzen duten prestakuntza-kredituak barne hartu beharko dira; horrela, gaitasun aitortuak hartuko dira denboran eta ikasleari kualifikazio katalogatu bat lortzeko aukera emango zaio.

Horrelakoetan, ekintzak katalogoko izen eta iraupen berarekin aurkeztu behar dira eta katalogoko edukietara egokitu beharko dira.

f) Prestakuntza-ekintzen kalkulatutako kostua, ekintza-motaren eta kostu-motaren arabera bereizita.

g) Prestakuntza-ekintzak gauzatzeko aurreikusitako egutegia.

h) Prestakuntza-entitateak, eta prestakuntza-ekintzak garatzeko lekua, instalazioak eta bitartekoak. Titularra prestakuntza-entitate bat bada, prestakuntza-ekintzak zentroko bertako langileek emango dituzte eta xede horretarako erabakitako instalazioetan egingo dute. Salbuespenak onartuko dira, betiere behar den bezala justifikatzen badira eta Prestakuntza Plana aurkeztu aurretik Hobetuzek egiaztatu baditu.

i) Garapenaren arduradunak eta programatutako prestakuntza-ekintzen jarraipena egiteko modua, bai eta prestakuntza-programen ebaluazioa egiteko kontuan hartuko diren irizpideak eta metodologiak ere.

j) Parte-hartzaileak aukeratzeko irizpideak.

2.– Prestakuntza Zentroen eta Unibertsitateen kasuan, entitate batek ezingo ditu bi Prestakuntza Plan eskatu deialdi honetan (bat katalogo modularrarekin erlazionatutako prestakuntzarako eta bestea aipatu katalogoan barne hartzen ez den prestakuntzarako. Azken hori sektorekoa edo sektore artekoa izango da).

Muga hori urratzen bada, urraketa egin duen eskatzaileak aurkeztutako prestakuntza-plan bat atzean utzi beharko du, Hobetuzekin gaia aztertu eta gero.

Zortzigarrena.– Eskaeraren baldintzak.

Honakoak dira eskaera guztietan nahitaez jasoarazi beharko diren baldintzak:

a) Eskatzailearen izena eta sozietatearen izena.

b) Orijinala, entitate eskatzailearen Lege Ordezkariak xede den entitatearen izenean jarduteko gaitasuna duela ziurtatzen duen agiriaren edo agirien kopia konpultsatua edo Hobetuzek konpultsatzeko kopia.

c) Entitate eskatzailearen identifikazio fiskaleko txartelaren fotokopia eta entitate juridiko eskatzailearen izenean eta ordez jarduten duen pertsonaren nortasun-agiriaren kopia.

d) Behar den bezala legeztatutako estatutuen fotokopia.

e) Entitatea dagokion administrazio-erregistroan izena emanda dagoela ziurtatzen duen agiria.

f) Laguntzaren xedea den prestakuntza-plana, aurreko zazpigarren atalean adierazitako ezaugarriekin.

g) Eskatzaileak planaren kudeaketa egiteko gaitasun tekniko nahikoa duela justifikatzen duen memoria. Entitate eskatzaileak dituen baliabide teknikoak eta materialak adieraziko dira eta, hala badagokio, prestakuntza-planaren garapenean lagunduko duten entitateena. Era berean, entitateari aitortutako prestakuntza-espezialitateak edota entitateak esperientzia duen prestakuntza-espezialitateak adierazi beharko dira. Atal honetan, eta eskatzailea prestakuntza-entitate bat bada, laguntza-eskaerarekin batera berariazko inprimakiak aurkeztuko dira.

h) Prestakuntza-ekintzetarako gainfinantziazioa eta diru-laguntzen bikoiztasuna saihestearren, titularrak zinpeko aitorpen bat aurkeztu beharko du. Bertan jarduera horretarako bertarako beste Herri Administrazio batzuen edo beste entitate publiko edo pribatuen sarrera gehigarriak edo laguntzak jasotzen dituela aditzera eman beharko du.

i) Edozein Herri Administraziok prestakuntza-arloan emandako diru-laguntzak itzultzeko prozeduran murgilduta ez dagoela edo eskatu zitzaizkion zenbatekoak itzuli dituela adieraziko duen titularraren zinpeko aitorpena.

j) Ogasun, Gizarte Segurantza eta/edo Gizarte Aurreikuspenerako Erakundeari guztia ordaindu izanaren ziurtagiri eguneratuak, aurkeztutako ekimenaren titularrari dagokionez.

k) Sexu-diskriminazioa egiteagatik administrazio-zigorrik edo zigor penalik jaso ez dela ziurtatzen duen zinpeko aitorpena eta Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren (4/2005 Legeak, Emakume eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa, aldatzen duena) 50. artikuluko 5. atalean xedatutakoaren arabera, laguntza edo diru-laguntzen deialdietara ez aurkezteko zigorrik jaso ez dela ziurtatzen duen zinpeko aitorpena.

l) Erakunde Sinatzaileen kasuan, 19. oinarrian adierazitako moduan aurkeztutako planak sustatzea, indartzea, suspertzea eta kontrolatzea bilatzen duten ekintzak badira, jardueren deskribapen zehatza, jarduera horiek gauzatzeko epeak, horien garapenean nahastutako pertsonen zerrenda eta ekintza bakoitzari dagokion aurrekontu zehatza, eta helburu honetarako egindako inprimakien arabera.

m) Aurkeztutako eskaerari dagokion beste edozein dokumentazio.

Bederatzigarrena.– Langile parte-hartzaileen ezaugarriak.

1.– Deialdi honetan deskribatu diren langileek dagokien titularrari onartutako prestakuntza-planetako prestakuntza-ekintzetan parte hartzeko eskatu ahal diote; horretarako, deialdi honetarako eskaera-agiri gisa diseinatutako agiri normalizatua eta partaidetza-agiria (eskabidearen 2C eranskina ) erabil daitezke.

Eskaera-agiriaren eta partaidetza-agiriaren kopia bat parte-hartzaileari emango zaio. Jatorrizko agiria entitate titularrak gordeko du, Hobetuzek edo kontrola egiteko beste erakunde batek egiten dituzten egiaztapenetan aurkezteko.

Deialdi honen hamabosgarren oinarriko 2. atalean adierazitakoaren arabera, parte hartzeko eskaeretan/konpromisoetan adierazitako datuak Hobetuzi jakinarazi behar zaizkio ezarritako epeen barruan eta Hobetuzek xede horrekin utzitako baliabideak erabiliz.

Entitate eskatzaileak edo prestakuntza-ekintzak eskaintzeko ardura duen pertsonak aukeratuko ditu langile parte-hartzaileak, betiere hautapen-mekanismoen gardentasuna eta objektibotasuna ziurtatuz.

2.– Parte-hartzailea prestakuntza-ekintzatik kanpo geratuko da, baldin eta prestakuntza-ekintzaren iraupenaren % 30etik gorako portzentajean bertaratzen ez bada.

3.– Deialdi honen ezarpen-esparruaren barruan, langile batek ezingo du behin baino gehiagotan parte hartu prestakuntza-ekintza berean.

Era berean, langile batek ezingo du prestakuntza-plan beretik 270 prestakuntza-ordu baino gehiago jaso. Salbuespena izango da ekintza bakar batean parte hartzea. Kasu horretan, deialdi honetako bosgarren oinarriko bigarren atalean aurreikusitakoari jarraituko zaio.

Hamargarrena.– Baloratzeko irizpideak.

Aurkeztutako prestakuntza-ekintzen balorazio teknikoa egiteko honako irizpide hauek hartuko dira kontuan:

a) Prestakuntza-eskaintza eta xede duen esparruaren edo sektorearen beharren arteko egokitasuna. Atal honetan baloratuko dira:

– Aurkeztutako prestakuntza-ekintzek lan-merkatuak dituen prestakuntza-premiekin duten egokitasuna.

– Behar hori justifikatzen duen azterketa-mota bat egotea.

– Aurkeztutako ekintzek ekintzen xede diren langileentzako lehentasunezkoak direlako justifikazioa.

Horretarako, eskaerarekin batera adierazitako informazio guztia ematen duen dokumentazioa aurkeztuko da. Irizpide honek ehunetik berrogeiko pisua edukiko du planaren guztizko balorazioa egiteko orduan.

b) Entitate eskatzailearen edo aurkeztutako planaren kudeaketa eta gauzatzea egiteko izendatutako entitatearen gaitasun ziurtatua. Atal honetan kontuan hartuko dira:

– Entitate titularrak edota langileak prestatzeko izendatutako entitateak aurretik duen esperientzia.

– Plana garatzeko eta gauzatzeko bitarteko materialak eta pertsonalak, propioak edo besterenak.

– Plana osatzen duten prestakuntza-ekintzen kalitatea eta koherentzia: helburuak, edukiak, instalazioak, bitarteko didaktikoak eta aurreikusitako materialak.

– Entitate titularrak eta plan bakoitzean barne hartzen den prestakuntza kudeatzeko izendatu den entitate titularrak ezarritako kalitate-sistema (jarraipen-mekanismoak, ikaskuntzaren ebaluazioa eta kontrola eta prestakuntza-ekintzen ziurtapena).

Justifikazio hori egiteko, eskaerarekin batera informazio hori guztia barne hartzen duen dokumentazioa aurkez daiteke. Irizpide horrek ehun puntutik berrogeiko pisua edukiko du planaren guztizko balorazioa egiteko orduan.

c) Planaren diseinuan prozesu integral bat barne hartzea. Horren bitartez langileei orientazioa eta aholkularitza emango zaie prestakuntza-ekintzaren aurretik, bitartean eta ondoren. Era berean, bereganatutako gaitasunen ebaluazioa eta alderaketa egingo da. Horretarako, atal honetan adierazitako pertsonak eta berariazko zereginak zehaztu beharko dira.

Irizpide honek 20 puntuko pisua edukiko du.

Gutxienez 50 puntu lortzen ez dituzten eskaerek ez dute finantzaketarik lortuko.

Hamaikagarrena.– Laguntza zehaztea.

Orokorrean, Prestakuntza Planen finantziazioa, honako arau hauek aplikatuta zehaztuko da:

1.– Deialdi honetan onartutako Prestakuntza Ekimen bakoitzak jasotzen duen finantzaketa, aipatu onartutako ekimenari dagokion aurrekontuaren gehienezko laguntza gisa ulertuko da.

2.– Prestakuntza Plan bakoitzari eman beharreko gehienezko laguntza, honako arlo hauek kontuan hartuta kalkulatuko da:

a) Prestakuntza Plan bakoitzerako aurkeztutako aurrekontu finantzagarri osoa.

b) Prestakuntza Ekintza bakoitzerako Hobetuzek ezarritako modulu ekonomikoak aplikatu ondoren, prestakuntza-ekintza bakoitzari eslei dakizkiokeen zenbatekoen guztizko batura.

c) Egindako balorazio teknikoaren ondoren, planari esleitutako puntuak.

d) Azken doikuntza, Hobetuzek erabil ditzakeen baliabide finantzarioen arabera, onartutako eskaeren guztizko bolumenaren arabera egingo da. Beharrezkoa denean, esleitutako puntuaketaren araberako banaketa proportzionala egingo da.

Ematen den laguntzak onartutako Prestakuntza Ekimenari dagozkion kostuak konpentsatuko ditu osorik edo zati batean eta ezingo da gainditu onartutako prestakuntza-ekintzen edo, hala badagokio, eskatutako laguntzaren kostu finantzagarria (hamazazpigarren oinarria).

Hamabigarrena.– Prozedurari hasiera ematea.

1.– Prozedura ofizioz hasiko da Deialdia argitaratzean.

2.– Eskaeren aurkezpena: eskaerak, Hobetuzera zuzenduak, Fundazio honen Egoitzetan aurkeztuko dira:

– Arabako Lurralde Egoitza, Dato 14-16, 3. oina, 01005 Gasteiz;

– Bizkaiko Lurralde Egoitza, Kale Nagusia 35, 6. oina, 48009 Bilbo;

– Gipuzkoako Lurralde Egoitza, Manterola 4, 1.a, 20007 Donostia

Era berean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusten diren bulegoetarik edozeinetan aurkeztu ahal izango dira eskabideak.

Eskaera horiek paperean eta Hobetuzek deialdi honetarako eskainitako euskarri informatikoan aurkeztuko dira, eta eskaera horiei enpresaren legezko ordezkariak behar bezala sinatuta eta zigilatuta aurkeztu beharko den dokumentazioa gaineratuko zaie:

– Entitate eskatzailearen datuak.

– Eskaerarekin batera aurkeztutako dokumentazioaren zerrenda.

– Zinpeko aitorpena (eskaera-ereduaren 4. eranskina).

Paperean bidalitako datuak ez badotoz bat euskarri informatikoan sartutakoekin paperean jarritakoek izango dute azken balioa.

3.– Hamabost eguneko epea utziko da prestakuntza-planak finantzatzeko eskaerak aurkezteko, Agindua EHAAn argitaratzen den unetik hasita.

Hamahirugarrena.– Instrukzioak eta prozeduraren ebazpena.

1.– Prestakuntza-ekintzetako eskaerak aurkeztuta, Hobetuzek, aurkeztutako informazioa baino informazio gehiago eskatu ahal izango du, oinarri honetako 2. atalean aurreikusitakoa izan ezik.

Eskatzaileak, eskaera jaso eta biharamunetik hasita, 10 eguneko epean erantzun beharko du. Erantzunik jasoko ez balitz, eskaera artxibatu edo ukatu egingo da, betiere 1992/30 Legearen, azaraoaren 26koa eta Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa, 70 eta 71 artikuluetan ezarritako gutxieneko balditzak betetzen ez badira.

2.– Hobetuzek aurkeztutako eskaera bakoitza, osorik edo neurri batean, artxibatu, ukatu edo onartzeko beharrezko akordioak hartuko ditu.

Akordioa eskatzaileari jakinaraziko zaio. Aldekoa denean, honako alderdiak jakinaraziko zaizkio: onartutako prestakuntza-ekintzak, kostua, partaide-kopurua eta ordu-kopurua, bai eta prestakuntza-ekintzen finantzaketa ere.

10 eguneko epea izango du eskatzaileak Hobetuzen akordioa onartzeko edo alegazioak aurkezteko.

Eskatzaileak proposamena onartuko ez balu, eta alegaziorik egingo ez balu, eskaerari uko egin diola ulertuko da, eta artxibatu egingo da.

3.– Hobetuzek onuradunen eta bakoitzari emandako laguntzen zerrenda bat argitaratuko du.

4.– Hobetuzek hartutako erabakiaren kontra interesdunek errekurtsoa aurkezteko aukera dute. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren aurrean egin behar dute.

Hamalaugarrena.– Laguntzak ordaintzea.

1.– Emandako finantzazioaren ordainketa egingo da, laguntzaren onuradunek laguntza aurkeztu ondoren, eta Ogasunean eta Gizarte Segurantzan eta/edo dagokion Gizarte Aurreikuspeneko Erakundearen aurrean obligazioak bete izanaren ziurtagiri eguneratuen ordainketa bakoitza baino lehen:

2.– Ordainketak, honako prozedura honen arabera egingo dira:

a) %60ra bitarteko lehen ordainketa, erabakia hartzeko unean.

Lehen ordainketa hau 180.303,64 euro baino gehiagokoa bada, ordainketa hori egin aurretik, titularrari erabakiarekin batera jakinaraziko zaizkion oharrak jarraituta, laguntzaren titular horrek dagokion banku-abala aurkeztu beharko du, edo prestakuntza-ekintza nahikoak egiteagatik dagoeneko eman diren gastuak justifikatuko dira, justifikatu gabeko gainerakoak 180.303,64 euro gainditu ez ditzan.

b) Bigarren ordainketa, behin betiko diru-laguntzaren gainerakoagatik, onartutako ekintza guztiak amaitzerakoan, justifikazio-memoria aurkeztu eta Hobetuzek azken likidazioa onartu bezain laster.

Aitortutako laguntza kasu guztietan osorik ordainduko zaio laguntzaren enpresa onuradunari.

Hamabosgarrena.– Prestakuntza-plana gauzatzea.

1.– Emandako finantziazioa onarpen-erabakian adierazitako prestakuntza-ekintzak burutzeko erabiliko da.

Bere harrera eta zenbatekoa gauzatzeko, Deialdi honetan eta laguntza emateko dagokion erabakian aurreikusitakoaren arabera eskatzaileari dagozkion betebeharrak bete beharko dira.

Deialdi honen bidez finantzatutako prestakuntza-planen barruko prestakuntza-ekintzek doan izan beharko dute bertan parte hartzen duten langileentzat.

2.– Talde/ekintza bakoitza hasi aurretik, titularrak ondorengoa jakinaraziko dio Hobetuzi:

– Hasi baino 7 egun lehenago, gutxienez, prestakuntza emango den lekuari, prestakuntza emango duen entitateari, eta taldearen/ekintzaren data eta ordutegiari buruzko datuak.

– Era berean, gehienez ere prestakuntzaren bigarren egunean, prestakuntza-ekintzan parte hartzen duen pertsonak betetako eskaeraren/konpromisoaren datuak.

– Zeregin horretarako, Hobetuzek www.hobetuz.com web-orrian eskura egongo den tresna informatikoa jarriko du titularren esku.

Hala, Hobetuzek datu guztiak euskarri informatikoan jasoko ditu, ondorio horietarako ematen diren argibideen arabera.

Aplikazio informatiko horren bitartez islatzen den informazioak ez du aldaketarik onartuko, ekintza/multzo hori amaitu eta 30 eguneko epea igaro ondoren.

Bertan adierazitako informazioa emango du ontzat Hobetuzek prestakuntza-planaren memoria justifikatiboari dagokionez.

Prestakuntza-ekintza bati hasiera eman izana jakinarazi ezean eta/edo aurreko paragrafoan aipatutako epeetan dagokion parte-hartzaileen zerrenda jakinarazi ezean, Planaren likidazioaren ondorioetarako "burutu gabetzat" joko da prestakuntza-ekintza hori.

3.– Parte-hartzaile bakoitzari prestakuntza-ekintzan parte hartu izanaren ziurtagiria emango zaio. Hobetuzek ezarritako ereduari jarraitzen dion ziurtagiri horretan adieraziko da, gutxienez: ekintza garatu den egunak eta jasotako prestakuntza-orduak eta, hala badagokio, bertaratu gabeko orduak eta zuzeneko orduak zehaztuko dira.

Katalogo Modular Integratuko planak eta ekintzak direnean –deialdi honen laugarren oinarriko 2-e) atalean adierazitakoak-, eta prestakuntza-kreditua gainditu duten ikasleen kasuan, parte-hartzaileek jasoko duten eta Hobetuzek eska dezakeen ziurtapena Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ezarritako prozedurari jarraituz luzatuko da, bereganatutako gaitasunak ziurtatzeko eta baliozkotzeko. Aitzitik, zentroak dagokion bertaratze-ziurtapena luzatuko du.

Aurreko paragrafoan aipatzen diren parte hartzeko ziurtagiriak, parte-hartzaileei eman beharko zaizkie, eta, horretarako, parte hartu duten prestakuntza-ekintza amaitu eta gehienez bi hilabeteko epea izango da.

Titularrak ziurtagiri horren kopia gordeko du, parte-hartzailearen "jaso izanarekin" batera.

4.– Titularra erakunde sinatzaile bat denean, onuradunak deialdi honen kontura finantzatutako prestakuntza-ekintzen gauzatzea kontrata dezake, behin bakarrik, betiere azpikontratazioa merkatuko baldintza arrunten arabera egiten bada eta aurretik Hobetuzen baimena lortu bada, emakida-ebazpenean berariaz edo baimen-eskaera egin eta hurrengo hamabost egunetan emandako ebazpen bidez. Baimena eman dela ulertuko da, aipatu epea igarotzean Hobetuzek ez badu bestelakorik esaten.

Ez dira hirugarrenak azpikontratatuko, jardueraren kostua areagotuz, baldin eta jarduerari balio erantsirik gehitzen ez bazaio.

Edozein kasutan, onuraduna izango da laguntzen aplikazioaren arduradun zuzena eta nagusia eta bere zeregina izango da jarraipena eta kontrola egiteko erakundeek dagozkien funtzioak behar den bezala garatzen dituztela ziurtatzea.

5.– Hirugarrenekin itundutako jarduerak planari esleitutako guztizko zenbatekoaren % 20 gainditzen duenean, eta aipatu zenbatekoa 60.000 euro baino gehiago denean, idatzizko kontratua egingo da eta aurretik Hobetuzek baimena eman beharko du, eskarian berariaz barne hartuz edo baimen-eskaera egiten denetik hamabost eguneko epean emandako ebazpen bidez. Baimena eman dela ulertuko da aipatu epean Hobetuzek ez badu aurkakorik esaten.

Edozein kasutan, ezingo da kontratu bat zatitu zenbatekoa gutxitu eta aipatu berri dugun baldintza betetzeko.

6.– Entitate onuradunak baliabide propioak erabiliko ditu finantzaketa jaso duen planaren programazioa, koordinazioa eta barne-kontrola egiteko eta, edozein kasutan, Hobetuzen aurrean diruz lagundutako jardueraren gauzatzearen ardura bere gain hartuko du. Zentzu horretan, entitate onuradunak zein azpikontratatu den entitateak jarraipen- eta kontrol-organismoen funtzioak ondo garatzen direla ziurtatu beharko dute.

7.– Laguntzaren onuradunak, Hobetuzera igorritako idatziaren bidez eta garaiz, onartutako prestakuntza-ekintzak egitean, egin behar den edozein aldaketa jakinaraziko du, batez ere eskaintzen duen erakundearekin lotutakoak, edukian emandako aldaketa, edo prestakuntza-ekintzen ezaugarrietan emandakoak. Aldaketa hori, Hobetuzek espresuki eta idatzizko baimena jaso ondoren egin ahal izango da.

Baimen hori, aldaketa-eskaera Hobetuzen jaso eta 15 eguneko epean eman ezean, titularrak baimendutzat eman dezake aldaketa.

Egindako aldaketa inoiz ez da onartuko, artikulu honen 1. atalaren aurka doan bitartean.

Hamaseigarrena.– Modulu ekonomikoak.

Prestakuntza-planak finantzatzeko emandako diru-laguntzak likidatzeko aplika daitezkeen gehienezko modulu ekonomikoak (parte-hartzaile bakoitzagatik eta prestakuntza-ekintza bakoitzagatik kostua) ondoren adierazitakoak izango dira, betiere prestakuntzaren modalitatea eta maila kontuan hartuko direlarik:

	Prestakuntza-modalitatea		Prestakuntza-maila

		Oinarrizko		Erdikoa/Goi-mailakoa

	Bertaratze bidezkoa	8 euro		12 euro

	Urrunekoa		5 euro

	Teleprestakuntza		6,75 euro

	Mistoa	Aurreko moduluak aplikatuko dira, prestakuntza-ekintzak dituen zuzeneko

		prestakuntza-orduen eta urruneko edo teleprestakuntzako prestakuntza-orduen arabera.	

Zuzeneko modalitatearen kasuan, "Oinarrizko mailako" modulua zeharkako ikasgaien edo ikasgai generikoen prestakuntza denean aplikatuko da, hain zuzen oinarrizko gaitasunak eta kualifikazioak garatzeko gaitasuna eskaintzen denean.

"Erdiko/Goi-mailako" modulua, berriz, prestakuntza espezializazioa eskatzen duten ikasgaietan edota programazio edo zuzendaritzako gaitasunak garatzeko gaitasuna ematen denean aplikatuko da.

Hamazazpigarrena.– Diru-laguntzaren justifikaziorako finantza/aukera daitezkeen kostu onartuak eta egozte-irizpideak.

Honakoak izango dira finantza daitezkeen kostuak eta egozpen-irizpideak:

1.– Prestakuntza-jardueraren kostu zuzenak:

a) Barruko eta kanpoko prestatzaileen ordainketak. Horien barruan sartzen dira: soldatak, gizarte-aseguruak, dietak eta joan-etorriak egiteko gastuak eta, eskuarki, prestakuntza-ekintzak prestatzeko, emateko, tutorizatzeko eta ebaluazio egiteko jarduerei egotzi ahal zaizkien kostuak.

Gastu horiek behar den bezala zehaztuta adierazi behar dira, kasuan kasuko jarduera bakoitzak hartutako orduak zehaztuz.

b) Ekipo didaktikoak eta plataforma teknologikoak amortizatzeko gastuak. Horiek kalkulatzeko, kontabilitate-arauetan onartutako amortizazio-irizpideak jarraituko dira. Era berean, ekipo didaktikoak eta plataforma teknologikoak alokatzeko gastuak barne hartuko dira, prestakuntza-plana garatu bitartean sortutako interesak barne.

Gastu horiek prestakuntza-ekintza bakoitzaren kasuan behar den bezala zehaztuko dira eta ekipoei eta plataformei emandako erabilera indibidualaren arabera kalkulatuko dira; bestela, erabilera-orduak egotziko dira.

c) Bitarteko didaktikoen gastuak edota material didaktikoak eskuratzeko gastuak, bai eta planeko prestakuntza-ekintzak egiteko erabilitako bitartekoak ere, babes eta segurtasunerako materiala barne hartuta. Era berean, "teleprestakuntzari" dagokionez, prestatzaileen eta parte-hartzaileen artean erabilitako komunikabideei egotzi ahal zaizkien kostuak kontuan hartuko dira.

Gastu horiek prestakuntza-ekintza bakoitzaren kasuan behar den bezala zehaztuko dira eta ekipoei eta plataformei emandako erabilera indibidualaren arabera kalkulatuko dira; bestela, erabilera-orduak egotziko dira.

d) Alokairu finantzarioaren gastuak, interesak kanpo, edo prestakuntza-planaren garapenean erabilitako gelak, tailerrak eta gainerako azaleren amortizazioa.

Gastu horiek prestakuntza-ekintza bakoitzaren kasuan behar den bezala zehaztuko dira eta ekintzak irauten duen denboragatik egotziko dira.

e) Parte-hartzaileen istripu-asegurua.

Gastu horiek prestakuntza-ekintza bakoitzaren kasuan behar den bezala zehaztuko dira eta parte-hartzaileen kopuruaren arabera egotziko dira.

f) Parte-hartzaileen garraio, mantenu eta ostatuaren gastuak.

Gastu horiek prestakuntza-ekintza bakoitzaren kasuan behar den bezala zehaztuko dira eta parte-hartzaileen kopuruaren arabera egotziko dira.

2.– Prestakuntza-jarduerarekin erlazionatutako kostuak:

a) Kostu finantzagarriak izango dira: kanpoko zein barruko laguntza-langileen kostuak eta plana kudeatzeko eta gauzatzeko beharrezkoak diren kostu guztiak.

b) Prestakuntza-plana antolatzeko eta ezagutzera emateko publizitate-gastuak.

c) Hainbat gastu: argia, ura, berogailuak, mezularitza, posta, garbiketa, zaintza eta planaren gauzatzearekin erlazionatuta dauden eta lehen aipatu ez diren kostu gehiago.

Kostu horiek guztiak onuradunak diruz lagundutako jarduerari egotziko dizkio, onartutako kontabilitateko arau eta printzipioetan adierazitako moduan eta, edozein kasutan, kostu horiek jarduera egin den aldikoak badira.

Lanbide arteko Akordioaren sinatzaileek ezin dute kostu hori barne hartu finantzatzeko aurkeztutako planen aurrekontuan. Kasu hauetan, aurreko oinarrian aurreikusitako modulu ekonomikoetan, %20ko deskontua egingo da.

Planarekin erlazionatutako kostuen baturak ezingo du gainditu planaren kostu zuzenen %25.

Edozein kasutan, erlazionatutako kostuak, bai eta kostu zuzenak ere, kostu errealak izango dira, egin eta ordaindu diren eta fakturen bitartez justifikatu diren kostuak alegia.

Hamazortzigarrena.– Laguntzen justifikazioa eta likidazioa.

1.– Emakida-erabakian onartutako prestakuntza-ekintzak egitean justifikatu beharko ditu onuradunak egindako gastuak. Horretarako, diru-laguntzaren azken justifikaziorako finantza/aukera daitezkeen kostu onartuen zerrenda eta Deialdi honetako hamazazpigarren oinarrian ezarritako egozte-irizpideak hartu beharko ditu kontuan.

Kostuak, zuzenbidean dokumentu frogatzaile baliagarrien edo fakturen bidez justifikatuko dira beti, funtsen aplikazio zuzena ziurtatzeko behar den xehetasunarekin, eta xede horrekin Hobetuzek ematen dituen Kostuak Justifikatzeko Jarraibideen arabera.

Azpikontratazioa egin bada, azpikontratistek luzatuko dituzten fakturek, prestakuntza-ekintza bakoitzari egotzitako kostu finantzagarriak bereizteko modua izan behar dute.

2.– Laguntzen likidazioa, ikastaroa amaitu duten parte-hartzaileen eta egin dituzten eskola-ordu eraginkorren arabera egingo da, deialdi honetarako ezarritako eta onartutako kostu/ordu/kurtsotan banatutako modulu ekonomikoen arabera.

Ekintzak hasi ondoren parte-hartzaileren batek ekintza uzten badu, ekintza bakoitzagatik desbideratzeak onartuko dira ziurtapenetan, hain zuzen ere, prestakuntza-ekintza hasi duten parte-hartzaileen kopuruaren % 15era bitartean.

Adierazitakoari kalterik egin gabe, bertaratu gabeko prestakuntza-ekintzen edo teleprestakuntzaren kasuan, parte-hartzaile batek ekintza amaitu duela ulertuko da, baldin eta ekintzak iraun duen bitartean ikaskuntzaren aldiroko jarraipen-kontrolak egin baditu.

3.– Dagokion azken likidazioa burutzeko, 2008ko uztailaren 30a baino lehen onuradunak inprimaki normalizatuak bete, eta Hobetuzera igorri beharko ditu, horretarako ematen diren aginduak bete ondoren:

a) Egindako prestakuntza-ekintza bakoitzaren, eta bere garaian hasi zela jakinarazitako ekintzaren amaiera-ziurtagiria (burutzapena).

b) Plana amaitu dela ziurtatzen duen agiria. Bertan zehaztuko dira burututako prestakuntza-ekintza guztiak.

c) Deialdi honetako hamazizpigarren oinarrian ezarritako kostu finantzagarrien eta egozte-irizpideen arabera, diruz lagundutako prestakuntza-ekintzei buruzko kostuak gutxienez ziurtatuko dituen dokumentazioa.

d) Titularra Erakunde Sinatzaile bat bada, hemeretzigarren oinarrian zehaztutako prestakuntza-planen sustapen, indartze, suspertze eta kontrolaren esparruan egindako jardueren deskribapen zehatza, hemeretzigarren oinarrian zehaztutakoaren arabera. Jarduera bakoitzari buruz, nahastutako pertsonak eta soldata-gastuak eta jarduerak garatzeko pertsona horiei egotzi ahal zaizkien dedikazio-orduak eta dagozkion egitura eta inbertsio gastuen fakturak, betiere xede horrekin ematen diren inprimakietan adierazitako jarraibideen arabera.

4.– Aurkeztutako exekuzio-ziurtapenetan informazioa behar den bezala bete duten parte-hartzaileak eta Deialdi honetako hamabosgarren oinarriko 2. atalean barne hartutako parte-hartzaileen zerrendan adierazitakoak bakarrik hartuko dira kontuan.

5.– Aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, Hobetuzek, onuradunari jakinaraziko zaion azken likidazio-erabakia hartuko du.

6.– Egindako likidazioa onuradunari aurreratutako kopurua baino txikiagoa bada, onuradunak dagokion kopurua itzuli beharko du, erabakia hartzen den datatik hasi eta 20 eguneko epean.

7.– Behin betiko likidazioaren ondorengo 20 eguneko epean, Titularrak jatorrizko agiriak aurkezteko prest egon beharko du edo, hala badagokio, emandako laguntzaren ondorioetarako kontuan hartutako ordainketei dagozkien ordainagirien fotokopiak aurkezteko.

Hemeretzigarrena.– Erakunde Sinatzaileen jardueren mugak.

Lanbide arteko Akordioaren sinatzaileek deialdi honetan barne hartutako prestakuntza-planen titularrak izango dira, gehienez ere 7 milioi euroko zenbatekoagatik. Behar izanez gero, prestakuntza-planari esleitutako puntuaketaren araberako banaketa proportzionala egino da.

Era berean, titularrek berariazko jarduerak gara ditzakete aurkeztutako ekimenak sustatzeko, indartzeko, suspertzeko eta kontrolatzeko esparruan, gehienez ere 1,5 milioi euroko kantitateagatik.

Aipatu kantitateari dagokionez, gehienezko muga bat ezarriko da: % 50ekoa Sindikatu Erakundeen kasuan eta % 50ekoa Enpresa Konfederazioen kasuan. Beharrezkoa denean, Sindikatu Erakundeen % 50eko portzentajea dagokien ordezkaritzarekiko proportzioan aplikatuko da. Erakundeek erabiltzen ez dituzten kantitateak deialdi honetan barne hartutako bestelako jarduerak finantzatzeko erabilgarri dauden funtsetara sartuko dira.

Hogeigarrena.– Laguntza jasotzeko eskubidea eskuratzeko eta gordetzeko baldintzak.

Laguntza jasotzeko eskubidea eskuratu eta gordetzeko, onuradunak honako betebehar hauek bete beharko ditu:

a) Hobetuzek edo administrazio eskudunak eskatuta, Aurreko Deialdietan jasotako kopurua itzuli izana.

b) Baiezko erabakia jaso ondoren, Hobetuzi diru-laguntza eta dagokion burutzapen-konpromisoa onartua izan dela jakinaraztea.

c) Laguntza jaso duen prestakuntza-jarduera deialdi honetako eta EAEko Etengabeko Prestakuntzako Lanbide arteko Akordioko oinarri, baldintza eta betekizun formal eta materialen arabera egitea. Kontzeptu horrengatik esleitutako funtsak ezin izango dira berau ematera bultzatu duten helburuetarako ez diren gauzetan erabili.

d) Hobetuzen aurrean jarduera egin dela egiaztatzea, baita laguntza ematea edo gozatzea zehaztuko duten betebeharrak eta baldintzak bete direla ere. Horretarako, dagozkion elementu justifikatzaileak aurkeztuko dituzte, eta prestakuntza-ekintzari buruz eskatuko zaizkien datuak eta dokumentuak aurkeztuko dituzte prestakuntza-ekintza horiek amaitu ondoren; horrenbestez, ekintza egin dela, emandako finantziazioa erabili dela, eta lortutako emaitzen ebaluazioa egin dela behar bezala egiaztatu ahal izango da.

e) Argitalpenetan edo onartutako ekintzen komunikazio- eta hedadura-bideetan egiaztatzea, Hobetuzen 2007ko Aginduaren esparruan, eta hala badagokio, Europako Gizarte Funtsarekin aldi berean finantzatuta, egindako ekintzak direla.

f) Deialdi honetako baldintzaren bat betetzen ez denean, eta Fundazioak eskatzen dionean, Hobetuzen bidez jasotako laguntzaren zati bat edo osorik itzultzea.

Prestakuntza-ekintzak, osorik edo neurri batean, hirugarren pertsona fisiko edo juridikoek kontratatzen badituzte, laguntzaren titularra edo onuraduna ez da goian adierazitako betebeharretatik salbuetsiko.

Hogeita batgarrena.– Jarraipena eta kontrola.

1.– Deialdi honetarako funtsak direla eta, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrarak Estatuko Administrazioarekin dituen betekizunen kaltetan izan gabe, laguntzen onuradunek honakoak onartu behar dituzte: Hobetuzek –zuzenean edo berak izendatutako pertsona baten bitartez, egiten dituen egiaztatze- eta kontrol-jarduerak onartu behar dituzte, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Nagusiko eskumeneko Organoek, Herri Kontuen Euskal Epaitegiak eta Europako Erakunde eskudunek egiten dituztenak ere onartu behar dituzte. Horrez gain, behar izanez gero, horretaz arduratzen diren pertsona fisikoei, ikuskapena edo kontrola egin behar den lokal eta instalazioetara sartzen lagunduko zaie, baita parte-hartzaileekin, Langileen Ordezkaritza Legaleko (LOL) kideekin eta elkarrizketatu beharko diren beste hainbat pertsonekin harremanak errazten ere.

Kontrol-jarduera hauek onartzeko betebehar orokor honen esparruan, onuradunak honakoa bete beharko du:

a) Hobetuzek eskatuta, finantzatutako ekintzak edo bere bideragarritasuna burutzeari buruzko informazioa aurkeztea, eta eskatuko zaion jarraipen-dokumentazioa bete eta igortzera; egingo zaizkion eskaerei erantzuteko 10 egun izango ditu.

b) Hobetuzek finantzatutako prestakuntza-ekintza osoan edo zati batean eragingo duten beste hainbat erakunderen diru-laguntzak edo laguntzak eskatu edo lortu direla Hobetuz berari jakinaraztea.

c) Zuzeneko ekintzetan, bertaratuen eguneroko parte bat egitea. Eguneroko parte hori, irakasleak eta parte-hartzaile guztiek sinatuko dutena, kontrol-jardueren eskura utziko da.

Bertaratu gabeko prestakuntza-ekintzen kasuan, bestalde, kontrol-jardueren esku utziko da parte-hartzaile bakoitzari egindako jarraipen-kontrolei dagokien dokumentazioa.

d) Laguntzaren onuradunak gastuei buruzko nahikoa informazio izan beharko du, Egitura Funtsen kargura emandako laguntzen kudeaketa- eta kontrol-sistemei buruzko 2001. urteko Europako Batzordearen 438/2001 zenbakidun EE Araudian ezarritakoaren arabera jarraipen egokia bermatzeko.

2.– Hobetuzek, Deialdian ezarritako baldintzak betetzen direla baieztatzera, eta diruz lagundutako ekintzak burutzeko baldintza errealak egiaztatzera zuzendutako Kontu-ikuskapenen Urteko Plana ezarriko du.

Plan horren barne sartuko dira, ondoriozko estatistika-irizpideen, eta bereziki, egingo den arriskuen analisiaren arabera Hobetuzek aukeratuko dituen espedienteak.

Halaber, Ikuskapen Planaren barne sartuko dira, behar bezala identifikatutako pertsonek oinarritu eta izenpetutako salaketen ondoriozko jarduerak.

Hogeita bigarrena.– Diru-laguntzak itzultzea.

Zenbait kasutan ezin izango da laguntzaren ordainketa eskatu eta, hala badagokio, onuradunek, jasotako laguntzak osorik edo zati batean itzuli beharko dituzte, eta berandutze-interesak eskatuko dira laguntza ordaintzen den unetik. Honakoak dira kasu horiek:

a) Laguntza eman zenerako helburua edo laguntza hori emateko agindutako baldintzak ez betetzea.

b) Jarduera egitea, eta laguntza ematea eta laguntzaz gozatzea zehazten duten baldintzak eta betebeharrak justifikatzeko obligazioa ez betetzea.

c) Behar diren baldintzak bete gabe lortzea laguntza.

d) Hobetuzek edo horretarako legitimazioa duten erakundeek egindako jarraipen- eta kontrol-jarduerak ukatzea edo oztopatzea.

e) Errealitatearekin bat ez datozen diruz lagundutako ekintzak burutzeko baldintzei buruzko datuak eskaintzea.

f) Agindu honetan zehaztutako beste edozein obligazio, baldintza edo betebehar errespetatu ez izatea.

Hobetuzek, edo hala badagokio, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak laguntzaren onuradunari igorritako idatziarekin emango zaio hasiera itzultze-prozesuari. Bertan, bete ez dituen puntuak adieraziko zaizkio, eta hamabost eguneko epean alegazioak edo beharrezkoak iruditzen zaizkion dokumentazioak aurkez ditzan eskatuko zaio.

Epea amaituta, alegaziorik aurkeztu ez bada, edo aurkeztutakoak atzera bota badira, funtsen jatorriaren araberako administrazio-eskudunak hartuko du erabakia, eta dirua itzultzea eskatuko du. Erabaki horretan adierazitako epean itzuli beharko da laguntzaren zenbatekoa. Hala ere, Hobetuzek dagokion espedientea igorriko dio Administrazio eskudunari, eskaera-idatziarekin eta alegazioekin batera eta, hala badagokio, alegazio horiek gaitzesteko proposamenarekin batera–, administrazio eskudunak zenbateko hori itzultzeko eskakizuna erabaki dezan.

Epea amaitutakoan dirua itzuli ez bada, administrazio eskudunak premiamendu bidez berreskuratzeko behar diren izapideak egingo ditu. Itzuli beharreko zenbatekoak sarrera publikotzat hartuko dira.

Hogeita batgarrena.– Datuen tratamendu automatizatua.

Abenduaren 13ko 15/1999 Legean, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko Legea, aurreikusitakoaren arabera, Deialdi honen barruan sartu diren prestakuntza-ekintzen partaidetzak berekin ekarriko ditu legean aipatzen diren baimenak.

Datuak babesteko gaian indarreko araudiaren mendean geratuko da deialdi honen barruan aurkeztutako eskaeretan jasotako informazioa.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko Lege Organikoak xedatzen duena betez, interesatuak, dirulaguntza-eskaera betetzearen bidez, eskaera horretan adierazitako datuak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren fitxategi informatizatuetara gehitzeko baimena ematen du. Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzan (Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzan), Donostia kalea 1. 01010 Vitoria-Gasteiz, praktikan jarri ahal dira datu horietara iristeko, zuzentzeko, ixteko eta horien kontra jotzeko aipatutako Legeak agertzen dituen eskubideak.

II. ERANSKINA
EAEko ENPRESA EDO LANTOKIETAKO PREBENTZIO ORDEZKARIEN
PRESTAKUNTZA EKINTZAK GARATZEKO
DIRU LAGUNTZEN DEIALDIAREN OINARRIAK, LANEKO OSASUN ETA ARRISKUEN PREBENTZIOAREN LANBIDE ARTEKO AKORDIOAREN ESPARRUAN

Lehenengoa.– Xedea.

Oinarri hauen xedea da EAEko enpresa edo lantokietako Prebentzio Ordezkariak, Laneko Osasun eta Arriskuen Prebentzioaren Lanbide arteko Akordioaren esparruan trebatzera zuzentzen diren eta 2007ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean hasi eta 2008ko ekainaren 30a baino lehen amaitzen diren prestakuntza-ekintzen laguntzak eta esparruko araudiak eskatzen dituen prozesuen ezarpenarekin erlazionatutako enpresa txikietako arduradunak trebatzera zuzentzen diren laguntzak arautzea.

Bigarrena.– Prestakuntza orduak eta moduluak.

1.– Prebentzio-ordezkarien trebakuntzari dagokionez, Laneko Osasun eta Arriskuen Prebentzioaren esparruko Lanbide arteko Akordioaren 9. eta 11. artikuluen arabera aurkez daitezkeen prestakuntza-programa espezializatuei kalterik egin gabe, prestakuntza-ekintzak oinarrizko prestakuntzarekin erlazionatuta egongo dira, Laneko Osasun eta Arriskuen Prebentzioaren esparruko Lanbide arteko Akordioan adierazitakoaren arabera, eta bi zati bereiziko dira. Lehenengoak 32 ordu hartuko ditu eta prestakuntza teknikoari buruzkoa izango da; eta, bigarrenak, 16 ordu edukiko ditu eta araudi-mailako prestakuntzari buruzkoa izango da. Bi modulutan antolatuko dira ekintza guztiak: lehenengoa, prestakuntza teknikoari buruzkoa, guztira 24 irakas-ordu edukiko dituena; eta, bigarrena, araudi-mailako prestakuntzari buruzkoa izango da eta 12 irakas-ordu hartuko ditu. Gainerako orduak aipatu moduluetara joateko lanpostua nahitaez uzteko ordutzat joko dira.

2.– Osalanek ezarriko ditu eduki teknikoak eta araudi-mailakoak eta, edozein kasutan, Laneko Osasun eta Arriskuen Prebentzioaren esparruko Lanbide arteko Akordioan ezarritakora lotuko dira.

3.– Baliabide finantzarioen optimizazioa bateragarri egiteko aukera emango duten eta deialdi honen premia zehatzak betetzeko aukera emango duten eraginkortasun-irizpideak aplikatuz zehaztuko da prestakuntza-ekintza bakoitzean parte-hartzaileen kopurua

Prestakuntza teknikoa zein araudi-mailakoa moduluka eta taldeka finantzatuko dira eta, gutxienez, 15 partaide eduki beharko dituzte.

15 partaidera iristen ez diren kasuetan, ondorengo taularen araberako murrizketa jasango du ekintzaren finantzaketak:

15 edo gehiago	% 100

14	% 98

13	% 96

12	% 94

11	% 92

10	% 90

9	% 85

8	% 80

7	% 70

6	% 60

Taldea <6 partaide	Ez dute diru-laguntzarik edukiko

4.– Enpresa txikien arduradunen trebakuntzari dagokionez, aurkezten den proiektuan zehaztuko dira aipatu prestakuntzak dituen orduak eta moduluak. Zentzu horretan, behar den bezala zehaztuko dira proiektuaren faseak eta ondo bereiziko dira prestakuntza-elementuak ezarpen-elementuetatik.

Hirugarrena.– Prestakuntza emango duten zentroak.

Prebentzio Ordezkarien trebakuntzari dagokionez, oinarrizko ikastaroari dagokion prestakuntza teknikoa Osalanekin lankidetza-hitzarmena sinatu duten hezkuntza-sistemako zentro aitortuek eta homologatuek edo Osalanen lehiaketa publikoaren bitartez kontratatu direnek emango dute. Era berean, aipatu ikastaroa emango dute horretarako ziurtatutako MATEPSS delakoek, bai eta enpresetako Prebentzio Ordezkarien trebakuntzarako ziurtatutako prebentzio-zerbitzuek ere.

Oinarrizko ikastaroari dagokion araudi-mailako prestakuntza eta eskubide eta betekizunei buruzko prestakuntza Sindikatu Elkarteek emango dute, betiere Osalanekin lankidetza-hitzarmena sinatuta badute. Euren Prebentzio Ordezkarientzat bakarrik emango dute ikastaroa, Osalanek landutako prestakuntza-eskuliburuak jarraituz.

Oinarrizko Prestakuntza Plana ematen duten zentroek eta irakasleek Osalanek eta Hobetuzek egiten dituzten ikuskapenak eta ebaluazioak onartu beharko dituzte.

Osalanen Kontseilu Orokorraren eskumenekoak ez diren Sindikatu Elkarteek Osalanekin hitzartu dezakete euren ordezkarien prestakuntza, betiere aurretik dagokien lankidetza-hitzarmena sinatu beharko dutelarik. Afiliazio sindikalik ez duten ordezkariek aukeratzen duten Sindikatu Elkarteak emandako araudi-mailako prestakuntza jasotzeko eskubidea edukiko dute.

Oinarrizko prestakuntza teknikoa emateko homologatutako zentroak edo entitateak, afiliazio sindikalik ez duten Prebentzio Ordezkariei araudi-mailako trebakuntza emateko homologatu ahal dira. Aipatu Prebentzio Ordezkariek aukeratzen duten Sindikatu Elkarteak emandako araudi-mailako prestakuntza jasotzeko eskubidea edukiko dute.

Enpresa txikietako arduradunen trebakuntzari dagokionez, aurkezten den proiektuan behar den bezala zehaztu beharko dira prozesu osoan beharko diren prestatzaileak.

Laugarrena.– Eskaerak aurkeztea.

1.– Onuradunak.

Deialdi honen esparruan laguntzak eska ditzakete, Euskal Autonomia Erkidegoko Laneko Osasun eta Arriskuen Prebentzioaren Lanbide arteko Akordioan xedatutakoaren arabera, Prebentzio Ordezkarien oinarrizko Prestakuntza Planen kudeaketa egozten zaien organismoek.

2.– Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak Hobetuzen edozein lurralde egoitzatan aurkez daitezke, deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarien argitaratzen denetik hilabete bateko epean. Eskaera horietan Hobetuzek bosgarren oinarrian adierazitako irizpideen arabera balorazioa egiteko behar den informazioa barne hartuko da, bai eta garatuko diren prestakuntza-ekintzen kostuen aurrekontu zehatz bat ere.

Bosgarrena.– Esleipen irizpideak.

Laguntzak esleitzeko ondorengo irizpideak hartuko dira kontuan:

a) Atxikipen sindikalaren arabera, finantzatutako prestakuntza eskuratzeko orduan diskriminaziorik egingo ez delako bermeak.

b) Prebentzio Ordezkari eta enpresa txikietako arduradun ugariri informazioa emateko bermeak, lurralde-banaketa orekatu baten arabera.

c) Emango den prestakuntzaren kalitatearen bermeak eta eskatzailearen eskura jar daitezkeen funtsen erabileraren eraginkortasuna.

d) Prestakuntza emango duten entitateak kontratatzeko prozesuan lehia eraginkorra egingo dela ziurtatzeko bermeak.

Hobetuzek aurreko irizpideak haztatuko ditu, eta deskribatutako irizpideren bat ziurtatzeko bermerik ez duten eskaerak atzera botako ditu.

Seigarrena.– Finantza esparrua.

Ekimen horiek aplika dakizkiekeen funtsen baliabideen, eta Hobetuzek eskura jartzen dituenen mende geratuko da prestakuntza-ekimenen finantziazioa. Gehienez 230.000,00 euroko kantitatea bideratuko da.

Edozein kasutan, Hobetuzek finantza daitekeen gehienezko kostua/ordua mugatuko du, aurkeztutako aurrekontuak Hobetuzek oro har ezarritako moduluak gainditzen baditu.

Zazpigarrena.– Laguntzak pilatzea.

Deialdi honetan barne hartzen diren laguntzak, ez dira bateragarriak izango deialdi berean finantzatzen diren bestelako ekintzen laguntzekin.

Zortzigarrena.– Eskumeneko organoak.

Oro har, amaiera konbentzionalarekin amaituko da prozedura eta Hobetuzi dagokio, betiere deialdi honen arabera, prestakuntza-ekintzak garatzeko ezartzen diren hitzarmenak baimentzea. Aipatu hitzarmenak, laguntza eskatzen duen organismoarekin egin beharrekoak, eskaerak aurkezteko epea amaitu eta hilabete bateko epea formalizatuko dira. Prozeduraren amaiera konbentzionala egin ezin bada, Hobetuzen ebazpen bidez amaituko da. Era berean, Hobetuzek eskumena du laguntzaren edozein likidazio ebazteko.

Bederatzigarrena.– Epea eta justifikatzeko modua.

Egiten diren hitzarmenetan, onuradunek laguntzaren xedea betetzeko eta jasotako funtsak aplikatzeko epea eta horiek justifikatzeko modua adieraziko dira.

Hamargarrena.– Ordainketa.

Egiten diren hitzarmenetan, onuradunek bete beharreko epeak, ordainketa-moduak eta, hala badagokio, bermeak zehaztuko dira.

Hamaikagarrena.– Itzultzeko betebeharra.

Laguntza emateko ezarritako baldintzak urratzen badira, edo Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen 53. artikuluan aurreikusitakoak urratzen badira, ezingo da laguntzaren ordainketa eskatu eta, hala badagokio, jasotako kantitateak eta dagozkien lege-interesak itzuli beharko dira.

Egiten diren hitzarmenetan itzultze-prozedura adieraziko da. Itzultze-prozedura Hobetuzek has dezake eta, funtsen jatorriaren arabera, eskumeneko administrazio-organoaren ebazpen bidez amaituko da.

Hamabigarrena.– Onuradunaren betekizunak.

Egiten diren hitzarmenetan adieraziko da onuradunaren betekizunen erregimena, bereziki Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak, laguntzen xedea zergapetzeko dagokien funtzioa betez, eskatzen duen informazioaren hornikuntzari dagokionez.


Azterketa dokumentala