Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2007ko azaroaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
6308

AGINDUA, 2007ko azaroaren 13koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuarena. Honen bidez Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek 2007ko ekitaldian garatzen dituzten prestakuntza-ekintza estrategikoak finantzatzeko diru-laguntzen deialdia egiten da.

1995eko irailaren 27an izenpetu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Etengabeko Prestakuntzari buruzko Lanbide arteko Akordioa, lana duten langileen etengabeko prestakuntzaren ingurukoa, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresei eta langileei aplikatzekoa.

Akordio horretako aurreikuspenak betetzeko, Hobetuz Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioa sortu zen, lana duten langileen etengabeko prestakuntza osoaz arduratzea du helburu, etengabeko prestakuntza kudeatzen eta zuzentzen du, eta enpresa, langile eta ikastetxeen artean etengabeko lanbide heziketarako interesa eta jarduera horrek ahalik eta zabalkunde eta eraginkortasun handiena erdiesteko baldintzak sustatzeko erantzukizun orokorra du.

Bestalde, Lehendakariaren 8/2005 Dekretuak, ekainaren 27koak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Sailak sortzen, kentzen eta aldatzen dituenak eta horien eginkizunak eta jarduera-eremuak zehazten dituenak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari ematen dizkio, besteak beste, bizitzan zehar kualifikazioak eskuratu edo handitzea dakarten eginkizun guztiak.

Halaber, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 16ko 222/2001 Dekretuaren bidez sortu da Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetza. Sailburuordetza horri emaniko eginkizunen artean, aipaturiko 222/2001 Dekretuaren 16.1.i) artikuluak Hobetuz Etengabeko Prestakuntzarako Euskal Fundazioaren jarduera sustatzeko eta Administrazio Publikoen ordezkaritza zuzentzeko eta koordinatzeko eginkizunak ezartzen ditu.

Etengabeko lanbide-heziketa funtsezkoa da bizitza osoan baitako prestakuntza ziurtatzeko, langileak eta enpresak ezagutza oinarrian duen gizartera egokitzeko eta Europako Enplegurako Estrategiaren esparruan garatzen diren produkzio-prozesuek izan ditzaketen aldaketen aurrean langileen gaitasun profesionalari eusteko.

Lanean ari diren langileei lan-bizitzan beharko duten kualifikazioa emateaz gain, etengabeko prestakuntza aldaketa teknologiko, ekonomiko eta soziala dakarten prozesuetan lehentasunezko balio bat da eta, hori dela eta, funtsezkoa da enpleguaren egonkortasuna eta gizarte-kohesioa lortzeko.

Adierazitako guztia kontuan hartuta, honakoa

EBATZI DUT:

1. artikulua.– Xedea.

1.– Agindu honen xedea da beren langileei zuzendutako prestakuntza-plana kudeatzeko gauza diren EAEko enpresek programatutako izaera estrategikoko etengabeko prestakuntzako ekintzak garatzeko laguntzak arautzea; izatez, prestakuntza-plan horren bitartez langile horien gaitasuna eta kualifikazioa hobetu nahi da, eta berriro kualifika daitezen lortu nahi da, enpresaren lehiakortasuna areagotzearren. Eta, xede horrekin, 2007rako deialdia egin da.

2.– Agindu hau garatzeko bideratuko diren baliabide ekonomikoak 4.161.292,00 euro dira gehienez. Funtsa horiek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Hobetuzen, Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioaaren, eskutan utziko ditu, ordainketa bakar bat eginez; eta ordainketa hori Agindu hau argitaratu eta berehala egingo da.

3.– Hobetuzek, Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioa, 2. puntuan aipatutako baliabide ekonomikoak eta Erkidegoko Funtsetatik (Europako Gizarte Funtsa) lortutakoak elkartuko ditu, beti ere kasuan kasuko berariazko araudiaren arabera. Modu horretan, Agindu honen babespean laguntza jaso dezaketen prestakuntza-ekintzak finantzatuko dira.

4.– Aipatutako funtsen kontura finantzatuko dira Agindu honen babespean garatzen diren etengabeko prestakuntzako ekimenak, baldin eta horien finantzaketa Hobetuz-en, Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioa, aurrean eskatu bada, Aginduan zehaztutako baldintzak betetzen badira eta, ahal bada, 2000-2006 Erkidegoko Laguntza Esparruan eta 3 Helburu Planean barne hartutako baldintzak eta lehentasunak betetzen badira. Gogoan izan, aipatutako Plana 1999ko azaroaren 19an aurkeztu zuela Espainiak eta Europako Batzordeak onartu egin zuela.

5.– Agindu honetan barne hartzen diren laguntzak, ez dira bateragarriak izango prestakuntza-ekintza horiek berak egiteko enpresek jaso ditzaketen beste mota bateko laguntzekin.

6.– Nolanahi ere, elkarren osagarriak izango dira deialdi honetan emandako diru-laguntzak eta etengabeko prestakuntzako estatuko ereduak baren hartzen dituen hobariak. Etengabeko prestakuntzako estatuko ereduak enpresek garatzen dituzten etengabeko prestakuntzako ekintzen finantziazioa arautzen du, enpresa horiek Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiari hilero egiten dizkioten kotizazioetan hobariak izan ditzakeen mailegu baten bitartez.

Zentzu horretan, enpresa eskatzaileak Hobetuzen aurrean ziurtatu beharko du finantzatutako prestakuntza-ekintzek ez dutela Estatuko ereduko hobaririk jasotzen.

7.– Laguntza horiek, lehia, publizitate eta objektibotasuneko printzipioak kontuan hartuta emango dira.

2. artikulua.– Aplikazio-esparrua.

1.– Lurralde-esparrua.

Agindu honetan adierazitako laguntzak EAEko lantegietarako sustatuko diren prestakuntza-ekintzetan izango dira aplikatzekoak.

2.– Langile-esparrua.

a) Laguntza horien onuradunak enpresak eta enpresa-taldeak izango dira, Agindu honetan jasotako baldintzak bete ondoren. Prestakuntza-ekintza horietan, soldatapeko EAEko langileek parte hartu ahal izango dute.

Enpresako lan-taldean barne hartuko dira, enpresa horrek soldatako langile gisa kontratatutako pertsonak. Kooperatiben kasuan, bazkide kooperatibistak ere hartuko dira kontuan enpresaren guztizko lan-taldea kalkulatzeko.

b) Bestalde, Hobetuz programaren laguntzen xede diren ekimenetan honako talde hauek hartu ahal izango dute parte:

1) Bertako estatutuek horrela adierazten duten Langile Autonomoen Araubide Berezietan (LAAB) kotizatuko duten lan elkartuko kooperatibetako langile bazkideek.

2) Enpresarekin zuzenean lotutako langileek, eta Legearen arabera, enpresa horrek soldatapeko langile gisa kontratatu ezin dituenean –Langile Autonomoen Araubide Nagusian kotizatzera behartuta daude (LAAB)(administratzaileak, senitartekoak...).

3) REASS erregimenaren (Gizarte Segurantzako Nekazaritzako Erregimen Berezia) edo itsasoko langileen Erregimen Bereziaren barne dauden langileek.

4) Autonomoek.

5) Okupatuta ez egon arren, honako egoera hauetako batean daudenek:

6) Denbora zatizko langileak (finkoak etenak), lanean ari ez diren garaian.

7) Prestakuntza-garaian langabezian geratzen diren langileek.

8) Baimendutako espediente bidez aldi baterako enplegurik gabe geratzen diren garaian lan-erregulaziora atxikitzen diren langileek.

c) Ez dira laguntzen onuradun izango Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren (otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, Emakume eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa, aldatzen duenak) 50. artikuluko 5. atalean adierazitako arrazoietan nahastutako enpresak.

3.– Denbora-esparrua.

2007ko Deialdi honetan, 2007ko urtarrilaren 1aren eta 2008ko ekainaren 30aren artean garatzen diren prestakuntza-ekintzak finantzatu ahal izango dira.

4.– Finantza-esparrua.

Ekimen horiek aplika dakizkiekeen funtsen baliabideen, eta Hobetuzek eskura jartzen dituenen mende geratuko da prestakuntza-ekimenen finantziazioa.

Agindu honetako 7. artikuluan ezarritako irizpideen arabera, gutxieneko diru-laguntza merezi duela egiaztatzen ez duen prestakuntza-ekimenik ez da finantzatuko.

3. artikulua.– Prestakuntza-ekintzak.

1.– Agindu honen helburuetarako, prestakuntza-ekintza da parte-hartzaile guztientzat komunak diren helburu, eduki eta iraupen sistematikoko irakatsi eta ikasteko prozesua, enpresaren prestakuntza-proiektuan (Prestakuntza Plana) biltzen dena.

Helburu nagusi gisa prestakuntza-prozesu baten (irakaskuntza/ikaskuntza) garapena ez duten ekintzak ez dira finantzatuko; eta ez dira finantzatuko, era berean, enpresaren produkzio-prozesuarekin zuzenean erlazionatuta dauden gaitasunak eta kualifikazioak hobetzeko ekintzak.

2.– Aurkezten den Prestakuntza Planean barne hartutako prestakuntza-ekintzak diseinatzeko orduan kontuan hartuko dira Europako Gizarte Funtsak adierazitako lehentasun horizontalak eta, batez ere, ingurumen, informazioaren gizarte eta genero-berdintasunarekin erlazionatutakoak.

3.– Orokorrean, Planean barne hartutako banakako zein taldeko prestakuntza-ekintzek gutxienez 8 ordu eta gehienez 270 iraungo dute parte-hartzaile bakoitzarentzat. Muga hori gainditu ahal izango da, baldin eta premia hori arrazoituko duen justifikazioa aurkezten bada. Prestakuntzako jarduerek egunean gehienez 8 ordu iraungo dute.

4.– Prestakuntza-ekintzak Hobetuzen bidez finantzatu ahal izateko, ondorengo modalitate hauetako batean eman behar dira: bertaratze bidezkoa, bertaratu gabea edo mistoa.

Bertaratze bidezko prestakuntzatzat jotzen da, ikasgela batean, irakasleek ikasle-talde bati ezagutza berak eta aldi berean transmititzen dietenean, edozein motatako baliabide didaktiko erabilita.

Era berean, bertaratu gabeko prestakuntzatzat jotzen da parte-hartzaileak bere ikaskuntzaren erritmoak norberaren denborara egokitzen dituenean; horretarako, prestakuntza-prozesua egingo den tokiaz gain, denbora mugatu batean tutore/irakasleak izango ditu, bere zalantzak argitzeko eta aurrerapausoak egiaztatzeko. Modu horretan, erabilitako materialen edukiak osatu edo sendotuko ditu.

Agindu honen helburuetarako Hobetuzek, Baliabideetako Ikastetxeetan emandako prestakuntza, bertaratu gabeko prestakuntza balitz bezala ulertuko du. Baliabideetako Ikastetxe gisa ulertuko da, norberak erabil dezakeen ekipamendu didaktiko jakina duen instalazioa; parte-hartzailea bertara joaten da, hainbat euskarriren bidez prestakuntza eskuratzeko eta, bertan, bere zalantzak argitzeko tutoretza-motaren bat edukiko du.

Prestakuntza-ekintzen barne, osorik edo zati batean, bertaratu gabeko prestakuntza eskaintzen dutenean, prestakuntza hori, parte-hartzailearentzat ikaskuntza sistematizatuko prozesua suposatuko duten euskarri didaktikoen bidez egin beharko da. Euskarri horiek derrigorrez, tutoretza-laguntzarekin osatuko dira. Kasu horietan guztietan, bidalitako materialen kopurua, bertaratutako edo bertaratu gabeko tutoretzak, jarraipen-kontrolak eta irakaskuntza programatuak eskainiko dituen frogak zehaztuko ditu eskatzaileak.

Halaber, on line informazio eta komunikazioko teknologien laguntzarekin (teleprestakuntza) garatuko den ikaskuntza-prozesua erabiltzen duten bertaratu gabeko prestakuntza-ekintzek, prozesua eusten duten elementuak deskribatu beharko dituzte; horretarako, hezitzailearen eta parte-hartzailearen artean ezarritako tutoretza-sistema, eta ikaskuntza horren jarraipenaren sistema kudeatzailea behar dute.

5.– Baliabide finantzarioen optimizazioa bateragarri egiteko aukera emango duten eta enpresen premia zehatzak betetzeko aukera emango duten eraginkortasun-irizpideak aplikatuz zehaztuko da prestakuntza-ekintza bakoitzean parte-hartzaileen kopurua. Hala ere, prestakuntza-ekintzetan, parte-hartzaileen kopurua enpresaren tamainaren eta ekintzaren berezitasunaren arabera zehaztuko da; eta diru-laguntza, oro har, parte-hartzaileen kopuruarekin proportzionala izango da, betiere parte-hartzaileak 10 baino gutxiago direnean.

Bertaratu gabekoen prestakuntza-ekintzetan, parte hartzen duten 70 ikasleko irakasle bat izan beharko da gutxienez.

6.– Langile batek ezingo du, deialdi bakoitzean, 4 prestakuntza-ekintza baino gehiagotan parte hartu, ezta 270 prestakuntza-ordu baino gehiago jaso; salbuespen bakarra izango da, artikulu honetako 3. atalean aurreikusitakoaren arabera, ordu-kopurua muga hori gainditzeko baimendutako prestakuntza-ekintza bakar batean parte hartzen badu.

7.– Prestakuntza-ekintzak, organizazioak kontratatutako kanpoko agenteek (Kanpo P.) edo behar bezala gaitutako barneko agenteek (Barne P.) eman ahal izango dituzte.

8.– Prestakuntza-ekintzak, osorik edo zati batean, barne-prestakuntza ematen dutenean, prestakuntza hori aldez aurretik diseinatu eta egituratu beharko da, parte-hartzaileari ikaskuntza-prozesu sistematizatua eskaintzeko moduan.

4. artikulua.– Laguntzen enpresa onuradunak.

1.– Agindu honen barruan, 35 langile edo gehiagoko plantilla duten enpresek eskatu ahal izango dituzte laguntzak. Zenbait kasutan salbuespena egingo da eta langile gutxiagoko enpresak onartuko dira, beti ere enpresaren baldintzak kontuan hartuta eta aurkeztutako proiektuaren bideragarritasuna eta enpresa eskatzaileak berau aurrera eramateko duen gaitasuna aztertu ondoren.

Enpresa bera izango da, kasu horietan, laguntzaren eskatzailea eta titularra.

2.– Agindu honen helburuetarako, orokorrean lan-taldean 50 langile edo gehiago dituzten Enpresa Taldeek ere eskatu ahal izango dituzte laguntzak. Enpresa Talde gisa honako kasu hauetakoren bat betetzen dutenak ulertuko dira:

a) Euren balantzeak finkatzen dituztenak.

b) Enpresa nagusi beraren filialez osatuta daudenak.

c) Zuzendaritza eraginkor komuna dutenak.

Kasu horretan, taldea osatzen duten enpresetako edozein izango da eskaeraren titularra.

Edozein kasutan ere, enpresa berak ezin izango du Deialdi honen barruan laguntza-eskaera bat baino gehiago aurkeztu.

5. artikulua.– Eskaeraren baldintzak.

Eskaerak Hobetuzek prestatutako inprimaki normalizatuetan beteko dira, www.hobetuz.com-en bitartez. Honakoak dira eskaeran nahitaez jasoarazi beharko diren baldintzak:

1.– Eskatzailearen izena eta sozietatearen izena, IFK, Gizarte Segurantzako inskripzioaren zenbakia, Ekonomia Jardueren Sailkapen Nazionala (EJSN), sektorearen Hitzarmen Kolektiboa, eta Deialdi hau argitaratu eta aurreko 12 hilabeteetako batez besteko langile-kopurua. Dokumentazio hori behar bezala sinatuta eta zigilatuta aurkeztu beharko da.

2.– Enpresa Taldeko plan batean parte hartzen duten enpresa guztien eta bakoitzaren parte hartzeko konpromisoa, eskaeraren 2A eranskinaren bitartez. Planean parte-hartzea balioz hitzartzeko, goraxeago adierazitako eranskina sinatu dutenek, enpresa hirugarren batzuen aurrean ordezkatzeko behar besteko ahalmena dutela egiaztatu beharko dute.

3.– Aurkeztutako proiektuari dagokionez, enpresako pertsona arduraduna.

4.– Aurreko Deialdietan dokumentazio hori Hobetuzi eman ez bazaio, edo aurretik aurkeztuekiko aldaketak jasan baditu, aurkeztu beharrekoa:

a) Planaren Titularraren Identifikazio Fiskaleko Txartelaren fotokopia.

b) Entitate baten izenean eta ordezkari gisa jarduteko entitateko eskatzailearen legezko ordezkariaren gaitasuna egiaztatzen duen jatorrizko dokumentazioa, kopia konpultsatua, edo Hobetuzek konpultsatzeko kopia.

5.– Prestakuntza-premiak hautemateko azterlana/analisia (egin bada); bertan adieraziko dira finantzaketa jaso dezakeen planean aurkeztutako prestakuntza-ekintzak.

6.– Garatu beharreko prestakuntza-ekintzen deskribapena, lehentasunak behar bezala finkatuta (gauzatzeko lehentasuna). Horietako bakoitzean, izena, iraupena eta parte-hartzaileen kopurua adierazi beharko da, eta ondorio horretarako egindako inprimakietan zehazten den xehapena egingo da. Ildo horretan, honako alderdiak eman beharko dira aditzera:

a) Lanbide-kategoria edo lanbide-multzoen araberako kolektibo hartzaileak, lan-egoera eta Gizarte Segurantzarako afiliazio-erregimena.

b) Kalkulatzen den prestakuntza-ekintzen kostua.

c) Prestakuntza-ekintzetarako aurreikusten den egutegia eta hartu beharko diren lan-orduak.

d) Prestakuntza emango duten entitateak edo ikastetxeak, eta prestakuntza-ekintzak emateko aurreikusten diren lekua, instalazioak eta baliabideak.

e) Parte-hartzaileak hautatzeko irizpideak.

f) Harremanetarako pertsona eta programatutako prestakuntza-ekintzen jarraipena egiteko modua, eta prestakuntza-programen ebaluazioan erabilgarri izango diren irizpideak eta metodologiak.

7.– 2006an enpresak edo enpresek lanbide-prestakuntzagatik ordaindutako kuotaren zenbatekoa, EAEn kokatutako lantokiei dagokienez.

8.– Edozein Herri Administraziok prestakuntza-arloan emandako diru-laguntzak itzultzeko prozeduran murgilduta ez dagoela edo eskatu zitzaizkion zenbatekoak itzuli dituela adieraziko duen titularraren zinpeko aitorpena. Dokumentazio horrek behar bezala sinatuta eta zigilatuta egon beharko du.

9.– Sexu-diskriminazioa egiteagatik administrazio-zigorrik edo zigor penalik jaso ez dela ziurtatzen duen zinpeko aitorpena eta Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren (4/2005 Legeak, Emakume eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa, aldatzen duena) 50. artikuluko 5. atalean xedatutakoaren arabera, laguntza edo diru-laguntzen deialdietara ez aurkezteko zigorrik jaso ez dela ziurtatzen duen zinpeko aitorpena.

10.– Beharrezkoa bada, Legez edo hitzarmen kolektiboaren bidez dagokion inbertsioa prestakuntzan egin izana egiaztatuko duen ziurtagiria, eta justifikazio-dokumentuak. Dokumentazio horrek behar bezala sinatuta eta zigilatuta egon beharko du.

11.– Enpresa parte-hartzaile bakoitzak lantokien zerrenda osatzea, eskaeran horretarako dagoen atalaren bidez; bertan, lantoki bakoitzari dagokionez, zein ekintzatan parte hartzea aurreikusten den, non dagoen, langile guztien kopurua, lantoki bakoitzeko parte-hartzaileen kopurua, eta sindikatuen ordezkaririk ba ote dagoen adieraziko da.

12.– Ogasun, Gizarte Segurantza eta/edo Gizarte Aurreikuspenerako Erakundeari guztia ordaindu izanaren ziurtagiri eguneratuak, aurkeztutako ekimenaren titularrari dagokionez.

13.– Birmoldatzeko prozesuetan barne hartzen diren enpresen kasuan, enplegua erregularizatzearen edo etetearen espedientearen kopia edo jarraitu den erregulazioari/eteteari buruzko Legearen/Dekretuaren kopia.

14.– Deialdi honetako laguntzak Estatuko ereduan aurreikusitakoekin osagarriak direla kontuan hartuta, eta Prestakuntza-ekintzetarako gain-finantziazioa eta diru-laguntzen bikoiztasuna saihestearren, titularrak zinpeko aitorpen bat aurkeztu beharko du. Bertan jarduera horretarako bertarako beste Herri Administrazio batzuen edo beste entitate publiko edo pribatuen sarrera gehigarriak edo laguntzak jasotzen dituela aditzera eman beharko du, eta horien zenbatekoa adierazi beharko du. Eskaera aurkeztu ondoren, horri dagokionez aldaketaren bat gertatzen bada, laguntzaren titularrak Hobetuzi eman beharko dio aldaketa horien berri prestakuntza-ekintzak egiten direnean, eta horiek behin betiko likidatzen diren arte. Dokumentazio guztia behar bezala sinatuta eta zigilatuta aurkeztu behar da.

15.– Langileen informazio edo kontsultarako dokumentua (3A eranskina, Hobetuzek eskainitako euskarri informatikoan aurkeztuko da), hurrengo atalean xedatutakoaren arabera behar bezala sinatuta eta zigilatuta.

6. artikulua.– Langileei informatzeko eta kontsultatzeko baldintzak.

1.– Eskaera Hobetuzen aurkeztu aurretik, titularrak laguntzaren xede diren prestakuntza-ekintzak Langileen Ordezkaritza Legalari (LOL) azalduko dizkio. Horretarako, aurreko atalaren arabera eskaerek bete beharreko 5., 6. eta 7. atalen arabera aurkeztu beharreko eskaeraren kopia osoa emango dio, eta horrek eskaeraren 3A eranskina bete dezan eskatuko du.

2.– Ondorio horietarako, Langileen Ordezkaritza Legala (LOL), Planean parte hartzen duten lantegi guztiei dagokiena izango da. Enpresa-batzordeek edo pertsonaleko ordezkariek igorri beharko dituzte 3A eranskinak, betiere ehuneko berrogeita hamaikatik gorako kopuruan.

Lantegiren batean edo guztietan, sindikatuen ordezkaririk ez dagoenaren adierazpena ziurtagiri gisa hartuko da ondorio guztietarako.

3.– Prestakuntza-ekintzei ekin aurretik, prestakuntza-ekintzetan parte hartuko duten langileen zerrenda bidali beharko zaio enpresako Langileen Ordezkari Legalari.

Hiruhilean behin, bestalde, enpresek prestakuntza-planaren exekuzioari buruzko informazioa emango diete langileen ordezkariei.

7. artikulua.– Baloratzeko irizpideak.

Aurkeztutako prestakuntza-ekintzen balorazio teknikoa egiteko honako arlo hauek hartuko dira kontuan, I. eranskinean ezarritako irizpideen arabera:

1.– Aurkeztutako proiektuaren lehentasuneko irizpideak proposatutako prestakuntza-ekintzekin erlazioan, xede diren langileak eta aurkeztutako prestakuntza-ekintzen izaera.

2.– Aurkeztutako prestakuntza-ekintzen kalitatea eta koherentzia, eta enpresaren proiektu estrategikoarekin duten lotura. Zentzu horretan, garrantzi handikoak dira enpresaren prestakuntza-estrategia eta titularraren inplikazioa aurkezten duen proiektuan.

3.– Hobetuzen finantzaketa izan den aurreko deialdietan izandako gauzatze- eta betetze-maila.

8. artikulua.– Laguntza zehaztea.

Orokorrean, eskaeren finantziazioa, honako arau hauek aplikatuta zehaztuko da:

1.– Eman beharreko gehienezko laguntza, honako arlo hauek kontuan hartuta kalkulatuko da:

a) Proiektu bakoitzerako aurkeztutako aurrekontu finantzagarri osoa, Agindu honen III. eranskinean barne hartutako kostuen arabera.

b) Espezialitate bakoitzerako Agindu honen II. eranskinean ezarritako modulu ekonomikoak aplikatu ondoren, prestakuntza-ekintza bakoitzari eslei dakizkiokeen zenbatekoen guztizko batura.

c) Egindako balorazio teknikoaren ondoren, proiektuari esleitutako puntuak, Agindu honen 7. artikuluan ezarritako irizpideen (I. eranskinean garatu dira) arabera.

d) Enpresa eskatzaileak eta/edo parte-hartzaileek egin behar duten baterako finantziazio pribatua; eta

e) Enpresa onuradun bakoitzari dagozkion laguntzen azken doikuntza egiteko, kontuan hartuko dira Hobetuzek erabil ditzakeen baliabide finantzarioak eta onartutako eskaeren guztizko bolumena, eta ondoren adierazi da jarraituko den prozedura. Horrenbestez, Agindu hau garatzeko aurreikusitako aurrekontua agortu arte, honakoa jarraituko den prozedura:

1) Hobetuzek lehentasun-tarte desberdinen arabera multzokatuko ditu enpresak; xede horrekin, Agindu honen 7. artikuluan eta I. eranskinean ezarritako irizpideak aplikatu ondoren lortutako puntuazioa hartuko da kontuan.

2) Hobetuzek ezarriko ditu tarte bakoitzaren gutxieneko eta gehienezko mugak. Zenbatekoa kalkulatzeko, egindako eskaeren guztizko zenbatekoa eta erabilgarri dauden baliabide ekonomikoak hartuko dira kontuan.

f) Europako Gizarte Funtsaren finantzaketari dagokionez, bertatik ateratako laguntza, proportzionalki handiagoa izango da, Agindu honetako 17. artikuluan aipatutako Europako Gizarte Funtsetako lehentasuneko kolektiboen barne dauden parte-hartzaileen ehunekoa handiagoa den heinean.

g) Emango duten laguntzak osorik edo tarte batean, onartutako prestakuntza-ekintzei buruzko kostu bakoitza konpentsatuko du. Laguntza ezingo da onartutako prestakuntza-ekintzen kostu finantzagarria baino handiagoa izan.

2.– Enpresa eskatzaileak Estatuko Hobari Sistematik lortutako kreditua Hobetuzek hobetu ahal izango du, beti ere finantzatzeko aurkeztu diren prestakuntza-ekintzek aurreko 6. ataleko 1. artikuluan adierazitako baldintzak betetzen dituztela ziurtatzen badu titularrak. Emaitzazko laguntzak ezin izango du gainditu enpresak eskaintzen duen etengabeko prestakuntzako ekintzen finantziazioari lotutako lanbide-heziketako kuotaren urteko kopurua 1,5 (enpresa handiak) eta 5 (enpresa txikiagoak) aldiren baliokidea izango den gehieneko zenbatekoa, enpresa kooperatiboen kasuan izan ezik, baldin eta bertako bazkide-langileek Langile Autonomoen Araubide Berezian kotizatzen badute. Azken kasu horietan, enpresaren langile guztien kopurua eta 5 langile edo gehiago dituzten enpresa sortuberrietan langile bakoitzari oro har dagokion batez besteko hobaria biderkatzearen emaitzazkoa izango da gehieneko laguntza (65 euro).

3.– 17. artikuluaren arabera, eta finantza daitekeen gehieneko kopuruaren barruan, laguntza emateko erabakiak EGIFekin batera finantzatutako laguntzaren zenbatekoa identifikatuko du –eskatzailearentzako loturarekin–, baita onartutako ekintzetan parte hartzen duten guztiei dagokienez eratu behar den lehentasuneko kolektiboen ehunekoa ere.

4.– Azkenean, aplikatu beharreko Europar Batasunaren Araudian ezartzen diren laguntzen gehienezko intentsitateak eskatzaileak egindako ekintza-planetan izandako kostuei aplikatzearen ondoriozkoa izango da likidazioaren xede izango den laguntza (IV. eranskina).

9. artikulua.– Prozedurari hasiera ematea.

1.– Eskaerak biltzea: eskaerak egiteko eredu normalizatuak Hobetuzen Lurralde Egoitzetan jaso ahal izango dira.

2.– Eskaeren aurkezpena: eskaerak, Hobetuzera zuzenduak, Fundazio honen Egoitzetan aurkeztuko dira:

– Arabako Lurralde Egoitza, Dato 14-16, 3. oina, 01005 Vitoria-Gasteiz;

– Bizkaiko Lurralde Egoitza, kale Nagusia 35, 6. oina, 48009 Bilbao;

– Gipuzkoako Lurralde Egoitza, Manterola 4, 1.a, 20007 Donostia-San Sebastián.

Era berean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusten diren bulegoetarik edozeinetan aurkeztu ahal izango dira eskabideak.

Eskaera horiek paperean eta Hobetuzek deialdi honetarako eskainitako euskarri informatikoan aurkeztuko dira, eta eskaera horiei enpresaren legezko ordezkariak behar bezala sinatuta eta zigilatuta aurkeztu beharko den dokumentazioa gaineratuko zaie, aurretik aditzera eman den moduan.

Paperean bidalitako datuak ez badotoz bat euskarri informatikoan sartutakoekin paperean jarritakoek izango dute azken balioa.

3.– Hamabost eguneko epea utziko da prestakuntza-planak finantzatzeko eskaerak aurkezteko, Agindua EHAAn argitaratzen den unetik hasita.

10. artikulua.– Instrukzioak eta erabakiak.

1.– Prestakuntza-ekintzetako eskaerak aurkeztuta, Hobetuzek, aurkeztutako informazioa baino informazio gehiago eskatu ahal izango du, artikulu honetako 2. atalean aurreikusitakoa izan ezik.

Eskatzaileak, eskaera jaso eta biharamunetik hasita, 10 eguneko epean erantzun beharko du. Erantzunik jasoko ez balitz, honako ondorio hauek eman daitezke:

a) Eskaeraren osotasunean eragiten duten baldintzei buruzko eskaerak direnean (5. artikuluan jasotakoak), espedientea artxibatuko da, hala ebatzi ondoren.

b) Enpresa parte-hartzaile baten edo batzuen baldintzei buruzko, edo Planaren prestakuntza-ekintzei buruzko 5-f) artikuluan eskatutakotik kanpoko informazioaren eskaerak direnean, bertatik kanpo geratuko dira enpresa edo ekintza horiek, eta eskaeraren gainerako zatia izapidetuko da, hori baimentzen duten baldintza eta betebeharrek bere horretan irauten badute.

2.– Hobetuzek aurkeztutako eskaera bakoitza, osorik edo neurri batean, artxibatu, ukatu edo onartzeko beharrezko akordioak hartuko ditu.

Akordioa eskatzaileari jakinaraziko zaio. Aldekoa denean, honako alderdiak jakinaraziko zaizkio: onartutako prestakuntza-ekintzak garatu behar dituzten espezialitateak, onartutako diruz lagundu daitekeen kostua, talde- eta parte-hartzaileen kopurua, ordu-kopurua eta, enpresa-taldeen kasuan, ekintza horietan parte hartzeko onartutako enpresak; era berean, prestakuntza-ekintzen finantzazioa adieraziko zaio, Europako Gizarte Funtsak aldi berean finantzatutakoa, eta osatu beharko diren lehentasunezko kolektiboen ehunekoak jakinarazita. Era berean, aipatutako akordioa Estatuko Hobari Sistemak ekitaldirako erabilgarri duen kredituaren mende geratzen da, eta Agindu honen IV. eranskinean adierazitako baldintzak bete beharko ditu, hala badagokio.

10 eguneko epea izango du eskatzaileak Patronatuaren akordioa onartzeko edo alegazioak aurkezteko.

Eskatzaileak proposamena onartuko ez balu, eta alegaziorik egingo ez balu, eskaerari uko egin diola ulertuko da, eta artxibatu egingo da.

3.– Eskaerak aurkezteko epea amaitu eta gehienez lau hilabeteren epean jakinaraziko zaio eskatzaileari lortutakoa akordioa. Epe horretan ez bada inolako jakinarazpenik egiten, aurkeztutako eskaera ezetsitzat joko da.

4.– Hobetuz-ek onuradunen eta bakoitzari emandako dirulaguntzen zerrenda argitaratuko du.

5.– Interesdunek errekurtsoa jarri dezakete Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren aurrean Hobetuz-ek hartutako akordioaren kontra.

11. artikulua.– Laguntzak ordaintzea.

1.– Emandako finantzazioaren ordainketa egingo da, laguntzaren onuradunek aurkeztu ondoren, eta Ogasunean eta Gizarte Segurantzan eta/edo dagokion Gizarte Aurreikuspeneko Erakundearen aurrean obligazioak bete izanaren ziurtagiri eguneratuen ordainketa bakoitza baino lehen, beti ere aipatutako dokumentazioa eskaerarekin batera aurkeztu ez bada, edo urteko ekitaldia aldatu bada, edo eskaera aurkeztu denetik lortutako finantziazioaren ordainketa jaso bitartean sei hilabete baino gehiago igaro badira.

2.– Ordainketak, honako prozedura honen arabera egingo dira:

a) % 60ra bitarteko lehen ordainketa, erabakia hartzeko unean.

Lehen ordainketa hau 180.303,64 euro baino gehiagokoa bada, ordainketa hori egin aurretik, titularrari erabakiarekin batera jakinaraziko zaizkion oharrak jarraituta, laguntzaren titular horrek dagokion banku-abala aurkeztu beharko du, edo prestakuntza-ekintza nahikoak egiteagatik dagoeneko eman diren gastuak justifikatuko dira, justifikatu gabeko gainerakoak 180.303,64 euro gainditu ez ditzan.

b) Bigarren ordainketa, behin betiko diru-laguntzaren gainerakoagatik, onartutako ekintza guztiak amaitzerakoan, justifikazio-memoria aurkeztu eta Hobetuzek azken likidazioa onartu bezain laster.

Aitortutako laguntza kasu guztietan osorik ordainduko zaio laguntzaren enpresa onuradunari.

12. artikulua.– Prestakuntza-plana gauzatzea.

1.– Emandako finantziazioa onarpen-erabakian adierazitako prestakuntza-ekintzak burutzeko erabiliko da.

Bere harrera eta zenbatekoa gauzatzeko, Deialdi honetan eta laguntza emateko dagokion erabakian aurreikusitakoaren arabera eskatzaileari dagozkion betebeharrak bete beharko dira.

Deialdi honen bidez finantzatutako prestakuntza-ekintzek doan izan beharko dute bertan parte hartzen duten langileentzat.

2.– Parte-hartzaile bakoitzari prestakuntza-ekintzan parte hartu izanaren ziurtagiria emango zaio. Hobetuzek ezarritako ereduari jarraitzen dion ziurtagiri hori deialdi honetarako diseinatu den aplikazio informatikoak inprimatuko du. Ziurtagiri horretan gutxienez prestakuntzaren edukiak, prestakuntza egin den egunak, jasotako prestakuntza-orduak, eta, hala badagokio, bertan emandako eta bertaratu gabe emandako orduak zehaztuko dira. Titularrak ziurtagiri horren kopia gordeko du, parte-hartzailearen "jaso izanarekin" batera.

Aurreko paragrafoan aipatzen diren parte hartzeko ziurtagiriak, parte-hartzaileei eman beharko zaizkie, eta, horretarako, parte hartu duten prestakuntza-ekintza amaitu eta gehienez bi hilabeteko epea izango da.

3.– Onartutako ekintzei dagozkien multzoetako bakoitzari hasiera emateko unean, eta gehienez prestakuntzako bigarren egunean, titularrak honako datuak jakinarazi beharko dizkio Hobetuzi: prestakuntzak emateko lekuari buruzko datuak, prestakuntza emango duen entitatea, multzoa/ekintza egiteko eguna eta ordua, eta Hobetuz-ek kasu bakoitzean eskatzen dituen parte-hartzaileen datuak. Zeregin horretarako, Hobetuzek www.hobetuz.com web-orrian eskura egongo den tresna informatikoa jarriko du titularren esku, eta, hala, Hobetuzek datu guztiak euskarri informatikoan jasoko ditu, ondorio horietarako ematen diren argibideen arabera. Onartutako ekintzetako bakoitza amaitzen denean, titularrak aplikazio informatiko horren bitartez eman beharko die aditzera ikasleei prestakuntza-jarduera amaitu dela.

Aplikazio informatiko horren bitartez islatzen den informazioak ez du aldaketarik onartuko, ekintza/multzo hori amaitu eta 30 eguneko epea igaro ondoren.

Izan ere, Hobetuzek informazio hori joko du baliagarritzat emandako laguntza behin betiko likidatzeko.

Prestakuntza-ekintza bati hasiera eman izana jakinarazi ezean eta/edo aurreko paragrafoan aipatutako epeetan dagokion parte-hartzaileen zerrenda jakinarazi ezean, Planaren likidazioaren ondorioetarako "burutu gabetzat" joko da prestakuntza-ekintza hori.

4.– Onuradunak, agindu honen kargura, behin bakarrik kontratatu ahal izango du prestakuntza-ekintza finantzatuak egitea. Debekatuta daude hornitzaileekin egin daitezkeen kontratuak, baldin eta ordaindu beharreko zenbatekoa azkenean lor daitekeen diru-laguntzaren zenbatekoaren ehunekoetan adierazten bada.

Nolanahi ere, onuraduna laguntzen aplikazio zuzenaren arduraduna izango da, eta jarraipen-erakundeen eta kontrol-erakundeen zereginak behar bezala garatzen direla ziurtatu beharko du.

5.– Laguntzaren titularrak, Hobetuzera igorritako idatziaren bidez eta garaiz, onartutako prestakuntza-ekintzak egitean, egin behar den edozein aldaketa jakinaraziko du, batez ere eskaintzen duen erakundearekin lotutakoak, edukian emandako aldaketa, edo prestakuntza-ekintzen ezaugarrietan emandakoak. Aldaketa hori, Hobetuzek espresuki eta idatzizko baimena jaso ondoren egin ahal izango da.

Baimen hori, aldaketa-eskaera Hobetuzen jaso eta 10 eguneko epean eman ezean, titularrak baimendutzat eman dezake aldaketa.

Egindako aldaketa inoiz ez da onartuko, artikulu honen 1. atalaren aurka doan bitartean.

13. artikulua.– Laguntzen justifikazioa eta likidazioa.

1.– Emakida-erabakian onartutako prestakuntza-ekintzak egitean justifikatu beharko ditu onuradunak egindako gastuak. Horretarako, diru-laguntzaren azken justifikaziorako finantza/aukera daitezkeen kostu onartuen zerrenda eta Deialdi honetako III. eranskinean ezarritako egozte-irizpideak hartu beharko ditu kontuan, baita Prestakuntza Planean parte-hartzaileen pertsonal-kostuak ere –aldi bereko finantziazio pribatuaren helburuetarako–, 2001eko urtarrilaren 12ko Batzordearen 68/2001 Araudiaren (EE) 4.7. artikuluan zehaztutako moduan (urtarrilaren 13ko EEEO) (IV. eranskina).

Kostuak, zuzenbidean dokumentu frogatzaile baliagarrien edo fakturen bidez justifikatuko dira, beti, funtsen aplikazio zuzena ziurtatzeko behar den xehetasunarekin, eta horren inguruan emango diren eta justifikazio-memoriaren eskuliburuan zehaztuko diren arauekin bat etorrita.

Prestakuntzako hornitzaileek luzatuko dituzten fakturek, prestakuntza-ekintza bakoitzari egotzitako kostu finantzagarriak bereizteko modua izan behar dute.

2.– Laguntzen likidazioa, ikastaroa amaitu duten parte-hartzaileen eta egin dituzten eskola-ordu eraginkorren arabera egingo da, prestakuntza-ekintza bakoitzerako ezarritako eta onartutako kostu/ordu/kurtsotan banatutako modulu ekonomikoen arabera.

3.– Dagokion azken likidazioa burutzeko, 2008ko uztailaren 30a baino lehen onuradunak inprimaki normalizatuak bete, eta Hobetuzera igorri beharko ditu, horretarako ematen diren aginduak bete ondoren:

a) Egindako prestakuntza-ekintza bakoitzaren, eta bere garaian hasi zela jakinarazitako ekintzaren amaiera-ziurtagiria (burutzapena).

b) Deialdi honetako III. eranskinean ezarritako kostu finantzagarrien eta egozte-irizpideen arabera, diruz lagundutako prestakuntza-ekintzei buruzko kostuak gutxienez ziurtatuko dituen dokumentazioa.

c) Hobetuzi aurkeztu ez zaizkion eta EAEko lantokietako langileei zuzendutako ekintzen ondorioz Estatuko sisteman egindako hobarien zinpeko aitorpena.

Prestakuntza Planaren likidazioa egiteko orduan, eta finantzatu den proiektuari esleitu ahal zaion diru-laguntza kalkulatzeko, Hobetuzek kontuan hartuko ditu Estatuko ereduaren arabera enpresa bakoitzari hobari gisa dagokion gehienezko zenbatekoa eta 2007 ekitaldian etengabeko prestakuntzagatik enpresak hobari gisa jasotako zenbatekoa.

4.– Aurkeztutako burutzapen-ziurtagirietan zuzen betetako informazioa duten, eta Deialdi honetako 12.3. artikuluan aipatzen den parte-hartzaileen zerrendan sartu diren parte-hartzaileek bakarrik hartuko dituzte kontuan.

5.– Aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, Hobetuzek, onuradunari jakinaraziko zaion azken likidazio-erabakia hartuko du.

6.– Egindako likidazioa onuradunari aurreratutako kopurua baino txikiagoa bada, onuradunak dagokion kopurua itzuli beharko du, erabakia hartzen den datatik hasi eta 15 eguneko epean.

7.– Behin betiko likidazioaren ondorengo 15 eguneko epean, Titularrak jatorrizko agiriak aurkezteko prest egon beharko du edo, hala badagokio, emandako laguntzaren ondorioetarako kontuan hartutako ordainketei dagozkien ordainagirien fotokopiak aurkezteko.

14. artikulua.– Laguntza jasotzeko eskubidea eskuratzeko eta gordetzeko baldintzak.

Laguntza jasotzeko eskubidea eskuratu eta gordetzeko, onuradunak honako betebehar hauek bete beharko ditu:

1.– Hobetuzek edo administrazio eskudunak eskatuta, Aurreko Deialdietan jasotako kopurua itzuli izana.

2.– Baiezko erabakia jaso ondoren, Hobetuzi diru-laguntza eta dagokion burutzapen-konpromisoa onartua izan dela jakinaraztea.

3.– Hobetuzi jakinaraztea, eskatzaileak edo enpresa partikularrek lege, hitzarmen kolektibo edo beste edozein arau-xedapenen ondorioz, euren enpresan prestakuntza egiteko baliabide ekonomikoak erabili behar dituzten. Kasu horretan, laguntza ezin izango da eskaini beharreko baliabide ekonomikoen murrizketa izan.

4.– Deialdi honen oinarri, baldintza eta betebehar formal eta materialen arabera, laguntza ematea oinarritzen duten prestakuntza-jarduerak egitea; kontzeptu horrengatik esleitutako funtsak ezin izango dira berau ematera bultzatu duten helburuetarako ez diren gauzetan erabili.

5.– Hobetuzen aurrean jarduera egin dela egiaztatzea, baita laguntza ematea edo gozatzea zehaztuko duten betebeharrak eta baldintzak bete direla ere. Horretarako, dagozkion elementu justifikatzaileak aurkeztuko dituzte, eta prestakuntza-ekintzari buruz eskatuko zaizkien datuak eta dokumentuak aurkeztuko dituzte prestakuntza-ekintza horiek amaitu ondoren; horrenbestez, ekintza egin dela, emandako finantziazioa erabili dela, eta lortutako emaitzen ebaluazioa egin dela behar bezala egiaztatu ahal izango da.

6.– Argitalpenetan edo onartutako ekintzen komunikazio- eta hedadura-bideetan egiaztatzea, Hobetuzen 2007ko Aginduaren esparruan, eta hala badagokio, Europako Gizarte Funtsarekin aldi berean finantzatuta, egindako ekintzak direla.

7.– Deialdi honetako baldintzaren bat betetzen ez denean, eta Fundazioak eskatzen dionean, Hobetuzen bidez jasotako laguntzaren zati bat edo osorik itzultzea.

Prestakuntza-ekintzak, osorik edo neurri batean, hirugarren pertsona fisiko edo juridikoek kontratatzen badituzte, laguntzaren titularra edo onuraduna ez da goian adierazitako betebeharretatik salbuetsiko.

15. artikulua.– Jarraipena eta kontrola.

1.– Laguntzen onuradunek honakoak onartu behar dituzte: Hobetuzek –zuzenean edo berak izendatutako pertsona batek egingo dituen egiaztatze- eta kontrol-jarduerak, EAEko Administrazio Orokorreko esku hartzeko organoak, Herri-kontuen Euskal Epaitegia eta Europako erakunde eskudunak. Horrez gain, behar izanez gero, horretaz arduratzen diren pertsona fisikoei, ikuskapena edo kontrola egin behar den lokal eta instalazioetara sartzen lagunduko zaie, baita parte-hartzaileekin, Langileen Ordezkaritza Legaleko (LOL) kideekin eta elkarrizketatu beharko diren beste hainbat pertsonekin harremanak errazten ere.

Kontrol-jarduera hauek onartzeko betebehar orokor honen esparruan, onuradunak honakoa bete beharko du:

a) Hobetuzek eskatuta, finantzatutako ekintzak edo bere bideragarritasuna burutzeari buruzko informazioa aurkeztea, eta eskatuko zaion jarraipen-dokumentazioa bete eta igortzera; egingo zaizkion eskaerei erantzuteko 10 egun izango ditu. Era berean, Estatuko ereduaren baitan hobaria emandako ekintzen kasuan bete beharko dira aipatutako baldintzak.

b) Hobetuzek finantzatutako prestakuntza-ekintza osoan edo zati batean eragingo duten beste hainbat erakunderen diru-laguntzak edo laguntzak eskatu edo lortu direla Hobetuz berari jakinaraztea.

c) Laguntzaren onuradunak gastuei buruzko nahikoa informazio izan beharko du, Egitura Funtsen kargura emandako laguntzen kudeaketa- eta kontrol-sistemei buruzko 2001. urteko Europako Batzordearen 438/2001 zenbakidun EE Araudian ezarritakoaren arabera jarraipen egokia bermatzeko.

2.– Hobetuzek, Deialdian ezarritako baldintzak betetzen direla baieztatzera, eta diruz lagundutako ekintzak burutzeko baldintza errealak egiaztatzera zuzendutako Kontu-ikuskapenen Urteko Plana ezarriko du.

Plan horren barne sartuko dira, ondoriozko estatistika-irizpideen, eta bereziki, egingo den arriskuen analisiaren arabera Hobetuzek aukeratuko dituen espedienteak.

Halaber, Ikuskapen Planaren barne sartuko dira, behar bezala identifikatutako pertsonek oinarritu eta izenpetutako salaketen ondoriozko jarduerak.

16. artikulua.– Diru-laguntzak itzultzea.

1.– Zenbait kasutan ezin izango da laguntzaren ordainketa eskatu eta, hala badagokio, onuradunek, jasotako laguntzak osorik edo zati batean itzuli beharko dituzte, eta berandutze-interesak eskatuko dira laguntza ordaintzen den unetik. Honakoak dira kasu horiek:

a) Laguntza eman zenerako helburua edo laguntza hori emateko agindutako baldintzak ez betetzea.

b) Jarduera egitea, eta laguntza ematea eta laguntzaz gozatzea zehazten duten baldintzak eta betebeharrak justifikatzeko obligazioa ez betetzea.

c) Behar diren baldintzak bete gabe lortzea laguntza.

d) Hobetuzek edo horretarako legitimazioa duten erakundeek egindako jarraipen- eta kontrol-jarduerak ukatzea edo oztopatzea.

e) Errealitatearekin bat ez datozen diruz lagundutako ekintzak burutzeko baldintzei buruzko datuak eskaintzea.

f) Agindu honetan zehaztutako beste edozein obligazio, baldintza edo betebehar errespetatu ez izatea.

2.– Hobetuzek, edo hala badagokio, administrazio eskudunak laguntzaren onuradunari igorritako idatziarekin emango zaio hasiera itzultze-prozesuari. Bertan, bete ez dituen puntuak adieraziko zaizkio, eta hamabost eguneko epean alegazioak edo beharrezkoak iruditzen zaizkion dokumentazioak aurkez ditzan eskatuko zaio.

3.– Epea amaituta, alegaziorik aurkeztu ez bada, edo aurkeztutakoak atzera bota badira, funtsen jatorriaren araberako administrazio-eskudunak hartuko du erabakia, eta dirua itzultzea eskatuko du. Erabaki horretan adierazitako epean itzuli beharko da laguntzaren zenbatekoa. Hala ere, Hobetuzek dagokion espedientea igorriko dio Administrazio eskudunari, eskaera-idatziarekin eta alegazioekin batera –eta, hala badagokio, alegazio horiek gaitzesteko proposamenarekin batera–, administrazio eskudunak zenbateko hori itzultzeko eskakizuna erabaki dezan.

4.– Epea amaitutakoan dirua itzuli ez bada, administrazio eskudunak premiamendu bidez berreskuratzeko behar diren izapideak egingo ditu. Itzuli beharreko zenbatekoak sarrera publikotzat hartuko dira.

17. artikulua.– Europako Gizarte Funtsaren (EGIF) baterako finantziazioa.

1.– Europako Gizarte Funtsak deialdi honen finantziazioan hartzen du parte, 2000-2006 aldirako 3. Helburuaren esparruan. Zehazki, Europako Gizarte Funtsak, honako talde hauek parte hartuko duten prestakuntza-ekintzetan eskainiko du baterako finantziazioa:

a) Enpresa txiki eta ertainetako (ETE) langileak. Multzo horretan sartuko dira 250 langile baino gutxiago dituzten eta Europako Batzordearen 2003/361/EE Gomendioan definitutako gainerako baldintzak betetzen dituzten enpresak.

b) Enpresa txiki eta ertain bezala sailkatzeko baldintzak beteko ez dituzten, baina honako kolektibo gutxietsien barne dauden enpresetako langileak: emakumeak, minusbaliatuak, 45 urtetik gorakoak, eta kualifikatu gabeko langileak.

2.– Emateko erabakian, Europako Gizarte Funtsak batera finantzatzen duen laguntzaren zenbatekoa adieraziko da, baita onartutako ekintzetan parte hartzen duten guztiarekin lotuta osatu behar diren lehentasunezko kolektiboen ehunekoa ere.

18. artikulua.– Datuen tratamendu automatizatua.

Abenduaren 13ko 15/1999 Legean, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko Legea, aurreikusitakoaren arabera, Deialdi honen barruan sartu diren prestakuntza-ekintzen partaidetzak berekin ekarriko ditu legean aipatzen diren baimenak.

Datuak babesteko gaian indarreko araudiaren mendean geratuko da deialdi honen barruan aurkeztutako eskaeretan jasotako informazioa.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko Lege Organikoak xedatzen duena betez, interesatuak, dirulaguntza-eskaera betetzearen bidez, eskaera horretan adierazitako datuak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren fitxategi informatizatuetara gehitzeko baimena ematen du. Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzan (Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzan), Donostia kalea 1. 01010 Vitoria-Gasteiz, praktikan jarri ahal dira datu horietara iristeko, zuzentzeko, ixteko eta horien kontra jotzeko aipatutako Legeak agertzen dituen eskubideak.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehenengoa.– Entitate laguntzaile izendatzea.

Hobetuz – Hobetuz Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioa izendatzen da Agindu honetan arautzen diren diru-laguntzen kudeaketarako eta ordainketarako entitate laguntzaile, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartu zuen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuko 52. artikuluaren arabera.

Aipatutako 52. artikuluak dioenez, Agindu honetan aipatzen diren funtsak ematen dituen organoaren kontura eta izenean jardungo du Hobetuz-Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioak. Haatik, funts horiek ez dira, inola ere, Hobetuz-en ondaretzat hartuko.

Bigarrena.– Hobetuz-Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioaren betebeharrak.

Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartu zuen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuko 52. artikuluan eta Agindu honetan ezarritako betebeharrez gain, Hobetuz-en, Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioa, betebeharrak izango dira ondorengoak:

a) Etengabeko prestakuntzaren jarduerak egiteko funtsak amaierako onuradunen artean banatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Langileen Etengabeko Prestakuntzari buruzko lanbide arteko Hitzarmenaren helburuak erdiesteko. Horretarako, lanean ari diren langile guztiak aintzat hartuko dira, Gizarte Segurantzan duten erregimenaren araberako mugarik ezarri gabe, eta Lanbide Heziketako ikastegiak ahalik eta gehien ustiatuko dira, haietan emango baita gehienbat etengabeko prestakuntza. Diru-laguntza horiek publizitate, lehia eta objektibotasunaren printzipioen babesean emango dira.

b) Diru-laguntzei esker prestakuntza-jarduerak egin direla egiaztatzen duten ziurtagiriak eskatzea, eta lau urtez gordetzea.

c) Jaso diren funtsak zertan aplikatu diren justifikatzea Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari, 2008ko urria baino lehen, eta zerrenda izenduna ematea. Zerrenda horretan honako alderdiak jaso beharko dira: azken onuradunen izen-abizenak, emandako diru-laguntzak, egindako ordainketak, eta, oro har, funts horiekin egindako etengabeko prestakuntzako jardueren memoria orokorra osa dezaketen bestelako datu kuantitatiboak zein kualitatiboak.

d) Funtsen kudeaketa dela-eta, honako erakundeek egin ditzaketen egiaztatze-jarduerei men egitea: Eusko Jaurlaritzak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren bitartez; Herri kontuen Euskal Epaitegiak; eta Europako Gizarte Funtsak.

e) Deialdian aurreikusten den ez-betetze kasuren bat gertatuz gero, onuradunei diru-laguntzak itzul ditzaten eskatzea, deialdietan bertan ezarritako itzultze-prozedurari jarraituz.

Hirugarrena.– Hobetuz-en egitura teknikoaren finantzaketa.

Aurreko atalean ezarritakoaren kalterik gabe, Agindu honetan arautzen diren funtsek finantzatuko dituzte Hobetuz – Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioaren egitura teknikoak kudeatzeko eta ebaluatzeko egin beharreko gastuak eta inbertsioak, baldin eta kontzeptu horren ondoriozko guztizko aplikazioak Fundazio horrek ekitaldi honetarako kudeatzen duen guztizko aurrekontuaren ehuneko 15 gainditzen ez badu.

Laugarrena.– Finantzazio-soberakinen amaierako likidazioa.

Agindu honetan arautzen diren laguntzen onuradunek 2008ko uztailaren 30erako aplikatu ez dituzten finantzazio-soberakinak eta Agindu honetan aurreikusten den dirua itzultzeko prozeduraren ondoriozko funtsak hurrengo ekitaldirako funtsetan gaineratuko ditu Hobetuz-Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioak. Dena den, aurretik Ogasun eta Herri Administrazio Sailari eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari emango die horren berri.

Agindu honen bigarren xedapen gehigarriaren c) atalean aurreikusten diren ondorioetarako, Hobetuz Fundazioak ekitaldi bakoitzean egiten dituen likidazioak edozein direla ere, Agindu honetan aipatzen diren funts guztien amaierako likidazioa 2008. urtean egingo da. Hala, 2008ko ekitaldiko abenduaren 31 arte aplikatu gabeko finantzazio-soberakinik gertatuz gero, edo emandako diru-laguntzaren aplikazioa 2009ko ekainaren 30 baino lehen justifikatu ez bada, Hobetuz-Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioak soberakin horiek itzuli beharko dizkio Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari.

Bosgarrena.– Agindu honetan xedatutakoaren ondorioetarako, agindua argitaratu aurretik prestakuntza-ekintzak hasi edo amaitu dituzten eskatzaileei ez zaie eskatuko data dela eta bete ezin den baldintzarik betetzeko.

Aipatutako kasu guztietan, Hobetuzek kudeatutako azken deialdian (2005eko ekitaldian – 2005eko apirilaren 29ko EHAA) ezarritako irizpide orokorrak jarraituko dira.

Seigarrena.– Enpresa Txiki eta Ertainak (ETE) 250 langile baino gutxiago dituztenak, urteko negozio-bolumena 50 milioi euro baino handiagoa ez dutenak, edo urteko balantze orokorra 43 milioi euro gainditzen ez dutenak, eta kapitalaren edo boto-eskubideen % 25 edo gehiago ETEtzat jo daitezkeen beste enpresa batenak edo batzuenak ez badira.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Administrazio-bidea amaitzen duen Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete interesdunek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, eta, horretarako, hilabeteko epea izango dute, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Administrazioarekiko Auzietako Sailean, eta horretarako ere bi hilabeteko epea izango dute, honako Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Bigarrena.– Honako Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko azaroaren 13a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.

I. ERANSKINA
PLANAK BALORATZEKO IRIZPIDEAK

I.– Lehentasun Orokorreko Irizpideak:

1.– Batez ere, honako ezaugarri hauetakoren bat izango duten prestakuntza-ekintzak hartuko dira kontuan:

a) Prestakuntza ekintzen jatorriari dagokionez:

– Ekintzen edukiaren izaera estrategikoa, beharren azterketaren bat duten enpresetarako.

– Lanegun-murrizketako prozesuen, eta kontratuen birmoldaketa edo aldi baterako etendurako prozesuen ondorioz sortutakoak eta bereziki prozesu horiek kaltetutako langileei zuzenduta daudenak.

– Euskararen erabilera lan-munduan normalizatzeko helburua duten Planetatik edo beste edozein ekintza-motatik ondorioztatutako Prestakuntza Ekimenak.

b) Zein langile-motari daude zuzenduta:

– Honako kolektibo hauen lehiakortasuna eta enplegu-aukera areagotzera daude zuzenduak:

* Kualifikazio-premia handienak dituzten langileena.

* Emakumeena.

* 45 urtetik gorako langileena.

* Minusbaliotasunen bat duten langileena.

* Enpresa txiki eta ertainetako langileena.

c) Ekimenen beren jatorriari dagokionez:

– Ingurumeneko eremuen barne edo informazioaren gizartearekin lotutako ekimenak gehitzea.

– Metodologia, eduki edo beste edozein ezaugarrirengatik Etengabeko Prestakuntzarako berritzaileak izan daitezkeen ekimenak.

2.– Agindu honen barruan ez da izaera orokorreko eta zeharkako prestakuntza-ekintzen finantziazioa aintzat hartzen, behar den bezala justifikatuta eta enpresaren jarduerarekin zuzenean lotzen diren kasuetan izan ezik.

3.– Inprimakietan betetzen den informazioa edozein izanik, aurkeztutako ekintzen lehentasuneko tratamendurako aukera izateko, ekimenaren titularrak beharrezkotzat jotzen den dokumentazio gehigarri guztia aurkeztu beharko du laguntza-eskaerarekin batera.

4.– Prestakuntza-ekintzei lehentasuna eman zieten baldintzak ekimena egiten den bitartean asko aldatzen badira, lehentasunagatik jasotako finantziazio gehigarria osorik edo zati batean aztertu egingo da.

5.– Atal honetan jasotako irizpideek, balorazio osoan 100 puntutatik 35eko pisua izango dute.

II.– Kalitate eta koherentziako irizpideak:

1.– Aurkeztutako prestakuntza-ekintzen kalitatea eta koherentzia baloratzeko, honako alderdi hauek hartuko dira kontuan:

a) Enpresaren prestakuntza-estrategia:

– Premiak hautemateko azterlan eta analisi bat edukitzea, enpresak berak egindakoa; bertan deskribatuko dira proposatutako prestakuntza-ekintzak.

– Ekintza horiek enpresaren proiektuarekin erlazionatutako prestakuntza-plan batean barne hartzea; planaren xede izango dira: inbertsio estrategiko berriak, ekipamendu berriak, sistema berrien ezarpena, merkatu berriak irekitzea, enpleguen balioaniztasuna...

– Enpresan egindako hausnarketa-prozesua; horren ondoren erabakiko da prestakuntza-ekintzen lehentasuna.

– Lehen aipatu den azterlanean barne hartutako ekintzen deskribapena eta kokapena.

– Ekintza bakoitzarekin bete nahi diren helburuak.

– Prestakuntza-ekintzen ebaluazioa.

– Aurkeztutako ekintzen koherentzia orokorra.

b) Titularrak aurkeztutako proiektuaren gainean duen inplikazioa.

– Aurkeztutako proiektua kudeatzeko enpresa eskatzaileak bideratutako baliabide propioak.

– Langileak ekintzen diseinuan nahastea.

–Hornitzaileak modu eraginkorrean aukeratzea eta kudeatzea.

2.– Atal honetan jasotako irizpideek balorazio osoan 100 puntutatik 65eko pisua izango dute. Atal honetan gutxienez 30 puntu lortzen ez dituzten eskaerak ez dira finantzatuko.

III.– Aurreko burutzapen-maila eta betetze-maila:

Balorazio teknikoan, aurreko Deialdietan eskatzaileak egiaztatutako burutzapen-maila eta betetze-maila hartuko dira kontuan, eta arrazoi horiengatik lortutako puntu guztietatik, balorazio teknikoko 10 puntura arte gehitu edo kendu ahal izango dira.

II. ERANSKINA
MODULU EKONOMIKOAK

1.– Bertaratutakoen prestakuntza-ekintzak.

Deialdi honetan finantzatzeko aurkeztutako prestakuntza-ekintzen balorazio ekonomikoa, Deialdi honetarako Hobetuzek onartutako kostu/ordu/kurtso moduluak aplikatuz burutuko da, jarraian adierazi den taularen arabera.

Urtea	Arloaren izena	Kod.	kostua/ordua./	 kostua/ordua/

			ikastaroa	ikastaroa.

			Kanpo Prest.	Barne Pres.

2007	Artisautza eta Arte Aplikatuak	AAP	92,51	42, 07	

2007	Nekazaritza eta Abeltzaintzako Jarduerak	ACA	 93,20	42,07	

2007	Administrazioa	ADM	98,27	42,07	

2007	Gorputz eta Kirol Ekintzak	AFD	92,51	42, 07	

2007	Itsasoko eta Arrantzako Jarduerak	AMP	102, 52	42,07	

2007	Arte Grafikoak	ARG	83,88	42,07	

2007	Merkataritza, Kontsumoa eta Garraioa	CCT	93, 96	42,07	

2007	Komunikazioa, Irudia eta Soinua	CIS	133,14	 42,07	

2007	Elektrizitatea, Elektronika eta Telekomunikazioak	 EET	82,04	42,07	

2007	Eraikuntza eta Obra Zibilak	EOC	116,50	42, 07	

2007	Kalitatea	EST1	122,13	42,07	

2007	Erabiltzaile Mailako Informatika	EST2	78,62	 42,07	

2007	Zuzendaritza	EST3	160,66	42,07	

2007	Giza Baliabideak	EST4	106,66	42,07	

2007	Ingurugiroa	EST5	82,31	42,07	

2007	Laneko Segurtasuna eta Osasuna	EST6	84,11	 42,07	

2007	Fabrikazio Mekanikoa	FAM	101,19	42,07	

2007	Prestakuntza zz Transferigarria	FNT	92,51	 42,07	

2007	Prestakuntza eta Hezkuntza	FOE	89,87	42, 07	

2007	Ostalaritza eta Turismoa	HOT	86,14	42,07	

2007	Hizkuntzak	IDI	47,17	42,07	

2007	Elikagaien Industriak	INA	89,87	42,07	

2005	Informatika Teknikoa	INF	88,54	42,07	

2007	Zurgintza eta Altzarigintza	MAM	92,30	42, 07	

2007	Produkzio Zerbitzua eta Mantenimendua	MSP	92, 30	42,07	

2007	Kimika	QUI	115,16	42,07	

2007	Osasuna	SAN	78,55	42,07	

2007	Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Aisia	SCO	89, 02	42,07	

2007	Zerbitzuak eta Irudi Pertsonala	SIP	92,51	 42,07	

2007	Ehungintza, Jantzigintza, Larrugintza	TCP	89, 87	42,07	

2007	Ibilgailuak	VEA	101,19	42,07	

2.– Bertaratu gabekoen prestakuntza-ekintzak.

"Oinarrizko modulua" parte-hartzaile eta prestakuntza-ordu bakoitzeko 4,81 eurokoa izango da, orokorrean.

3.– Prestakuntza-ekintza mistoak.

Prestakuntza-mota honen zati bat bertaratuta eta bestea bertaratu gabea dira. Bertaratuaren zatiko prestakuntza-denboraren ordu/parte-hartzaile kostua, eranskin honetako 1. atalean deskribatutakoaren arabera lortuko da. Bertaratu gabearen zatiko prestakuntza-denboraren ordu/ parte-hartzaile kostua, eranskin honetako 2. atalean deskribatutakoaren arabera lortuko da. Ekintzaren kostu osoa, bi kostu partzialen batura izango da.

III. ERANSKINA
DIRU LAGUNTZAREN JUSTIFIKAZIORAKO
FINANTZA/AUKERA DAITEZKEEN KOSTU
ONARTUAK ETA EGOZTE IRIZPIDEAK

Honakoak izango dira Hobetuzek finantza/aukera ditzakeen kostuak:

a) Prestakuntza-ekintzak ematera zuzendutako enpresatik kanpoko zerbitzuen kontratazioari dagozkion kostua. Gastu horiek prestakuntza-ekintzen arabera behar bezala xehatuak aurkeztu behar dira.

b) Barruko prestatzaileen kostua.

c) Material suntsikorraren kostua, babesteko eta segurtasuneko materiala barne hartuta. Halaber, "teleprestakuntzaren" kasuan, prestatzaile eta parte-hartzaileen artean erabilitako komunikabideei egotzi dakizkiekeen kostuak, ekintzaren kostu osoaren ehuneko 10 arte gehienez. Gastu horiek, prestakuntza-ekintza bidez behar bezala xehatuta aurkeztu beharko dira, eta parte-hartzaileen kopurura egokituko dira.

d) Material didaktikoen kostua. Gastu horiek prestakuntza-ekintzen arabera behar bezala xehatuta aurkeztu beharko dira eta parte-hartzaileen kopurura doituko dira.

e) Prestakuntza jasotzen ari diren langileen asegurua. Gastu horiek prestakuntza-ekintzen arabera behar bezala xehatuta aurkeztu beharko dira eta egoztea parte-hartzaileen kopurua kontuan hartuta egingo da.

f) Amortizazioak, prestakuntza-ekintza bakoitzari egotzi dakizkiokeen proportzioa, eta prestakuntza-ekintzen garapenari egotz dakizkiokeen instalazio eta ekipamenduen alokairuak.

g) Kudeaketa-kostua (prestakuntza-ekintzak abian jartzea eta garatzea) gehienez kostu finantzagarrien % 10 izango da. Kostu hori finantzatutako proiektuari behin baino ez zaio egotziko, osotasunean.

h) Ohizkanpoko eta/edo estrategiako industria-inbertsio berrietatik, eta teknologia edo prozesu produktibo berritzaileetan langileen kualifikazioa suposatuko dutenetatik ondorioztatuko diren prestakuntza-ekintzetan; prestakuntza-ekintza horiek EAEtik kanpo egin beharko dira, Euskal Autonomia Erkidegoan prestakuntza-eskaintza gabeziaren ondorioz, langile horien bidaia eta/edo egonaldiak eragindako zeharkako kostuak hartu ahal izango dira kontuan.

IV. ERANSKINA
LEHIARI BURUZKO EUROPAKO ARAUDIA

Batzordearen 1998/2006 Araudian (2006-12-28 EEAO) definitutako "minimis" arauaren barne gera daitezkeen kopuru txikiko dirulaguntzen kasuetan izan ezik, deialdi honetan finantzatuko diren Prestakuntza Planak, prestakuntzarako laguntzei buruzko EE Itunaren 87. eta 88. artikuluen aplikazioari buruzko Batzordearen 68/2001 Araudian ezarritakora egokituko dira (2001-01-13ko EEAO).

Horregatik, azkenean kitatuko den laguntza, aukeratutako eta justifikatutako kostu erreal guztiari, 68/2001 Araudian definitutako gehieneko intentsitateak eta EAEren lurralde-esparruan aplika daitezkeenak aplikatzearen ondorioz emango da. Eskatzaileek prestakuntzaren esparruan inbertsio-ahalegina egiten dela egiaztatu beharko dute, eta ahalegin horrek gutxienez, ondoren erakutsiko den taulan adierazten diren ehunekoak (Planaren kostu osoaren gainean) emango ditu gutxienez.

	 PRESTAKUNTZA MOTA

	Pr. Orokorra	Berariazko pr.

ETEen proiektuak	% 25	% 60	

ETEenak ez diren proiektuak	% 45	% 70	

Ehuneko horiek aplikatuko dituzten guztizko kostu aukeragarriak kalkulatzeko, parte-hartzaileen kostu pertsonalak sartuko dira Prestakuntza Planean, 68/2001 Araudiaren 4-7 artikuluan ezarritako moduan.

Neurri handi batean beste enpresa edo beste lan-esparruetara transferi daitezkeen kualifikazioak eskaintzen dituen prestakuntza hartuko da 68/2001 Araudi horretako 2. artikuluaren arabera, "prestakuntza orokortzat", eta ez enpresa onuradunean langilearen gaur egungo edo etorkizuneko lanpostuan bakarrik edo nagusiki aplikatuko dena. Bestalde, "prestakuntza zehatz" gisa ulertuko da enpresa onuraduneko langileak gaur egun edo etorkizunean betetzen duen lanpostuan zuzenean aplika daitekeen irakaskuntza teorikoa eta praktikoa barne hartzen duena, eta transferitu ezin direnak, edo oso era murriztuan beste enpresa edo lan-esparruei kualifikazioak eskaintzen dizkiena.

Hobetuzen finantziazioa ez zaie beste laguntza publikoei gehituko diruz lagundu daitezkeen ekintza berak ordaintzeko, baldin eta metaketa horrek 68/2001 Araudian ezarritako muga gainditzen badu.


Azterketa dokumentala