Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2007ko azaroaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
6307

AGINDUA, 2007ko urriaren 5ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Donostia-San Sebastiángo (Gipuzkoa) "La Anunciata" Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Haur Hezkuntzako unitateak gehitzeko eta Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako unitateak gutxitzeko baimena emateko dena.

Haur Hezkuntzako 1. zikloko unitate bat eta Haur Hezkuntzako 2. zikloko hiru unitate gehitzeko eta Lehen Hezkuntzako unitate bat eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hiru unitate gutxitzeko baimena eskatuz Donostia-San Sebastiángo (Gipuzkoa) "La Anunciata" Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da.

Espediente horri Gipuzkoako Hezkuntza Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko BOE), araubide orokorreko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezartzen dituen abenduaren 5eko 1537/2003 Errege Dekretua (10eko BOE),0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri zituen azaroaren 16ko 215/2004 Dekretua (19ko EHAA), eta gai horretan aplikagarri diren gainerako xedapenak ikusi ondoren, hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.– Honen jarraian zehazten den ikastetxe pribatuari 2007-2008 ikasturtetik aurrera Haur Hezkuntzako 1. zikloko unitate bat eta Haur Hezkuntzako 2. zikloko hiru unitate gehitzeko eta Lehen Hezkuntzako unitate bat eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hiru unitate gutxitzeko baimena ematen zaio:

Kode zenbakia: 20004277.

Izen espezifikoa: "La Anunciata".

Titularra: Erlijiosa dominikarrak.

Helbidea: Lorete bidea, 2

Udalerria: Donostia-San Sebastián.

Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.

Baimena:

– Haur Hezkuntzako 1. zikloko unitate bat gehitzea.

– Haur Hezkuntzako 2. zikloko hiru unitate gehitzea.

– Lehen Hezkuntzako unitate bat gutxitzea.

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3 unitate gutxitzea.

Ikastetxearen osaera:

– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 4 unitate; bakoitzak 8, 13 edo 18 ikasposturako edukiera izango du, eta ikasleak, hurrenez hurren, urtebetez beherakoak, urtebetetik bi urtera bitartekoak, edo bi urtetik hiru urtera bitartekoak izango dira.

– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 6 unitate, 139 ikasposturako edukiera.

– Lehen Hezkuntza: 11 unitate, 275 ikasposturako edukiera.

– Hezkuntza Berezia: 2 unitate.

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 5 unitate, 150 ikasposturako edukiera.

– Batxilergoa: "Natur eta Osasun Zientziak" eta "Giza eta Gizarte Zientziak" modalitateak, 4 unitate 140 ikasposturako edukiera.

2. artikulua.– Indarrean dauden legeak betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea agindu honen bidez baimendutako unitateetako irakasleen titulazioari eta hizkuntza eskakizunari dagokienez. Bestela, bidezkoa izango da emandako baimena baliogabetzea.

3. artikulua.– Ikastetxeak NBE CPI/96 Eraikuntzako Oinarrizko Araua bete beharko du, suteen aurka babesteko eraikinek bete beharreko baldintzei buruzkoa (urriaren 4ko 2177/1996 Errege Dekretuak onartua), bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene, osasun, akustika, bizigarritasun, segurtasun eta irisgarritasun baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez dakar, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

Bigarrena.– Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko urriaren 5a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.


Azterketa dokumentala