Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2007ko azaroaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
6305

EBAZPENA, 2007ko uztailaren 26koa, Etxebizitza sailburuordearena, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2007ko maiatzaren 3ko Aginduan zehaztutako kreditu eskuragarrien zuzkidura aldatzen duena. Izan ere, 2007ko maiatzaren 3ko Aginduan, 2007ko ekitaldirako aurreikusitako laguntzen eskariak aurkezteko epea eta lekua aipatzen ziren. 2007ko maiatzaren 2ko Aginduan araututako obrak egiteko eta dokumentuak idazteko ziren laguntza horiek.

Aipatutako laguntzen deialdiari buruzko txostena aztertu da.

GERTAKARIAK

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2007ko maiatzaren 2ko Aginduak birgaitze integratuko areetan edo egoitza-area degradatuetan ondare urbanizatua edo ondare eraikia birgaitzeko diru-laguntzak ematea arautzen du.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2007ko maiatzaren 3ko Aginduan adierazten dira 2007ko maiatzaren 2ko aipatutako agindu horretan aurreikusitako laguntzak aurkezteko epea eta lekua.

Deialdi horretan aipatzen da laguntza-mota bakoitzerako eskuragarri diren kredituen zuzkidura. Alegia, kreditu horiek dokumentuak idazteko eta obrak egiteko ziren. Kredituak honela daude banaturik:

Urtea	Agiriak	Obrak	Guztira

Año	Documentos	Obras	Total

2007	80.000,00 euro/euros	2.000.000,00 euro/euros	 2.080.000,00 euro/euros

2008	200.000,00 euro/euros	4.000.000,00 euro/euros 	4.200.000,00 euro/euros

2009	120.000,00 euro/euros	4.000.000,00 euro/euros 	4.120.000,00 euro/euros

Guztira/Total	400.000,00 euro/euros	10.000.000,00 euro/euros	10.400.000,00 euro/euros

Eskariak ebatzi ondoren, gehiegizko kopuru bat ateratzen da bigarren motaren zuzkiduran, alegia obrak egiteari buruzkoan. Hori dela eta, lehenengo motarentzako zuzkidura (agiriak idazteari buruzkoa) handitu egin da.

Agiriak idazteko eskariak ebatzi ondoren, lehengo banaketa urteanitzak ez du biderik ematen 3. puntuan eskatutako epe-gauzatzearen araberako banaketarik egiteko. Izan ere, gauzatzeko epea ia beti zortzi hilabetekoa da (kasu bakar batean ez da zortzi hilabetekoa), eskari bakarra aurkeztu da-eta Birgaitzeko Plan Berezia idazteko. Plan hori 24 hilabete gauzatzeko bestekoa izango da.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2007ko maiatzaren 3ko Agindu horren 14.3 artikuluak dioenez, mota bakoitzerako eskuragarri dauden kredituen zuzkidura aldatzea dago.

Eskarien ebazpena, 3. artikulua eta aipatutako xedapenak azterturik, honako koadro hau atera da:

Urtea	Agiriak	Obrak	Guztira

Año	Documentos	Obras	Total

2007	100.000,00 euro/euros	1.980.000,00 euro/euros	 2.080.000,00 euro/euros

2008	361.000,00 euro/euros	3.839.000,00 euro/euros 	4.200.000,00 euro/euros

2009	20.000,00 euro/euros	4.100.000,00 euro/euros	 4.120.000,00 euro/euros

Guztira/Total	520.000,00 euro/euros	9.880.000,00 euro/euros	10.400.000,00 euro/euros

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Mota bakoitzarentzat eskuragarri dauden kredituen zuzkidura aldatzea, goiko koadroaren arabera.

Bigarrena.– Ebazpen hau Ogasun eta Herri Administrazio Sailari jakinaraztea.

Hirugarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, jende guztiak jakin dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko uztailaren 26a.

Etxebizitza sailburuordea,

JAVIER DEAN PINEDO.


Azterketa dokumentala