Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2007ko azaroaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
6302

EBAZPENA, 2007ko urriaren 3koa, Gizarteratze zuzendariarena, Euskadiko Laneratzeko Enpresen Erroldan deskalifikatu diren inskripzioak argitaratzeko dena.

Kontuan hartu da abenduaren 26ko 305/2000 Dekretuaren 7.6 artikulua (305/2000 Dekretua, laneratzeko enpresen kalifikazioa arautzeko, enpresotan sartzeko prozedura ezartzeko, eta laneratzeko enpresen erregistroa sortzeko dena).

Gizarteratze Zuzendaritzak, otsailaren 12ko 44/2002 Dekretuak ematen dizkion ahalmenez baliatuz, hau

EBATZI DU:

Euskadiko Laneratzeko Enpresen Erroldan 2007ko irailean deskalifikatu diren laneratzeko enpresak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, ebazpen honen eranskinean agertzen den moduan. Eranskin horretan, laneratzeko enpresen helbideak adierazten dira.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko urriaren 3a.

Gizarteratze zuzendaria,

MIKEL SANTIAGO ARIZAGA.

ERANSKINA / ANEXO
MERKATARITZA-SOZIETATEEN ATALEAN INSKRIBATUTAKO LANERATZEKO ENPRESEN ZERRENDA
RELACIÓN DE EMPRESAS DE INSERCIÓN DESCALIFICADAS EN LA SECCIÓN DE SOCIEDADES MERCANTILES

Erregistro zk.	Izena	Helbidea

N.º registro	Denominación	Domicilio social

EI-2005/0231/1	Amuitz Aholkularitza, S.L.	Bizkaiko ibilbidea, 15-16 behea

		Donostia-San Sebastián


Azterketa dokumentala