Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2007ko azaroaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
6301

AGINDUA, 2007ko urriaren 2koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, "Fundación Juan Celaya Letamendi Fundazioa" Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeari buruzkoa.

Ikusi eta aztertu da Oñatiko (Gipuzkoa) "Fundación Juan Celaya Letamendi Fundazioa" Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskatuz aurkeztutako espedientea.

AURREKARIAK

1.– Juan Celaya Letamendi jaunak "Fundación Juan Celaya Letamendi Fundazioa" sortu du, Bilboko Notarioen Elkargoko notario Enrique Arana Cañedo-Argüelles jaunaren aurrean 2007ko apirilaren 2an Vitoria-Gasteizen egindako eskritura publikoaren bidez -838 protokolo zk.–. Eskritura publiko hori zuzendu egin zen, notario berak 2007ko maiatzaren 31n egindako aktaz (1419 protokolo zk.).

Fundazioa eratzeko eskritura publikoa aldatu egin zen, 2007ko abuztuaren 2an Juan Celaya Letamendi jaunak notario beraren aurrean egindako eskrituraz (2046 protokolo-zk.).

2.– "Fundación Juan Celaya Letamendi Fundazioa"ren helburua estatutuen 4. artikuluan dago jasota:

"Fundazioaren helburua, oro har, euskal kultura -duen hedadurarik zabalenean- laguntzea, sustatzea eta bultzatzea da. Horren barruan, erakusgarri moduan, honako hau dago: jarduera mota guztiak antolatzea eta finantzatzea euskararen alde eta euskal kulturaren alde, euskara eta euskal kulturaren ezagupena, praktika, hedapena eta igorpena bultzatzeko."

3.– Fundazioaren egoitza, fundazioaren estatutuetako 3. artikuluan jartzen denez, hau da: Upaingoa, Zañartu auzoa, Oñati (Gipuzkoa).

4.– Fundazioaren hasierako dotazioa: diru-ekarpena, hogeita hamar mila eurokoa (30.000,00); kopuru hori ordaindu dela agiri bidez jasota geratu da erregistro-inskripzioan, hala agintzen baitu 404/1994 Dekretuaren 31.1.c artikuluak, dekretu hori aplikatzekoa baita Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren xedapen iragankoarraren indarrez (404/1994 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroa eta Babeslaritza Antolatu eta Jardunean Jartzeko Erregelamendua onartzekoa).

Ondarea egokitzat eta askitzat jotzen da fundazioaren helburuak lortzeko, Fundazioei buruzko abenduaren 26ko 50/2002 Legearen 12.1 artikuluaren arabera, lege hori aplikatzekoa baita azken xedapenetatik lehenengoaren indarrez.

5.– Patronatuari dagokio fundazioa ordezkatzea, administratzea eta gobernatzea. Patronatuko kideek dohainik beteko dituzte beren egitekoak, Fundazioaren Estatutuetako 13. artikuluan jartzen duen moduan.

6.– Fundazioa eratzeko eskrituran ezarritakoaren arabera, hauek izango dira patronatuko kide:

Lehendakaria	Juan Celaya Letamendi jauna

Batzordekideak:	Iñigo Bilbao Urrutia jauna

	Luis Antonio Ayestaran Uriarte jauna

	Arturo Azpeitia Emparanza jauna

	Juan Carlos Cortabarria Leceta jauna

	Javier Arregui Larrañaga jauna

Guztiek onartu dituzte dagozkien karguak, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 12.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

ZUZENDIBEZKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari dagokio fundazioaren eraketa inskribatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala dago aginduta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 40. artikuluan, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a artikuluan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1. artikuluan.

Bigarrena.– Horretarako legitimazioa daukan pertsona batek sustatu du espediente hau. Espedienteari, bestalde, funtsezkotzat jotzen diren datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 6., 7. eta 9. artikuluetan eta urriaren 18ko 404/1994 Dekretuaren 31. eta 34. artikuluetan ezarritako eskakizunak bete dira; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren xedapen iragankoarraren indarrez da aplikatzekoa dekretu hori.

Lege eta arau hauek ikusi dira: indarrean dagoen Konstituzioa; Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutua; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legea; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretua; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretua; eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroa eta Babeslaritza Antolatu eta Jardunean Jartzeko Erregelamendua onartu zuen urriaren 18ko 404/1994 Dekretua; eta orokorrean aplikatzekoak diren gainerako arauak. Ondorioz,

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak, hau

EBATZI DU:

Lehenengoa.– Oñatiko (Gipuzkoa) "Fundación Juan Celaya Letamendi Fundazioa" Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, gaur, F-212 zenbakiaz, bai eta patronatuko hasierako osaera ere. Patronatuko kideak seigarren aurrekarian aipatzen dira eta guztiek modu adieraziz onartu dituzte beren karguak.

Bigarrena.– Fundazio hori, dituen helburuak kontuan hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroko 3. sekzioan inskribatzea, kultura, gazteria eta kirolen fundazioen sekzioan hain zuzen, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroa eta Babeslaritza Antolatu eta Jardunean Jartzeko Erregelamendua onartu zuen urriaren 18ko 404/1994 Dekretuaren 14. artikuluan agindutakoaz bat etorriz. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren xedapen iragankorraren indarrez da aplikatzekoa dekretu hori.

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du; beraz, horren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, hil biko epean, agindua jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko urriaren 2a.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

JOSEBA AZKARRAGA RODERO.


Azterketa dokumentala