Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2007ko azaroaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
6300

AGINDUA, 2007ko irailaren 20koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, "Fundación Simona María Marsan Supervielle" deritzona Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeari buruzkoa.

Donostiako (Gipuzkoa) "Fundación Simona María Marsan Supervielle" Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskatuz aurkeztutako espedientea ikusi eta aztertu da.

AURREKARIAK

1.– María Simona María Marsan Supervielle andreak, mortis causa, "Fundación Simona María Marsan Supervielle" sortu du 2006ko otsailaren 14an, Donostian, Donostiako Martín Gabarain Astorqui notario jaunaren aurrean egindako eskritura publikoaz (protokolo zk.: 134).

Eskritura publiko hori zuzendu eta osatu egin zen, notario beraren aurrean, 2007ko martxoaren 14an, egindako eskritura publikoaz (216 protokolo zenbakia).

2.– "Fundación Simona María Marsan Supervielle" delakoaren sorrera-helburua estatutuen 3. artikuluan dago jasota:

"Hirugarren munduko herrialde txiroetan karitate-obrak laguntzea, hain justu eta Eliza Katolikoak berak egiten dituenak edo erlijio-erakundeen nahiz Elizak sortutako gobernuz kanpoko erakundeen bidez egindakoak; betiere, pertsona ezedukiengana ailegatzeko bermerik hoberena dutenak eta egitura propioei eusten gutxien inbertitzen dutenak aukeratuaz.

Helburu zabal horien artean, hona hemen, zehaztuta, berehala egingo diren ekintza garrantzitsuenak:

Adibide gisa, honakoak aipatzen ditu Simona Maria Marsan Supervielle-k: Jesus-lagunen Gujerat-eko Misioa; Kanbodiako errefuxiatuentzako laguntza, Jesus Lagundiaren obra dena; Hiesaren kontrako borroka, Afrikan legenarraren kontrako borroka; Anesvaden obra; etab."

3.– Fundazioaren egoitza, Fundazioaren Estatutuetako 5. artikuluaren arabera, hau da: Donostiako Karkizano kalea, 12, behealdea.

4.– Fundazioaren hasierako dotazioa, diruzkoa ez den ondare-ekarpena eta diruzkoa ekarpena dena, zortzi milioi seiehun eta hamazortzi mila seiehun eta hirurogeita sei euro eta hirurogeita hamazazpi zentimokoa da (8.618.666,79). Ekarpena, balorazioa eta ordainketa agiri bidez egiaztatu da erregistroko inskripzioaren espedientean, 404/1994 Dekretuak 31.1.c artikuluan ezarritakoaren arabera.

Ondarea egokitzat eta askitzat jotzen da fundazioaren helburuak lortzeko, Fundazioei buruzko abenduaren 26ko 50/2002 Legearen 12.1 artikuluaren arabera, lege hori aplikatzekoa baita azken xedapenetatik lehenengoaren indarrez.

5.– Patronatuari dagokio fundazioa ordezkatzea, administratzea eta gobernatzea. Patronatuko kideek dohainik beteko dituzte beren egitekoak, Fundazioaren Estatutuetako 12. artikuluan jartzen duen moduan.

6.– Fundazioa eratzeko eskrituran ezarritakoaren arabera, hauek izango dira patronatuko kide:

	 	Indarraldia

Lehendakaria:	Antonia Murguiondo Oyarbide	2012-02-14

Lehendakariordea:	José Miguel Casals Izu	2012-02-14

Diruzaina:	Miguel Iriondo Bilbao	2012-02-14

Idazkaria:	Matías Victorio Nuñez García	2012-02-14

Guztiek onartu dituzte dagozkien karguak, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 12.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

ZUZENDIBEZKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari dagokio fundazioaren eraketa inskribatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala dago aginduta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 40. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroa eta Babeslaritza Antolatu eta Jardunean Jartzeko Erregelamendua onartzen duen urriaren 18ko 404/1994 Dekretuaren 7.a artikuluan.

Bigarrena.– Horretarako legitimazioa daukan pertsona batek sustatu du espediente hau. Espedienteari, bestalde, funtsezkotzat jotzen diren datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 6., 7. eta 9. artikuluetan eta urriaren 18ko 404/1994 Dekretuaren 31. eta 34. artikuluetan ezarritako eskakizunak bete dira.

Lege eta arau hauek ikusi dira: indarrean dagoen Konstituzioa; Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutua; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legea; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroa eta Babeslaritza Antolatu eta Jardunean Jartzeko Erregelamendua onartzen duen urriaren 18ko 404/1994 Dekretua; eta orokorrean aplikatzekoak diren gainerako arauak. Ondorioz,

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak honakoa,

EBATZI DU:

Lehenengoa.– Gaurko egunez eta F-210 erregistro-zenbakiaz Donostiako "Fundación Simona María Marsan Supervielle" Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, bai eta patronatuko hasierako osaera ere. Patronatuko kideak seigarren aurrekarian aipatzen dira eta guztiek berariaz onartu dituzte beren karguak.

Bigarrena.– Fundazio hori, dituen helburuak kontuan hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroko 2. sekzioan inskribatzea, ongintza-sorospeneko eta lan arloko fundazioen sekzioan hain zuzen, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroa eta Babeslaritza Antolatu eta Jardunean Jartzeko Erregelamendua onartu zuen urriaren 18ko 404/1994 Dekretuaren 14. artikuluan agindutakoaz bat etorriz.

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Horren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko irailaren 20a.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

JOSEBA AZKARRAGA RODERO.


Azterketa dokumentala