Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2007ko azaroaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
6298

EBAZPENA, 2007ko urriaren 5ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendariarena, 1198/07, 1200/07, 1201/07, 1202/07, 1203/07, 1204/07, 1206/07, 1209/07, 1210/07 eta 1212/07 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoei buruzko administrazio-espedienteak (98 Legea, prozedura arrunta) Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salari bidal dakiola erabakitzeko dena eta interesdun izan daitezkeenei aipatutako salan ager daitezen epea jartzen diena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salak María Jesús Fontanal Herreros, Martina Pérez García, Celia Villacieros Subijana, Cristina Rivas López-Negrete, Luis María Yarritu Aribayos, Ignacio Pérez de Anuzita Urquijo, Inmaculada Castresana Ugarte, Juan José Aramburu Rojas, Maite Larrauri Bilbao eta Estíbaliz Ferreira Sebastianek aurkeztu dituzten 1198/07, 1200/07, 1201/07, 1202/07, 1203/07, 1204/07, 1206/07, 1209/07, 1210/07 eta 1212/07 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoei buruzko administrazio-espedienteak (98 Legea, prozedura arrunta) bidaltzeko eskatu du. Errekurtso horiek Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren ekainaren 26ko 105/2007 Dekretuaren aurka jarri ziren; dekretu horren bidez, bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartu zituen Dekretua aldatu zen.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 38, 48. eta 49. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz, hau

EBATZI DUT:

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salak eskatutako administrazio-espedienteak bidaltzea.

2.– Aipatutako espedientean interesdun izan daitezkeenei bederatzi eguneko epea jartzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salan ager daitezen.

3.– Ebazpena EHAAn argitaratzeko agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko urriaren 5a.

Funtzio Publikoaren

zuzendaria,

FERNANDO TOÑA GUENAGA.


Azterketa dokumentala