Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2007ko azaroaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
6297

EBAZPENA, 2007ko urriaren 1ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendariarena, 1364/07, 1365/07, 1372/07, 1407/07 eta 1408/07 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoei (98 Legea, prozedura arrunta) buruzko administrazio-espedienteak Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salari bidal dakizkiola erabakitzeko dena eta interesdun izan daitezkeenei aipatutako salan ager daitezen epea jartzen diena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salak Felisa Juan Félix Eguiluz Ortiz; Ana Cristina Zabala Ocasar; Amaia Echevarria Zabala; Ana Arregui Marquina eta María Mercedes Martin Gascon eta Marta Coronado Valderreyek aurkeztu dituzten 1364/07, 1365/07, 1372/07, 1407/07 eta 1408/07 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoei (98 Legea, prozedura arrunta) buruzko administrazio-espedienteak bidaltzeko eskatu du. Errekurtso horretan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzen dituen Dekretua aldatzeko den Ogasun eta Herri Administrazio Sailburuaren ekainaren 26ko 105/2007 Dekretuari aurka egiten zaio.

Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 38., 48. eta 49. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau

EBATZI DUT:

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salak eskatutako administrazio-espedientea bidaltzea.

2.– Aipatutako espedientean interesdun izan daitezkeenei Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salan ager daitezen bederatzi eguneko epea jartzea.

3.– Ebazpena EHAAn argitaratzeko agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko urriaren 1a.

Funtzio Publikoaren zuzendaria,

FERNANDO TOÑA GUENAGA.


Azterketa dokumentala