Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2007ko azaroaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
6296

190/2007 DEKRETUA, azaroaren 6koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari Bilbao Exhibition Centre, SA sozietatearen kapital-gehikuntzan parte hartzeko baimena ematen diona.

Bilbao Exhibition Centre, SA sozietatearen Akziodunen Biltzar Nagusiak, 2007ko azaroaren 5eko bileran erabaki zuen kapital-gehikuntza egitea, 20.599.999 eurokoa, hain zuen.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, Bilbao Exhibition Centre SA sozietatearen bazkide denez, lehentasunezko eskubidea du sozietatearen Akziodunen Biltzar Nagusiak jaulkitzen dituen akzio berriak harpidetzeko, Sozietate Publikoei buruzko Legearen testu bategina onartu zuen abenduaren 22ko 1564/1989 Legegintzako Errege Dekretuaren 158. artikuluan agindutakoarekin bat.

Euskadiko Ondareari buruzko azaroaren 17ko 5/2006 Legeak 106.1 artikuluan honako hau ezartzen du: "Enpresa-ondarea osatzen duten ondasunak eta eskubideak eskuratzeko, aurretiaz, Jaurlaritzaren Kontseiluaren baimena beharko da, dekretu bidez emana, eta horretarako proposamena, berriz, ondareari buruzko eskumenak dituen saileko buruak eta, zuzenean nahiz bitarteko erakunde baten bidez, sozietatea loturik duen edo loturik izango duen saileko buruak egin beharko dute, biek batera". Dekretu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, baina, edonola ere, ematen den egunetik aurrera izango da indarrean.

Kapitala ordezkatzen duten baloreak eskuratzeko baimena ematen duen dekretuak halabeharrez adieraziko ditu, non eta ez den doako titulu modura eskuratzen, sozietatearen helburua eta EAEk sozietatean, izan zuzenean zein zeharka, zenbateko partaidetza-portzentajea izango duen.

Bilbao Exhibition Centre SA sozietatearen helburu soziala da "azoka-jarduerara zuzenean edo zeharka bideratutako ondasun higiezinen alokairua, salmenta edo, berak edo hirugarrenek legez onartutako ezein formularen bidezko lagapena sustatu, eraiki, zaindu eta ustiatzea".

Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2007ko azaroaren 6an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari baimena ematea Bilbao Exhibition Centre, SA sozietateko Akziodunen Biltzar Nagusiak erabakitzen duen kapital-gehikuntzaren hamar milioi berrehun eta laurogeita hemeretzi mila bederatziehun eta laurogeita hemeretzi euro eta berrogeita hamar zentimoko (10.299.999,50) harpidetza egiteko. Halaber, baimena ematen zaio aipatu batzarrak ezarritako epeetan eta moduan egiteko ordainketa. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak Bilbao Exhibition Centre SA sozietatean izango duen partaidetza zuzena % 42,41ekoa izango da.

2. artikulua.– Baimena ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren titularitatekoak diren akzioen ordezkariei kapital-gehikuntzaren ondorioz Bilbao Exhibition Centre, SA sozietatearen estatutuen aldaketa onartzeko.

3. artikulua.– Ondare eta Kontratazio zuzendariari ahalmena ematea aurreko artikuluan xedatutakoa burutzeko beharrezkoak diren jarduerak gauzatzeko eta agiriak izenpetzeko.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau onartzen den egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2007ko azaroaren 6an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua,

ANA AGUIRRE ZURUTUZA.


Azterketa dokumentala