Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2007ko azaroaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Jaurlaritzaren Lehendakariordetza
6291

AGINDUA, 2007ko urriaren 10ekoa, Jaurlaritzaren lehendakariordearena, Nahitaezko Desjabetzetarako Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Lurralde Epaimahaietako kide batzuk kentzeko eta kide berriak izendatzeko dena.

Nahitaezko Desjabetzetarako Lurralde Epaimahaiak sortzeari buruzko irailaren 20ko 8/1987 Legearen 2.1.a) artikuluan xedatzen denez, besteak beste orduko Lehendakaritza Sailari atxikitako letratu batek egon behar du epaimahai horretan, kide gisa. Sail hori Lehendakariordetzako Araubide Juridikoko Idazkaritza Nagusia da egun.

Nahitaezko Desjabetzetarako Lurralde Epaimahaien jarduerari buruzko Erregelamendua onartzen duen irailaren 20ko 244/1988 Dekretuko 3. eta 8. artikuluetan, organo horietako bokal titularren eta ordezkoen izendapena arautzen da, hurrenez hurren.

Horiek horrela, aipatutako aginduetan xedatutakoaren arabera, kideen izendapenak eguneratzeko, hau

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Gorka Zorrozua Ayerbe jaunak Nahitaezko Desjabetzetarako Lurralde Epaimahaietako kide izateari utzi diola deklaratzea; halaber, M.ª Teresa Astigarraga Goenaga andreak, Mikel Loizaga Brouska jaunak eta Iñigo Barandiarán Benito jaunak hurrenez hurren Nahitaezko Desjabetzetarako Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Lurralde Epaimahaietako kide ordezko izateari utzi diotela deklaratzea.

2. artikulua.– Aipatutako kideen osaera eguneratzea, kide titular eta kide ordezkoen izendapenen bidez. Hona izendapenak:

Jurado Nahitaezko Desjabetzetarako Lurralde Epaimahaia	 Kide titularra	Kide ordezkoa

Territorial de Expropiación Forzosa de	Vocal titular	Vocal suplente

Álava	Dña. Blanca Esther Oroz Urzay	Dña. Pilar Martínez Díez

Bizkaia	Dña. Pilar Martínez Díez	D. José Ignacio Ortiz Álava

Gipuzkoa	D. José Ignacio Ortiz Álava	Dña. Blanca Esther Oroz Urzay

3. artikulua.– Agindu hau jakinaraztea Nahitaezko Desjabetzetarako Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Lurralde Epaimahaietako lehendakariei, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailari eta interesatuei, jakinaren gainean egon daitezen eta gainerako ondorioetarako.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko urriaren 10a.

Jaurlaritzaren lehendakariordea,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.


Azterketa dokumentala