Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

216. zk., 2007ko azaroaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
6145

EDIKTUA, M.ª Aranzazu Lazcanoiturburu Egaña andreari jakinarazten diona hamar egun dituela egoki iritzitako alegazioak eta agiriak aurkezteko.

Ediktu honen bidez jakinarazten da Mikele Goitia Correa andreak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu duela Administrazio Kudeaketako Prozesuak espezialitatean (1541) ordezkapenak egiteko izangaien zerrendaren funtzionamenduaren aurka. Andre hori hiru lurralde historikoetako zerrendetan agertzen da.

Errekurtso hori baietsiko balitz, Mikele Goitia Correak aurre hartuko lioke M.ª Aranzazu Lazcanoiturburu Egañari zerrenda horretan.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 112.2 artikuluaren arabera, interesatuak hamar egun balioduneko epea izango du egokitzat jotzen dituen alegazioak aurkez ditzan. Alegazio horiek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Azterlan eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritzan aurkeztu behar dira (Donostia kalea 1, 01010 Gasteiz).

Vitoria-Gasteiz, 2007ko irailaren 21a.

Azterlanen eta Araubide Juridikoaren zuzendaria,

RICARDO BURUTARAN FERRÉ.


Azterketa dokumentala