Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

216. zk., 2007ko azaroaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
6144

EDIKTUA, Funtzio Publikoaren zuzendariak 2007ko abuztuaren 23an emandako Ebazpena jakinarazteko; izan ere, aipatutako ebazpen horren bidez Roberto Iguaran Oyarzabal jaunak bidegabeki 2003 urtean jasotako ordainsariak atzera itzultzeko eskatzen da.

Roberto Iguaran Oyarzabal jaunari ezin izan zaionez helarazi idazpuruan adierazitako 2007ko abuztuaren 23ko Ebazpenaren jakinarazpena, 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 59.4 artikuluan xedatzen duenari jarraiki, jakinarazpena honako ediktua argitaratuz egingo da:

"Lehenengoa.– Funtzio Publikoaren Zuzendaritza honek, Autonomia Erkidegoko Administrazioaren zerbitzura diharduten langileen ordainsari-sistema kudeatzeko eta kontrolatzeko eskumena izanik, langileen ordainsariak eta egiten zaizkien kenketak eta atxikipenak, dagokien arloko legezko eta arauzko xedapenen arabera egiten direla zaindu behar du.

Bigarrena.– 2003ko urriaren 3an ezintasunagatik baja hartu zuen; hala ere, 2003ko azarora arte enpresa-osagarria eta aldi baterako ezintasunaren prestazioa bidegabeki ordaindu zitzaizkion. Egoera hori 2003ko abenduko nominan erregularizatu zen eta honen ondorioz eskatzen den likido negatiboa sortu zen.

Hirugarrena.– Bidegabeki jasotako ordainsariei dagokienez, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan, hau da, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateratua onartzen duen eta irailaren 29ko 3/2006 Legeak aldatu denean, bere 44.2 artikuluan, ezartzen duenarekin bat etorriz, aurreko lau urteetan bidegabeki jasotako diru-sarrerak itzultzeko eskatu ahal izango da. Ondorioz, egokia da bidegabeki jasotako zenbatekoa itzultzeko eskatzea.

Ikusirik Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren egitura eta egitekoak ezartzeko den otsailaren 28ko 42/2006 Dekretua.

Ikusirik Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutakoa, honako hau.

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Roberto Iguaran Oyarzabal jaunak 2003 urtean bidegabeki jaso zituen ordainsariak itzuli behar ditu. Ordaindu behar duen zenbatekoa 838,08 eurokoa da.

Bigarrena.– Aurreko atalean ezarritakoaren ondorioz, Roberto Iguaran Oyarzabal jaunari, 2003 urtean bidegabeki jaso zituen 838,08 euro Administrazioari itzultzeko eskatzen zaio.

Zenbateko hori, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren izenean dauden kontu-zenbaki hauetan ordain daiteke:

Vital Kutxa: 2097 0178 12 0015172561 zenbakidun kontu korrontea.

Kutxa: 2101 0381 09 0002788214 zenbakidun kontu korrontea.

Bilbao Bizkaia Kutxa: 2095 0631 55 2131000143 zenbakidun kontu korrontea.

Euskadiko Kutxa: 3035 0012 77 0120900367 zenbakidun kontu korrontea.

BBVA: 0182 5685 07 0000226271 zenbakidun kontu korrontea.

bestela, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren izenean, Funtzio Publikoaren Zuzendaritzara igorritako txeke baten bidez ordain daiteke, baldin eta merkataritzako legeriak ezarritako baldintzak betetzen baditu.

Horren berri ematen diot interesatuari jakinaren gainean egon dadin; horrez gain, jarraian adierazten den epean diru-zenbateko hori ordaintzen ez badu, edo ordainketa zatika egitea eskatu ez badu, premiamenduzko bidea edo legez egokia den besteren bat erabiliz ordainaraziko zaio.

Jakinarazpena hilabetearen 1etik 15era egin bada ordaintzeko epea hurrengo hilabetearen 5ean edo horren ondorengo lehen egun baliodunean amaituko da; jakinarazpena hilabetearen 16tik azken egunera bitartean egin bada, epea hurrengo hilabetearen 20an edo horren ondorengo lehen egun baliodunean amaituko da.

Administrazio-bidea agortzen ez duen ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Funtzio Publikoaren sailburuordeari, hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko abuztuaren 23a.

Funtzio publikoaren zuzendaria.

Fernando Toña Güenaga.

Roberto Iguaran Oyarzabal jauna".

Vitoria-Gasteiz, 2007ko irailaren 27a.

Funtzio Publikoaren zuzendaria,

FERNANDO TOÑA GÜENAGA.


Azterketa dokumentala