Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

216. zk., 2007ko azaroaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
6133

IRAGARKIA, "Justizia Administrazioko hizkuntza normalkuntzaren alorrean, pertsonal eskualdatu eta ez eskualdatuari hizkuntza-gaikuntzan eta hizkuntza laguntza pertsonalean laguntza teknikoa ematea" helburu duen aholkularitza- eta laguntza-kontratu administratiboa esleitu dela jakitera ematen duena (KBN C02/031/2007 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila. Zerbitzu zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: C02/031/2007.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: aholkularitza eta laguntza.

b) Helburua: Justizia Administrazioko hizkuntza normalkuntzaren alorrean, pertsonal eskualdatu eta ez eskualdatuari hizkuntza-gaikuntzan eta hizkuntza laguntza pertsonalean laguntza teknikoa ematea.

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: 2007ko ekainaren 25eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 121. zenbakia.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: milioi bat zazpiehun eta hamabost mila (1.715.000, 00) euro, gehienez ere.

5.– Esleipena.

a) Data: 2007ko irailaren 20a.

b) Kontratista: Emun, S. Coop.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: milioi bat zazpiehun eta hamabost mila (1.715.000,00) euro.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko irailaren 28a.

Kontratazio Zerbitzuko burua,

FRANCISCO JAVIER ELOLA DEL RÍO, ondokoa ez baitago,

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.


Azterketa dokumentala