Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

216. zk., 2007ko azaroaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
6131

EDIKTUA, 468/07 zenbakiko hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 468/07 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Onbi, SA.

Abokatua: Rezola Zubitegui, Paxti.

Prokuradorea: María Begoña Álvarez López.

Demandatua: Antonio Belardi Minteguiren jaraunsle ezezagunak.

Gaia: hitzezko judiziorako demanda.

2007ko irailaren 28an, aipatu judizioan epaia eman da, eta bere epaitza honako hau da:

EPAITZA

Antonio Belardi Mintegui jaunaren jaraunsle ezezagunen aurka, Onbi, SAren izenean eta ordez Alvarez prokuradoreak aurkeztutako demanda osorik onartzen dudanez gero, demandatzaileari 742,04 euro eta legezko interesak pagatzera kondenatzen dut demandatua; kostuak ere alderdi demandatuari ezartzen dizkiot.

Ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke idatziz epaitegi honetan, bost eguneko epean, Prozedura Zibilari buruzko urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearen 457. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako bideari jarraiki.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Antonio Belardi Mintegui jaunaren jaraunsle ezezagunen, alegia alderdi demandatuaren, egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen honen aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesatuaren eskura.

Donostia-San Sebastián, 2007ko urriaren 1a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala