Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

216. zk., 2007ko azaroaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
6126

EBAZPENA, 2007ko urriaren 10ekoa, Uren zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidego barruko arroen demarkazio hidrografikoko uren kudeaketarako garrantzitsuak diren gaien eskemari dagozkion agiriak jendaurrean jartzeko epea irekitzen dela iragartzen duena.

Uraren Legearen Testu Bateginaren hamabigarren Xedapen Gehigarriaren arabera, Eusko Jaurlaritzako Uren Zuzendaritzak Euskal Autonomia Erkidego barruko arroen Demarkazio Hidrografikoko Uren Kudeaketarako garrantzitsuak diren Gaien Eskemari dagozkion agiriak jendaurrean jartzeko epea irekitzen dela iragarri du.

Ondorio horretarako, agiriak iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera kontsultagai egongo dira ondorengo egoitzatan:

* Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko Arabako Lurralde Bulegoa. Forondako Atea, 9. 01010 Vitoria-Gasteiz.

* Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko Bizkaiko Lurralde Bulegoa. Ibañez de Bilbao kalea, 28-8. 48009 Bilbao.

* Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko Gipuzkoako Lurralde Bulegoa. Cristina Infantaren kalea, 11 - Villa Begoña. 28008 Donostia-San Sebastián.

Era berean, testuak helburu horretarako gaitu dugun orrialde elektroniko honetan ere kontsultatu ahal izango dira: www.uragua-euskadi.net.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko urriaren 10a.

Uren zuzendaria,

TOMAS EPALZA SOLANO.


Azterketa dokumentala