Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

216. zk., 2007ko azaroaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
6123

AGINDUA, 2007ko irailaren 25ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Leioako (Bizkaia) "B.V. María" Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Haur Hezkuntzako lehenengo zikloa emateko baimena ematen duena.

Leioako (Bizkaia) "B.V. María" Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuko entitate titularraren ordezkariak irekitako espedientea ikusi da, non baimena eskatzen baita ikastetxe horretan Haur Hezkuntzako lehenengo zikloa emateko.

Espedientea Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritzak izapidetu du, indarrean dagoen araudiak eskatutako agiriak erantsi zaizkio eta gai horretan eskumena duten erakundeek beren txostena egin diote.

Apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko BOE), araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa; azaroaren 16ko 215/2004 Dekretua (19ko EHAA), 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri zituena —dekretu horrek, halaber, 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen dekretuaren artikulu batzuen indarraldiari eutsi zion—; bai eta gai horretan aplikagarriak diren indarreko gainerako xedapenak ikusi ondoren, hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.– Ondoren zehazten den ikastetxe pribatuari baimena ematen zaio 2007-2008 ikasturtetik aurrera Haur Hezkuntzako lehen zikloa irakasteko:

Kode zenbakia: 48008999.

Izen espezifikoa: "B.V. María".

Titularra: Madres Irlandesas.

Helbidea: Santsoena auzoa, 1.

Udalerria: Leioa.

Lurralde Historikoa: Bizkaia.

Baimena: Haur Hezkuntzako lehen zikloa, 2 unitatetarako edukieraz.

Ikastetxearen osaera:

– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: unitate bi bi urtetik hiru urtera bitarteko ikasleentzat, 36 ikaspostutarako edukieraz.

– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 9 unitate, 225 ikasposturako edukiera.

– Lehen Hezkuntza: 18 unitate, 450 ikasposturako edukiera.

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 14 unitate, 420 ikasposturako edukiera.

– Batxilergoa: "Natur eta Osasun Zientziak" eta "Giza eta Gizarte Zientziak" modalitateak, 6 unitate, 210 ikaspostutarako edukiera.

– Lanbide Heziketa:

• Familia: Administrazioa:

– Administrazio-kudeaketako erdi mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

2. artikulua.– Indarrean dauden legeak betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea agindu honen bidez baimendutako unitateetako irakasle kopuruari, horien titulu akademiko eta hizkuntza eskakizunei dagokienez. Bestela, bidezkoa izango da emandako baimena baliogabetzea.

3. artikulua.– Ikastetxeak NBE CPI/96 Eraikuntzako Oinarrizko Araua bete beharko du, suteen aurka babesteko eraikinek bete beharreko baldintzei buruzkoa (urriaren 4ko 2177/1996 Errege Dekretuak onartua), bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene, akustika, bizigarritasun, segurtasun eta irisgarritasun baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez dakar, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

Bigarrena.– Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko irailaren 25a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.


Azterketa dokumentala