Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

216. zk., 2007ko azaroaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
6119

EBAZPENA, 2007ko urriaren 2koa, Lehendakaritzaren idazkari nagusiarena, Kanpoko gizatalde eta etxeen eremuan pertsonak espezializatzeko beken esleipena egiteko dena.

Irailaren 30eko 221/2003 Dekretuaren bitartez, Kanpo Harremanetan eta Kanpoko Euskal Gizatalde eta Etxeen eremuan pertsonak espezializatzeko bekak arautu ziren. Dekretu horren 2. artikuluko 1. paragrafoaren arabera, Lehendakaritzaren idazkari nagusiak 2007ko uztailaren 16ko Ebazpena eman zuen, beka horietara biltzeko deia egiteko.

Irailaren 30eko 221/2003 Dekretuaren 7. artikuluaren bidez sortutako Aukeraketa Batzordeak esleipen proposamena egin zuen aipatutako dekretuaren 10. eta 11. artikuluekin bat etorriz. Lehendakaritzaren idazkari nagusiaren deialdi-ebazpenaren bidez izendatzen ziren Aukeraketa Batzordeko kideak.

Hori guztia ikusita, hauxe

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Kanpoko Gizatalde eta Etxeen eremuan pertsonak espezializatzeko bekak esleitzea. Beka horiek Unai Concha Olabarrieta, Joseba Aguirre Icobalceta eta Ruth Basurto Arkauteri emango zaizkie.

Bigarrena.– Aldatz Tamés Sarasola eta Jon Mujika Larreategi ordezko izendatzea.

Hirugarrena.– I. eranskinean zehazten diren pertsonen eskaerak baztertzea, eranskinean ematen diren arrazoiengatik.

Laugarrena.– Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du; hala ere, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke organo berean hilabeteko epean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean. Epeok ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

Vitoria–Gasteiz, 2007ko urriaren 2a.

Lehendakaritzaren idazkari nagusia,

JESÚS PEÑA MARTINEZ.

I. ERANSKINA / ANEXO I

a) 221/2003 Dekretuaren 4.b) artikuluan araututako baldintza ez betetzea

Incumplimiento del requisito regulado en el artículo 4.b) del Decreto 221/2003.

Soliz Eceiza, María de Fátima

b) 221/2003 Dekretuaren 4.c) artikuluan araututako baldintza ez betetzea

Incumplimiento del requisito regulado en el artículo 4.c) del Decreto 221/2003.

Aguirre Mastrangelo, M.ª Carolina

Madinabeitia Medrano, Mónica

Martínez-Iturbe Mejías, Liliana

c) Eskaerari uko egitea / Renuncia.

Abete García, Nora

d) Nahikoa ez den puntuazioa izateagatik edo esleitutako pertsonena baino txikiagoa

Haber obtenido una puntuación no suficiente o inferior a las personas adjudicatarias.

González Coca, Nancy

Marín Orio, Izaskun

Mujika Larreategi, Jon

Tamés Sarasola, Aldatz


Azterketa dokumentala