Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

216. zk., 2007ko azaroaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun Saila
6115

1211/2007 EBAZPENA, irailaren 19koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian oposizioaldian gainditu duten izangaien behin-behineko zerrenda amaierako puntuazio ordenaren arabera argitaratzeko agintzen duena. Zerrenda hori Osakidetzako osasun zerbitzuetako erakundeak destino dituzten goi mailako teknikarien lanbide taldeko goi mailako tituludun kategorian (Administrazioko eta Kudeaketako goi mailako teknikarien lanpostu funtzionala) lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probetako lehiaketako eta oposizioko faseetan lortutako puntuazioen bereizitako zehaztapenarekin argitaratuko da.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren urriaren 6ko 1127/2006 Ebazpenaren bidez egin zen goi mailako tituludunen kategorian (Administrazioko eta Kudeaketako goi mailako teknikarien lanpostu funtzionalak) lotura estatutarioa lortzeko hautaketa proben deialdia. Aipatu kategoria goi mailako teknikarien lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako erakundeetakoak izango dira. Aipatutako Ebazpena 2006ko azaroaren 2ko EHAAn, 209. zenbakikoan, argitaratu zen.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1082/2006 Ebazpenaren bidez onartu ziren Osakidetzan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak. Oinarri orokor horiek 2006ko urriaren 24ko EHAAn, 203. zenbakikoan, argitaratu ziren.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendari nagusiaren martxoaren 13ko 93/2007 Ebazpenaren bidez, agindu zen oposizioaldian goi mailako tituludun kategorian (Administrazioko eta Kudeaketako goi mailako teknikarien lanpostu funtzionala) lotura estatutarioa lortzeko hautatze probetan onartutakoen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea puntuazio ordenaren arabera. Aipatu kategoria goi mailako teknikarien lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako erakundeetakoak izango dira.

Hautatze prozesua arautzen duten oinarri orokorretako 10.7 oinarriak aurrez ikusitakoa betez, oposizioaldia gainditu duten izangaien behin-behineko zerrenda onartu zuen kalifikazio epaimahaiak amaierako puntuazio ordenaren arabera eta lehiaketako eta oposizioko faseetan eskuratutako puntuazioak bereizita adierazi ziren. Horren arabera, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariak zerrenda EHAAn argitaratzeko aginduko du eta barne promozioari eta txanda irekiari dagozkien zerrendak bereizita argitaratu ahalko dira.

Lehen aipatutako txandetarikoren batean zein dagokion eranskinetarikoren batean izangaiak sartzea deialdiko oinarrietan ezarritako baldintza guztiak modu eragingarrian egiaztatzearen menpe geratuko da.

Azaldutako guztiaren arabera eta indarrean dagoen legerian pertsonalaren arloan esleitutako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Goi mailako teknikarien lanbide taldeko goi mailako tituludun kategorian (Administrazioko eta Kudeaketako goi mailako teknikarien lanpostu funtzionala) lotura estatutarioa lortzeko hautatze probetako oposizioaldia gainditu duten izangaien behin-behineko zerrenda EHAAn argitaratzeko agintzea amaierako puntuazio ordenaren arabera, oposizioaldian eta lehiaketaldian lortutako puntuazioak bereizita zehaztuz. I. eranskina destino eskubidea duten langileen behin-behineko zerrendak osatuko du eta II. eranskina, berriz, hautatze prozesua gainditu duten izangaien behin-behineko zerrendak.

Bigarrena.– Oinarri orokorretako 10.7 oinarriak xedatutakoaren babesean, izangai interesdunek 10 egun balioduneko epea izango dute, behin-behineko ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, egokitzat hartutako erreklamazioak aurkezteko. Hori idatziz egin beharko dute eta epaimahai kalifikatzaileko buruari zuzenduko diote. Erreklamazio horiek baztertu edo onartuko dira Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariak emango duen onartuen behin betiko ebazpenaren bidez.

Hirugarrena.– Era berean, eta 10.7.2 oinarrian xedatutakoaren arabera, I. eranskinean agertzen diren proposatutako izangaiek 10 egun balioduneko epea izango dute EHAAn behin-behineko Ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, jarraian agertzen den dokumentazioa aurkezteko fotokopia konpultsatu bidez, 10.7.3 oinarrian aurrez ikusita dagoen eran.

a) NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren kopia konpultsatua edo dokumentu baliokidearena Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko kide den beste estaturen bateko nazionalentzat, edo Europar Batasuneko Itunaren arabera edo Espainiak berretsitako beste hitzarmen batzuen babesean edo eskubide hori lege arau baten bidez emanda, langileak estatu batetik beste batera libre ibiltzeko eskubidea aplikatzen zaien estatuetako nazionalentzat. Dagokionean, 3. paragrafoko 6.2 a) oinarrian agertzen den dokumentazioaren kopia konpultsatua ere aurkeztu beharko da.

b) Kategoria eta lanpostu funtzional bakoitzera sartzeko eskatzen diren tituluen kopia konpultsatua edo notarioak emandako fedea. Titulu horiek deialdi bakoitzeko oinarri espezifikoetan adierazten dira.

c) Ezintasunen bat legez aitortuta dutenek ezintasuna aitortzen duen ebazpenaren fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute, eskabideak aurkezteko epearen azken egunaren aurretik egindakoa.

d) Barne sustapeneko txandaz lehiatzen diren langileen kasuan, zerbitzu aktiboan dagoen destinoaren jabe egin zeneko eta izendapenaren kopia konpultsatua aurkeztu beharko du.

e) Euskadiko Ordenamendu Sanitarioko Legearen Hirugarren Xedapen Iragankorrean sartutako langileak, gainera, zerbitzua aktiboan dagoen destinoaz jabetu zeneko eta izendapenaren kopia konpultsatua aurkeztu beharko ditu.

f) Oinarrietan eskatutako beste edozein baldintzen kopia konpultsatua.

g) Oinarri espezifikoetan agertzen den baremoaren araberako meritu baloragarrien fotokopia konpultsatua.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko irailaren 19a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko

Giza Baliabideetako zuzendaria,

JOSÉ ANDRÉS BLASCO ALTUNA.

I. ERANSKINA / ANEXO I
DESTINOA LORTZEN DUTEN HAUTAGAIEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA
RELACIÓN PROVISIONAL DE ASPIRANTES CON DESTINO
ADMINISTRAZIO ETA KUDEAKETAKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA
TÉCNICO SUPERIOR ADMINISTRACIÓN Y GESTIÓN
BARNE SUSTAPENA / PROMOCIÓN INTERNA

	NAN	IZEN-ABIZENAK	OPOSIZIOA	LEHIAKETA	 GUZTIRA

	DNI	NOMBRE Y APELLIDOS	OPOSICIÓN	CONCURSO	 TOTAL

	30572041	Basurto Neira, Idoia	54,6250	50, 9350	105,5600

	14239013	Altonaga Altonaga, Ignacio	54,4050	47, 8600	102,2650

	30575407	Armentia Arsuaga, Iñaki	58,5950	38, 3700	96,9650

IREKIA/LIBRE

	NAN	IZEN-ABIZENAK	OPOSIZIOA	LEHIAKETA	 GUZTIRA

	DNI	NOMBRE Y APELLIDOS	OPOSICIÓN	CONCURSO	 TOTAL

	13116450	Uriarte Brizuela, M.ª Pilar	67,0650	49, 9750	117,0400

	16052912	Marticorena Osés, M.ª José	74,2800	39, 6250	113,9050

	16291907	Aparicio Sanz, Miriam	59,7200	44, 8750	104,5950

	30641831	Arispe Ruiz de Gauna, Javier	69,2500	 34,6520	103,9020

	15985000	Fuentes Azpiroz, Cristina	66,7800	34, 4550	101,2350

	16062476	Lamikiz Moreira, Ianire	52,3450	44, 6500	96,9950

	7833617	Martín Sánchez, Eusebio	68,4050	27, 3750	95,7800

	14959710	Gironi Gómez, Pedro M.ª	50,8450	43, 2910	94,1360

II. ERANSKINA / ANEXO II
DESTINOA LORTZEN EZ DUTEN HAUTAGAIEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA
RELACIÓN PROVISIONAL DE ASPIRANTES SIN DESTINO
ADMINISTRAZIO ETA KUDEAKETAKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA
TÉCNICO SUPERIOR ADMINISTRACIÓN Y GESTIÓN
IREKIA/LIBRE

	NAN	IZEN-ABIZENAK	OPOSIZIOA	LEHIAKETA	 GUZTIRA

	DNI	NOMBRE Y APELLIDOS	OPOSICIÓN	CONCURSO	 TOTAL

	44978450	Mielgo Rubio, Maiteder	57,8450	36, 1920	94,0370

	15374371	Martín Román, M.ª Rosario	66,1550	22, 3000	88,4550

	8923917	Miñon Gonzalez de Langarica, Rakel	52, 0000	36,1390	88,1390

	72725388	Aldama Lopez de Viñaspre, Eva	51,5950	 29,3180	80,9130

	13165147	Molinos Zubiaurre, Ainhoa	57,5950	14, 8500	72,4450

	15251978	Martínez Llorente, Jose Miguel	53,1900	 12,0500	65,2400


Azterketa dokumentala