Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

213. zk., 2007ko azaroaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
6043

183/2007 DEKRETUA, urriaren 23koa, honen bidez onartu egiten da EAEko ikastetxe publikoetako lanpostu-zerrenda. Lanpostuok lan-kontratuko irakasleentzat eta Bigarren Hezkuntzako Katedradunen eta Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen, Irakaskuntza Ertainen Institutu Teknikoetakoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradunen eta Irakasleen, Musika eta Arte Eszenikoko Irakasleen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradunen eta Irakasleen kidegoetako funtzionarioentzat dira.

Otsailaren 19ko 2/1993 Legeak, EAEko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako irakasleen kidegoei buruzkoak, lanpostuen zerrendak arautzen ditu II. tituluko I. kapituluan, irakaskuntzako funtzio publikoaren egitura eta antolaketari buruzkoan, eta zerrenda horien oinarrizko printzipioak adierazten ditu, baita zerrendak egiteko jarraitu beharreko prozedurak ere.

Horiek horrela, aipatutako legezko testuak 5. artikuluan xedatzen du lanpostuen zerrenda horien gutxienezko edukia: izendapena, ikastetxea, Ikuskaritza Teknikoko edo Ikerketa eta irakaskuntzari laguntzeko zerbitzua eta atxikita dagoen Hezkuntza-Administrazioko lurralde-esparrua; lanpostu horietan aritzeko eskatutako baldintzak, esleitutako hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun-data besteak beste; behar den taldeari, kidegoari, eskalari edo lan-mailari atxikitzea; eta, azkenik, funtzionarioen lanpostuen kasuan, osagarri espezifikoa eta lanpostuak hornitzeko sistema.

Bere aldetik, 4. artikuluak l) letran, lanpostuen zerrendak onartzeko gaitasuna Gobernuari aitortzen dion uztailaren 6ko Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legeak 5. artikuluko h) letran dioenarekin adostasunez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari ematen dio irakasleen lanpostuen zerrendak proposatzeko ahalmena.

Lanpostuen zerrendak etengabe gaurkotu behar dira, ikasturte berriaren ondorioz ikastetxeetan sortutako egoera berrietara egokitzeko asmoz. Ondorioz, 2007-2008ko ikasturterako gaurkotzea zehaztu behar da.

Urtarrilaren 18ko 6/2000 Dekretuak, martxoaren 9ko 47/1993 Dekretua aldatzen duenak, eta uztailaren 23ko 182/2002 Dekretuak hizkuntza-eskakizunak eta derrigortasun-datak zehazteko finkatu dituzten irizpideak hartu dira kontuan lanpostuen zerrenda hau egiteko orduan.

Horren arabera, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuaren proposamenez, Euskadiko Eskola Kontseiluaren txostena ezagututa eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2007ko urriaren 23an izandako bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren,

XEDATU DUT:

1. artikulua.– 1.– Barakaldoko (Bizkaia) IEFPS Nicolas Larburu GBLHItik Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko lanpostu batzuk bereizi eta Barakaldoko (Bizkaia) IES Antonio Trueba BHIn txertatzen dira. Hona lanpostuok:

– Ingeleseko espezialitateko 2 lanpostu: 1. HE, derrigortasun-datarik gabe.

– Ingeleseko espezialitateko lanpostu bat: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.

– Euskara eta Euskal Literatura espezialitateko 4 lanpostu: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.

– Geografia eta Historia espezialitateko 3 lanpostu: 1. HE, derrigortasun-datarik gabe.

– Geografia eta Historia espezialitateko lanpostu bat: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.

– Filosofia espezialitateko lanpostu bat: 1. HE, derrigortasun-datarik gabe.

– Filosofia espezialitateko lanpostu bat: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.

– Gaztelania espezialitateko 3 lanpostu: 1. HE, derrigortasun-datarik gabe.

– Fisika eta Kimika espezialitateko lanpostu bat: 1. HE, derrigortasun-datarik gabe.

– Fisika eta Kimika espezialitateko lanpostu bat: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.

– Matematika espezialitateko 4 lanpostu: 1. HE, derrigortasun-datarik gabe.

– Informatika espezialitateko lanpostu bat: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.

– Marrazketa espezialitateko lanpostu bat: 1. HE, derrigortasun-datarik gabe.

– Biologia eta Geologia espezialitateko lanpostu bat: 1. HE, derrigortasun-datarik gabe.

– Biologia eta Geologia espezialitateko lanpostu bat: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.

– Psikologia eta Pedagogia espezialitateko lanpostu bat: 1. HE, derrigortasun-datarik gabe.

– Gorputz Heziketa espezialitateko lanpostu bat: 2. HE eta derrigortasun-data igarota.

– "Curriculum desberdinak eratzea. Zientzia eta Teknologia" espezialitateko lanpostu bat: 1. HE, derrigortasun-datarik gabe.

– "Curriculum desberdinak eratzea. Hizkuntza eta Gizartea" espezialitateko lanpostu bat: 1.HE, derrigortasun-datarik gabe.

2.– IEFPS Nicolas Larburu GBLHItik bereiztutako lanpostuetan behin betiko destinoa duten irakasleak IES Antonio Trueba BHIren lanpostu-zerrendan txertatuko dira, eta euren espezialitateko lanpostuaren titulartasuna eta hizkuntza-eskakizuna mantenduko dute.

2. artikulua.– 1.– Barakaldoko (Bizkaia) IES Antonio Trueba BHItik Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko lanpostu batzuk bereizi eta Barakaldoko (Bizkaia) IEFPS Nicolas Larburu GBLHIn txertatzen dira. Hona lanpostuok:

– Gorputz Heziketa espezialitateko 3 lanpostu: 1. HE, derrigortasun-datarik gabe.

– Lan-prestakuntza eta Orientabidea espezialitateko lanpostu bat: 1. HE, derrigortasun-datarik gabe.

– Prozesu Sanitarioak espezialitateko 2 lanpostu: 1. HE, derrigortasun-datarik gabe.

2.– Barakaldoko (Bizkaia) IES Antonio Trueba BHItik Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen kidegoko lanpostu bat bereizi eta Barakaldoko (Bizkaia) IEFPS Nicolas Larburu GBLHIn txertatzen da. Hona lanpostu hori:

– Prozedura Sanitarioak eta Asistentzialak espezialitateko lanpostu bat: 1. HE, derrigortasun-datarik gabe.

3.– IES Antonio Trueba BHItik bereizitako lanpostuetan behin betiko destinoa duten irakasleak IEFPS Nicolas Larburu GBLHIren lanpostu-zerrendan txertatuko dira, eta euren espezialitateko lanpostuaren titulartasuna eta hizkuntza-eskakizuna mantenduko dute.

3. artikulua.– 1.– Barakaldoko (Bizkaia) IES Minas BHItik Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko lanpostu batzuk bereizi eta Barakaldoko (Bizkaia) IEFPS Nicolas Larburu GBLHIn txertatzen dira. Hona lanpostuok:

– Ingeleseko espezialitateko lanpostu bat: 1. HE, derrigortasun-datarik gabe.

– Lan-prestakuntza eta Orientabidea espezialitateko 2 lanpostu: 1. HE, derrigortasun-datarik gabe.

– Fabrikazio Mekanikoko Antolaketa eta Proiektuak espezialitateko 5 lanpostu: 1. HE, derrigortasun-datarik gabe.

– Sistema Elektronikoak espezialitateko 3 lanpostu: 1. HE, derrigortasun-datarik gabe.

– Sistema Elektroteknikoak eta Automatikoak espezialitateko 2 lanpostu: 1. HE, derrigortasun-datarik gabe.

– Eraikuntza Zibilak eta Etxegintza espezialitateko 2 lanpostu: 1. HE, derrigortasun-datarik gabe.

2.– Barakaldoko (Bizkaia) IES Minas BHItik Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen kidegoko lanpostu batzuk bereizi eta Barakaldoko (Bizkaia) IEFPS Nicolas Larburu GBLHIn txertatzen dira. Hona lanpostuok:

– Makinen Mekanizazioa eta Mantentzea espezialitateko 6 lanpostu: 1. HE, derrigortasun-datarik gabe.

– Ekipo Elektronikoak espezialitateko 2 lanpostu: 1. HE, derrigortasun-datarik gabe.

– Instalazio Elektroteknikoak espezialitateko 2 lanpostu: 1. HE, derrigortasun-datarik gabe.

– Eraikuntza Proiektuen Bulegoa espezialitateko 2 lanpostu: 1. HE, derrigortasun-datarik gabe.

3.– IES Minas BHItik bereizitako lanpostuetan behin betiko destinoa duten irakasleak IEFPS Nicolas Larburu GBLHIren lanpostu-zerrendan txertatuko dira, eta euren espezialitateko lanpostuaren titulartasuna eta hizkuntza-eskakizuna mantenduko dute.

4. artikulua.– 1.– Barakaldoko (Bizkaia) IES Minas BHItik Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko lanpostu batzuk bereizi eta Santurtziko (Bizkaia) IEFPS San Jorge GBLHIn txertatzen dira. Hona lanpostuok:

– Lan-prestakuntza eta Orientabidea espezialitateko lanpostu bat: 1. HE, derrigortasun-datarik gabe.

– Ibilgailuak Mantentzeko Antolaketa eta Prozesuak espezialitateko lanpostu bat: 1. HE, derrigortasun-datarik gabe.

2.– Barakaldoko (Bizkaia) IES Minas BHItik Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen kidegoko lanpostu batzuk bereizi eta Barakaldoko (Bizkaia) IEFPS San Jorge GBLHIn txertatzen dira. Hona lanpostuok:

– Ibilgailuen Mantentzea espezialitateko 2 lanpostu: 1. HE, derrigortasun-datarik gabe.

3.– IES Minas BHItik bereizitako lanpostuetan behin betiko destinoa duten irakasleak IEFPS San Jorge GBLHIren lanpostu-zerrendan txertatuko dira, eta euren espezialitateko lanpostuaren titulartasuna eta hizkuntza-eskakizuna mantenduko dute.

5. artikulua.– 2007-2008ko ikasturterako lanpostuen zerrenda -dekretu honen I. eranskinean agertzen dena- onartzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetarako. Lanpostu horiek kidego hauetako lan-kontratuko irakasleentzat eta karrerako irakasleentzat dira: Bigarren Hezkuntzako Katedradunen Kidegoa (A taldea) eta Bigarren Hezkuntzako Irakasleena (A taldea), Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoena (B taldea) eta "desagertzear" dagoen Irakaskuntza Ertainen Institutu Teknikoetakoena.

6. artikulua.– 2007-2008ko ikasturterako lanpostuen zerrenda -dekretu honen II. eranskinean agertzen dena- onartzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Helduen Hezkuntzako ikastetxe publikoetarako, Bigarren Hezkuntzako Katedradunen Kidegoko (A taldea) eta Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko (A taldea) funtzionarioentzat.

7. artikulua.– 2007-2008ko ikasturterako lanpostuen zerrenda -dekretu horren III. eranskinean agertzen dena- onartzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Hizkuntza Eskola Ofizialetarako, lan-kontratuko irakasleentzat eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradunen Kidegoko (A taldea) eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen Kidegoko (A taldea) irakasleentzat.

8. artikulua.– 2007-2008ko ikasturterako lanpostuen zerrenda -dekretu honen IV. eranskinean agertzen dena- onartzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Erdi Mailako Musika Kontserbatorioetarako, lan-kontratuko irakasleentzat eta Musika eta Arte Eszenikoko Irakasleen Kidegoko (A taldea) irakasleentzat.

9. artikulua.– 2007-2008ko ikasturterako lanpostu-zerrenda - dekretu honen V. eranskinean agertzen dena- onartzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Arte-eskoletarako. Lan-kontratuko irakasleentzat eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradunen Kidegoko (A taldea) eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakasleen Kidegoko (A taldea) funtzionarioentzat dira lanpostu horiek.

10. artikulua.– Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetan 2007-2008 ikasturtean Erlijio Katolikoa ikasgaia emango duten lan-itunpeko irakasleen lanpostuen zerrenda onartzen da. Zerrenda hori dekretu honen VI. eranskinean azaltzen da.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehenengoa.– Erantsitako zerrendetan sartuta dauden lanpostuek jarraian zehazten den berariazko osagarria esleituta dute. Berariazko osagarri hori urte osokoa da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko 2007. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 28ko 9/2006 Legearen 20. artikuluaren 8. idatz-zatian arautzen denaren arabera, hamabi hilekori dagozkien zenbateko osoetan banatuta dago, hain zuzen ere honela:

B.O.G.: Berariazko osagarria, guztira.

B.O.O.: Berariazko osagarri orokorra.

D.B.O.: Dedikazio bereziko osagaia, bigarrenetik bosgarrenera doazen graduen kapitalizazioetatik eratorria.

KIDEGOAK	B.O.G.	B.O.O.	D.B.O.

Bigarren Hezkuntzako Kadetradunen Kidegoa:	12.100,17 euro	9.051,18 euro	3.048,99 euro

Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoa::	10.182,83 euro	7.133,84 euro	3.048,99 euro

Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoa:	12.293,18 euro	9.244,19 euro	3.048,99 euro

Irakaskuntza Ertainetako Institutu Teknikoetako Irakasleen Kidegoa:	 12.293,18 euro	9.244,19 euro	3.048,99 euro

Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradunen Kidegoa:	12.100,17 euro	 9.051,18 euro	3.048,99 euro

Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen Kidegoa:	10.182,83 euro	7.133, 84 euro	3.048,99 euro

Musika eta Arte Eszenikoko Irakasleen Kidegoa:	10.182,83 euro	7.133,84 euro	3.048,99 euro

Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradunen Kidegoa:	12.100,17 euro	 9.051,18 euro	3.048,99 euro

Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakasleen Kidegoa:	10.182,83 euro	 7.133,84 euro	3.048,99 euro

Bigarrena.– Dedikazio bereziko osagaiaren lehen gradua egiaztatu duten irakasleek 1.037,81euro jasoko dute urtero, goian adierazitako kopuruez gain. Diru hiru hilabeteka banatuko da, lehenengo xedapen gehigarrian adierazi denez.

Hirugarrena.– Bigarren Hezkuntzako erregimen orokorreko irakaskuntzetan tutore-lanak betez gero, 765,00 euro gehigarri jasoko dira urtean, lehen xedapen gehigarrian adierazitako modu berean.

Laugarrena.– Zuzendaritza-lanetan aritzeak emango du ekainaren 26ko 177/1990 Dekretuak, unibertsitateaz kanpoko funtzionario irakasleen ordainsariei buruzkoak, zehaztutako zenbatekoak jasotzeko eskubidea. Izan ere, unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen lan-baldintzak arautzen dituen hitzarmenak ondorengo zenbatekoetan gaurkotzen ditu lehenago aipatutako ordainsariak, lehen xedapen gehigarriak adierazten duen bezalaxe:

Bigarren Hezkuntzako Katedradunen Kidegoa

Cuerpo de Catedráticos y Catedráticas de Enseñanza Secundaria
Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradunen Kidegoa
Cuerpo de Catedráticos y Catedráticas de Escuelas Oficiales de Idiomas
Arte Plastiko eta Diseinuko Katedradunen Kidegoa
Cuerpo de Catedráticos y Catedráticas de Artes Plásticas y Diseño

Adierazpena	Ikastetxeko ikasle kopurua	Urtean zenbat

Descripción	N.º de alumnos y alumnas del centro	Importe año

Zuzendaria - Director/Directora A	> 1.800	5.775,07

Zuzendaria - Director/ Directora B	> 1.000	5.093,28

Zuzendaria - Director/ Directora C	> 600	4.723,33

Zuzendaria - Director/ Directora D	< = 600	4.379,60

Zuzendaritza K. - C. Directivos A	> 1.800	2.915,23

Zuzendaritza K. - C. Directivos B	> 1.000	2.832,79

Zuzendaritza K. - C. Directivos C	> 600	2.008,52

Zuzendaritza K. - C. Directivos D	<= 600	1.678,95

Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoa
Cuerpo de Profesoras y Profesores de Enseñanza Secundaria

Adierazpena	Ikastetxeko ikasle kopurua	Urtean zenbat

Descripción	N.º de alumnos y alumnas del centro	Importe año

Zuzendaria - Director/ Directora A	> 1.800	6.775,88

Zuzendaria - Director/ Directora B	> 1.000	6.094,24

Zuzendaria - Director/ Directora C	> 600	5.723,95

Zuzendaria - Director/ Directora D	< = 600	5.380,57

Zuzendaritza K. - C. Directivos A	> 1.800	3.916,03

Zuzendaritza K. - C. Directivos B	> 1.000	3.833,77

Zuzendaritza K. - C. Directivos C	> 600	3.009,48

Zuzendaritza K. - C. Directivos D	<= 600	2.851,34

Idazkari albokoa - Secretaria y Secretario adjunto		1.204, 48

Saileko burua - Jefe y Jefa de Departamento		1.000,81

HHE saileko burua - Jefe y Jefa de Departamento EPA		1.000, 81

LH eta prestakuntza koordinadorea - Coordinador y Coordinadora 	 	1.000,81

de FP y de formación

Ekonomia kudeatzeko arduraduna - Responsable de gestión económica 		1.000,81

Mantenu eta lanetako arduraduna - Responsable de mantenimiento y obras 		1.000,81

Kalitatearen Arduraduna, ISO 9000ko kalitatearen ziurtagiria 		1.000, 81

daukaten ikastetxeetan - Responsable de Calidad en centros acreditados mediante

la Certificación ISO 9000 de calidad	

Lanbide Hezkuntzako Irakasle Teknikoen Kidegoa

Cuerpo de Profesoras y Profesores Técnicos/as de Formación Profesional
Irakaskuntza Ertaineko Institutu Teknikoetako Irakasleen Kidegoa
Cuerpo de Profesoras y Profesores de Institutos Técnicos de Enseñanza Media

Adierazpena	Ikastetxeko ikasle kopurua	Urtean zenbat

Descripción	N.º de alumnos y alumnas del centro	Importe año

Zuzendaria - Director/ Directora A	> 1.800	6.436,67

Zuzendaria - Director/ Directora B	> 1.000	5.754,95

Zuzendaria - Director/ Directora C	> 600	5.384,83

Zuzendaria - Director/ Directora D	< = 600	5.041,17

Zuzendaritza K. - C. Directivos A	> 1.800	3.576,92

Zuzendaritza K. - C. Directivos B	> 1.000	3.494,56

Zuzendaritza K. - C. Directivos C	> 600	2.851,34

Zuzendaritza K. - C. Directivos D	<= 600	2.851,34

Idazkari albokoa - Secretaria y Secretario adjunto		1.204, 48

Saileko burua - Jefe y Jefa de Departamento		690,73

LH eta prestakuntza koordinadorea - Coordinador y 		690,73

Coordinadora de FP y de formación	

Ekonomia kudeatzeko arduraduna - Responsable de gestión económica	 	690,73

Mantenu eta lanetako arduraduna - Responsable de mantenimiento y obras 		690,73

Kalitatearen Arduraduna, ISO 9000ko kalitatearen ziurtagiria daukaten 	 	690,73

ikastetxeetan - Responsable de Calidad en centros acreditados mediante la

Certificación ISO 9000 de calidad	

Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen Kidegoa
Cuerpo de Profesoras y Profesores de Escuelas Oficiales de Idiomas

Adierazpena	Ikastetxeko irakasle kopurua	Urtean zenbat

Descripción	N.º de profesores y profesoras del centro	Importe año

Zuzendaria - Director/ Directora A	> 40	6.775,88

Zuzendaria - Director/ Directora B	> 20	6.094,24

Zuzendaria - Director/ Directora C	< = 20	5.723,95

Zuzendaritza K. - C. Directivos A	> 40	3.916,03

Zuzendaritza K. - C. Directivos B	> 20	3.833,77

Zuzendaritza K. - C. Directivos C	< = 20	3.009,48

Idazkari albokoa - Secretaria y Sectretario adjunto		1.204, 48

Saileko burua - Jefe y Jefa de Departamento		1.000,81

Musika eta Arte Eszenikoen Irakasleen Kidegoa
Cuerpo de Profesoras y Profesores de Música y Artes Escénicas
Arte Plastiko eta Diseinuko Irakasleen Kidegoa
Cuerpo de Profesoras y Profesores de Artes Plásticas y Diseño

Adierazpena	Ikastetxeko ikasle kopurua	Urtean zenbat

Descripción	N.º de alumnos y alumnas del centro	Importe año

Zuzendaria - Director/ Directora A	> 1.800	6.775,88

Zuzendaria - Director/ Directora B	> 1.000	6.094,24

Zuzendaria - Director/ Directora C	> 600	5.723,95

Zuzendaria - Director/ Directora D	< = 600	5.380,57

Zuzendaritza K. - C. Directivos A	> 1.800	3.916,03

Zuzendaritza K. - C. Directivos B	> 1.000	3.833,77

Zuzendaritza K. - C. Directivos C	> 600	3.009,48

Zuzendaritza K. - C. Directivos D	<= 600	2.851,34

Idazkari albokoa - Secretaria y Secretario adjunto		1.204, 48

Saileko burua - Jefe y Jefa de Departamento		1.000,81

Bosgarrena.– 1. hizkuntza-eskakizuneko lanpostuak derrigortasun-datarik gabekoak izan daitezke, edo hizkuntza-eskakizuna igarota eduki dezakete; 2. hizkuntza-eskakizunekoak, aldiz, derrigortasun-data atzeratua edo igarota eduki dezakete, dekretu honen eranskinetan agertzen diren zerrendetan jasotzen denez.

Seigarrena.– Lekualdatze-lehiaketaren bidez hornituko dira dekretu honen eranskinetan agertzen diren zerrendetako lanpostuak, lanpostu bereziak izan ezik. Azken horiek lehiaketa espezifikoaren bidez hornituko dira.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Indarrik gabe geratzen da urriaren 10eko 196/2006 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetan, Helduen Hezkuntzakoetan, Hizkuntza Eskola Ofizialetan, Erdi Mailako Musika Kontserbatorioetan eta Arte Eskoletan lan-kontratuko irakasleentzat eta irakaskuntzako hainbat kidegotako funtzionarioentzat erreserbatutako lanpostuen zerrenda onartzen duena.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2007ko urriaren 23an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.

Ale Gehigarri bereizian argitaratzen dira
aipaturiko eranskinak
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala