Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

18. zk., 2007ko urtarrilaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Aguraingo Udala
539

IRAGARKIA, Aguraingo udalerriaren armarria ofizialtzeari buruzkoa.

Aguraingo Udalak, 2006ko azaroaren 27an egindako ohiko bilkuran, bertaratutako guztien adostasunarekin onartu zuen Aguraingo Udalaren armarria ofizialtzeko espedienteari hasiera ematea. Hona hemen armarriaren deskribapen heraldikoa: "hondo urdinean, urrezko jauregi bat, zuloguneekin, etzanda dagoen lehoi batek babesten du, urrezkoa da lehoia ere, jauregiaren atean agertzen da."

Hau guztia jakinarazten da beharrezkoak jotzen diren erreklamazioak edo oharrak aurkez daitezen, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hilabeteko epean.

Aiara, 2007ko azaroaren 27a.

Alkatea,
IÑAKI BERAZA ZUFIAUR.

Azterketa dokumentala