Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

18. zk., 2007ko urtarrilaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
537

IRAGARKIA, 599/06 administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren administrazio-espedientea bidali dela jakinarazteko eta hirugarren interesatuak epatzeko dena.

Interesa izan dezaketenei jakinarazten zaie María Natividad Gallastegui Guerricabeitia andreak 599/06 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri duela Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 2 zenbakiko Epaitegian Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2006ko uztailaren 14ko Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, ezetsi egin zen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileriaren Kudeaketa zuzendariak 2006ko ekainaren 1ean emandako ebazpenaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horrek, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko herri ikastetxeetan 2006-2007 ikasturtean ordezkapenak egiteko izangaien behin betiko zerrenda onartu zuen —Lurralde Historikoak: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa; espezialitateak: Haur Hezkuntza eta Psikologia-Pedagogia—.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan ezarritakoa betez, bederatzi eguneko epea jartzen zaie interesatu guztiei aipatu autoetan aurkeztu eta agertzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko abenduaren 4a.

Azterlan eta Araubide Juridikoaren zuzendaria,

RICARDO BURUTARAN FERRÉ.


Azterketa dokumentala