18. zk., 2007ko urtarrilaren 25a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
535
IRAGARKIA, 586/06 administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren administrazio-espedientea bidali dela jakinarazteko eta hirugarren interesatuak epatzeko dena.
Interesa izan dezaketenei jakinarazten zaie María Soledad Moreno Domínguez andreak 586/06 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri duela Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 1 zenbakiko Epaitegian Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2006ko uztailaren 24ko Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, ezetsi egin zen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileriaren Kudeaketa zuzendariak 2006ko ekainaren 1ean emandako ebazpenaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horrek, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko herri ikastetxeetan 2006-2007 ikasturtean ordezkapenak egiteko izangaien behin betiko zerrenda onartu zuen —Lurralde Historikoa: Araba; espezialitatea: Haur Hezkuntza—.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan ezarritakoa betez, bederatzi eguneko epea jartzen zaie interesatu guztiei aipatu autoetan aurkeztu eta agertzeko.
Vitoria-Gasteiz, 2006ko abenduaren 4a.
Azterlan eta Araubide Juridikoaren zuzendaria,
RICARDO BURUTARAN FERRÉ.