Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

18. zk., 2007ko urtarrilaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
533

IRAGARKIA, "Getxon (Bizkaia) Gobela ibaiaren egokitzapen hidraulikorako eta ingurumenaren berreskurapenerako proiektua idazteko laguntza teknikoa" xede duen aholkularitza -eta laguntza- kontratu administratiboa esleitu dela argitara ematen duena (011A/2006/ espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: 011A/2006/.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: aholkularitza eta laguntza.

b) Helburua: Getxon (Bizkaia) Gobela ibaiaren egokitzapen hidraulikorako eta ingurumenaren berreskurapenerako proiektua idazteko laguntza teknikoa.

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna edo aldizkari ofiziala: 2006ko martxoaren 23ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 58. zenbakia.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: ehun eta laurogeita sei mila zazpiehun eta hogeita hamaika (186.731) eurokoa da gehieneko aurrekontua.

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2006ko azaroaren 29a.

b) Kontratista: UTE Euroestudios/Gain Urbanismo e Ingeniería Civil SA.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: ehun eta berrogeita hiru mila euro (143.000).

Vitoria-Gasteiz, 2006ko azaroaren 30a.

Zerbitzu zuzendaria,

IZASKUN IRIARTE IRURETA.


Azterketa dokumentala