Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

18. zk., 2007ko urtarrilaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
518

EBAZPENA, 2006ko abenduaren 18koa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, PRO-200K1/0122 espediente-zenbakia daukan "Construcción y puesta en marcha de un centro de formación profesional para jóvenes con fracaso escolar" proiektuari uko egiteko eskaera onartzeko dena. Cáritas Diocesanas de Bilbao entitateak aurkeztu zuen proiektua, Garapenean Lankide Izateko eta Laguntzeko Fondoren konturako 2000ko deialdian.

Garapen eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kontura 2000an emango ziren laguntzak arautzen dituen maiatzaren 30eko 92/2000 Dekretuak honela dio 31. artikuluko 1. idatz-zatian: proiektua gauzatzerakoan funtsezko eragina izan dezakeen edozein gorabehera gertatzen bada, horren berri emango dio berehala erakunde eskatzaileak Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari, bereziki aldaketa horrek proiektua gauzatzean atzerapenak edo proiektuaren guztirako gastuetan aldaketak dakartzanean. Artikulu horren 2. paragrafoak, halaber, honako hau dio: erakunde eskatzaileak ekintza gauzatzerakoan sartu nahi diren aldaketen berri emango dio, aurretik, Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari, eta aldaketa horiek aurrekontuan izango duten eragina zehaztuko du. Proposatutako aldaketak onartzea Lehendakaritzako Idazkaritzari dagokio. Batzorde Kudeatzaileari horren guztiaren berri emango zaio, idatziz.

Lehendakaritzako idazkariaren 2000ko abenduaren 29ko Ebazpenaren bidez (2001eko otsailaren 7ko EHAA), 168.599 euroko diru-laguntza eman zitzaion Cáritas Diocesanas de Bilbao entitateari, eskolan porrot egiten duten gazteentzako lanbide-heziketako zentro bat eraiki eta martxan jartzeko proiektua gauza zezan.

Erakunde horrek, 2006ko abenduaren 15ean, uko egiteko eskaera egin zion, idazki baten bidez, Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari. Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak diru-laguntzaren onuradun den erakundeak eskatutako aldaketen aldeko irizpena eman du eta, horren ondorioz, honakoa

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Onartu egitea Garapenean Lankide Izateko eta Laguntzeko Fondoren konturako 2000ko deialdian aurkeztutako "Construcción y puesta en marcha de un centro de formación profesional para jóvenes con fracaso escolar" proiektuari uko egiteko Cáritas Diocesanas de Bilbao entitateak egin duen eskaera. Horrenbestez, entitateak uko egiten dio 44.608,98 eurokoa izan behar zuen hirugarren ordainketari, eta 7.239,22 euro itzuli beharko ditu, diru-laguntza berria bat etor dadin Eusko Jaurlaritzak hasiera batean ezarritako finantzaketa-portzentajearekin.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke. Ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da horretarako epea.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko abenduaren 18a.

Garapen Lankidetzarako zuzendaria,

IGOR IRIGOYEN FUENTES.


Azterketa dokumentala