Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

18. zk., 2007ko urtarrilaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun Saila
513

19/2007 EBAZPENA, urtarrilaren 11koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, urriaren 4ko 1082/2006 Ebazpena aldatzen duena. Izan ere, azken ebazpen horren bidez onartu ziren Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze-probak arautzen dituzten oinarri orokorrak.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan goi-mailako titulazioa izanda funtzio administratiboak betetzen dituen pertsonal finkoaren kopurua mugatua da, hautatze-probetako epaimahai kalifikatzaileetan idazkari gisa izendatua izateko.

Hori kontuan hartuta,

EBATZI DUT:

Oinarri orokorren 12.2 oinarria aldatzea, honela:

Honakoa dioenean:

"Idazkaria Osakidetzako langile finkoen artean izendatuko da. Administrazio eginkizunetan dihardutenen artekoa eta goi mailako tituluduna izango da."

Honako hau esan behar da:

"Idazkaria edozein administrazio publikoko langile finkoen artean izendatuko da. Administrazio eginkizunetan dihardutenen artekoa eta goi mailako tituluduna izango da."

Vitoria-Gasteiz, 2007ko urtarrilaren 11.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko

zuzendari nagusia,

GLORIA QUESADA MENÉNDEZ.


Azterketa dokumentala