Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

18. zk., 2007ko urtarrilaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun Saila
512

2/2007 EBAZPENA, urtarrilaren 10ekoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, hainbat ebazpenetako akatsak zuzentzen dituena. Ebazpen horien bidez onartu ziren hainbat kategoriatan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze-probetarako deialdiak, destinoak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetakoak izanik.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Zuzendari Nagusiaren urriaren 31ko 1530/2006 Ebazpenaren II. eranskinean dagoen lanpostu-koadroan akatsa egin da. Izan ere, ebazpen horren bidez onartu ziren lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze-prozesua arautzen duten oinarri espezifikoak, fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-taldearen barruan eta Pediatriako Mediku Espezialista eta bere arlo espezifikoen kategorian. Destinoak izango dira bertan zehazten diren Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeen barruan pediatriako zerbitzuetako neonatologiako arloetakoak. Hori horrela, honako akatsa zuzendu behar da.

Honakoa dioenean:

"LANPOSTU FUNTZIONALA: FAK. ESP. OSPITALEKO PEDIATRIAKO MEDIKUA–NEONATOLOGIA"

Zerbitzu-erakundea Derrigortasun-datarik gabe Derrigortasun-data Guztira

2005-06-01

Basurtuko Ospitalea 1 1

Donostia Ospitalea 1 1

Txagorritxu Ospitalea 2 2

Kategoria destino kopurua 4 4

Honako hau esan behar da:

"LANPOSTU FUNTZIONALA: FAK. ESP. OSPITALEKO PEDIATRIAKO MEDIKUA–NEONATOLOGIA"

Zerbitzu-erakundea Derrigortasun-datarik gabe Derrigortasun-data Guztira

2005-06-01

Basurtuko Ospitalea 1 1

Txagorritxu Ospitalea 2 2

Kategoria destino kopurua 3 3

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Zuzendari Nagusiaren urriaren 31ko 1532/2006 Ebazpenaren II. eranskinean dagoen lanpostu-koadroan akatsa egin da. Izan ere, ebazpen horren bidez onartu ziren lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze-prozesua arautzen duten oinarri espezifikoak, fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-taldearen barruan eta Pediatriako Mediku Espezialista eta bere arlo espezifikoen kategorian. Destinoak izango dira bertan zehazten diren Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeen barruan pediatriako zerbitzuetako medikuntza intentsiboko arloetakoak. Hori horrela, honako akatsa zuzendu behar da.

Honakoa dioenean:

"LANPOSTU FUNTZIONALA: FAK. ESP. OSPITALEKO PEDIATRIAKO MEDIKUA–MEDIKUNTZA INTENTSIBOA"

Zerbitzu-erakundea Derrigortasun-datarik gabe Derrigortasun-data Guztira

2005-06-01

Gurutzetako Ospitalea 2 2

Kategoria destino kopurua 2 2

Honako hau esan behar da:

"LANPOSTU FUNTZIONALA: FAK. ESP. OSPITALEKO PEDIATRIAKO MEDIKUA–MEDIKUNTZA INTENTSIBOA"

Zerbitzu-erakundea Derrigortasun-datarik gabe Derrigortasun-data Guztira

2005-06-01

Gurutzetako Ospitalea 2 2

Donostia Ospitalea 1 1

Kategoria destino kopurua 3 3

Vitoria-Gasteiz, 2007ko urtarrilaren 10a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko

zuzendari nagusia,

GLORIA QUESADA MENÉNDEZ.


Azterketa dokumentala