Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

137. zk., 2006ko uztailaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Arabako Probintzia Auzitegia
3758

EDIKTUA, 136/06 apelazio-errekurtsoari buruzkoa.

Arabako Probintzia Auzitegia – 1. Sekzioa.

Apelazioko 136/06 prozedura arrunta.

Agindu judizialaren jatorria: Amurrioko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.

92/05 prozedura arruntaren autoak.

Errekurtsogilea: Francisco Bejarano Madueño.

Prokuradorea: Jorge Venegas García.

Abokatua: Juan Antonio Armentia Arechavala.

Errekurritua: "La Estrella, S.A." Aseguru-konpainia.

Prokuradorea: Jesus Maria de las Heras Miguel.

Abokatua: Natalia Barbadillo Ansorregui.

Demandatu auzi-iheslariak: Francisco José Marta Fernández eta "Altodouro Construcciones, SL".

Aipatu errekurtsoan 2006ko maiatzaren 31n epaia eman zen eta bere xedapen-zatia honakoa da:

"EPAITZA:

Onartu egiten da funtsean Federico de Miguel Alonso prokuradoren jaunak Francisco Bejarano Madueño jaunaren izenean eta ordez aurkeztutako apelazio-errekurtsoa. Epaia Amurrioko Lehen Auzialdiko bi zenbakiko epaitegiak emandako 5/06 epaiaren aurka aurkeztu zen, 2006ko urtarrilaren 18an, 92/05 judizio arruntaren autoetan. Beraz, indargabetu egiten da zati batean ebazpen hori:

1.– Demandatuek auzi-jartzaileari 501,83 euro ordaindu beharko diote era solidarioan.

2.– Demandatutako aseguru-entitateak, alde batetik, 5.018,25 diru-kopuruaren AKLren 20. artikuluko interesa ordaindu beharko dio demandatzaileari, 2004ko apirilaren 27tik 2005eko ekainaren 27ra arte eta, bestetik, 501,83 euroko diru-kopuruaren interes hori 2004ko apirilaren 27tik, erabat ordaindu edo kontsignatu arte.

Eta hori guztiori berariazko agindurik eman barik apelazio-errekurtsoaren kostuei dagokienez.

Ebazpen honen aurka ezin daiteke aurkeztu inolako errekurtso arruntik.

Epai honen ziurtagiriarekin batera, irmoa denean, jatorrizko autoak jatorrizko epaitegira bidali, ezagutu eta betearaz ditzaten.

Eta gure epai honen bidez eman, agindu eta sinatu egiten dugu."

Francisco Jose Marta Fernandez eta "Altodouro Construcciones SL" demandatu auzi-iheslarien egungo bizilekua ezezaguna denez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa epaitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunen eskura.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko ekainaren 1a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala