Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

78. zk., 2006ko apirilaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
2153

LEHIAKETA PUBLIKOA, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuarena, Gurutzetako Ospitalea jostura-sarez hornitzeko dena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Gurutzetako Ospitalea.

c) Espedientearen zenbakia: LP G/110/20/1/0765/ O661/0000/032006.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: jostura-sareak.

b) Loteak: bai, 8.

c) Gauzatzeko lekua: Gurutzetako Ospitalea.

d) Gauzatzeko epea: urtebete (luza daiteke).

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 80.554,50 euro.

5.– Bermeak.

Behin-behinekoa: ez.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Gurutzetako Ospitalea (Kontratazioa).

b) Helbidea: Gurutzetako plaza z.g.

c) Herria eta posta-kodea: Gurutzeta-Barakaldo 48903.

d) Telefonoa: 94 600 61 61.

e) Telefaxa: 94 600 61 36.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2006ko maiatzaren 11.

7.– Kontratistaren betebeharrak. Agiri hauek aurkeztu beharko ditu: ikusi oinarriak, ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa (laginak...) egiaztatzeko aurkeztu behar diren agiriak zeintzuk diren jakiteko.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2006ko maiatzaren 11.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen pleguan adierazitakoak.

c) Eskabideak aurkezteko lekua: Gurutzetako Ospitalea (Erregistro Orokorra), Gurutzetako Plaza z.g., 48903 Gurutzeta, Barakaldo.

d) Lizitatzaileak nahitaez noiz arte eutsi behar dion bere eskaintzari: sei hilabete.

e) Aldaerak onartzea: bai.

9.– Eskaintzak irekitzea: 6. puntuan adierazitakoa.

a) Eguna: 2006ko maiatzaren 19a.

b) Ordua: 09:00ak.

10.– Bestelako argibideak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

Gurutzeta, 2006ko martxoaren 24a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

IÑAKI UNZAGA BASAURI.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana