Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

78. zk., 2006ko apirilaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
2145

80/2006 DEKRETUA, apirilaren 11koa, Gipuzkoako Foru Aldundiak nahitaezko desjabetzea egiteko, "Aizarnazabal urez hornitzeko trazatu proiektua" burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu behar dituela deklaratzeko dena.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Garapen Iraunkorrerako diputatuaren 2005eko irailaren 20ko Foru Aginduaren bidez, jendaurrean jarri ziren "Aizarnazabal urez hornitzeko trazatu proiektua" burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak, nahitaezko desjabetzea egiteko. Ondoren, 2006ko urtarrilaren 10eko bilkuran Diputatuen Kontseiluak erabaki zuen, Eusko Jaurlaritzari eskatzea, nahitaezko desjabetzearen eraginpean dauden ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla deklaratzeko, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Lehenbailehen hartu beharreko ondasun eta eskubideak banakatuta eta xehatuta agertzen dira espedientean jasotako zerrendan, zeintzuk diren jakiteko beharrezkoak diren datuekin. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen zegokion garaian eta, administrazio espedientean adierazten denez, alegazio-idazki batzuk aurkeztu eta ebatzi ziren.

Zerbitzu teknikoek ikusi dutenez, ez dago espedientea izapidetzeko inolako hirigintza-oztoporik.

Ondasun eta eskubide horiek hartzea luza ezinezkotzat jotzen da honako arrazoi hauengatik:

Gipuzkoako Foru Aldundiak, kontsortzio eta mankomunitateen laguntzarekin, lurraldeko udalerriak urez hornitzeko egin duen inbertsio-ahaleginari ekin dio; izan ere, Diputatuen Kontseiluak behin betiko onartu du "Aizarnazabal urez hornitzeko trazatu proiektua". Proiektu horren obrak dira, Ibai-Ederko desbiderapeneko txabolarekin konektatzeko, hornitzeko ura txabola horretatik eraikitzekotan diren biltegiraino (1.500 m3-ko edukieraduna) eramateko, baita Aizarnazabalgo hornidura-sarera konektatzeko ere.

Burutu beharreko obra Gipuzkoako Lurralde Historikoko Ur Hornidurako eta Saneamenduko Plan Orokorraren barruan dago. Plan hori, berriz, Urola Erdialdea urez hornitzeko diseinatu zen, Ibai-Ederko urtegiko hornidura sistematik. Gipuzkoako Ur Kontsortzioarekin batera zehaztutako inbertsio-lehentasunen politikarekin bat, Aizarnazabal urez hornitzeko lanei ekin behar zaie, udalerri horrek Europako Ekonomia Erkidegoko herrialdeek arauz ezarrita duten pareko azpiegiturak izan ditzan. Halaber, jarduera hori Gipuzkoako Ur Kontsortzioarekin batera sinatutako lankidetza-hitzarmenean jasota dago, 2004-2007 aldian Gipuzkoako Lurralde Historikoan hornidurako eta saneamenduko zenbait azpiegitura hidraulikoen inbertsioak egiteko.

Euskal Herriko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f) artikuluan xedatzen denaren arabera, Eusko Jaurlaritzari dagokio nahitaez desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla deklaratzea, nahitaezko desjabetzeak honako hauek hartzen dituenean: egikaritze-unitate osoak, lurraldearen hirigintza-antolamenduari dagozkion sistema orokorrak edo antolaketa horren elementuren bat eta hiri-lurzoruan egin beharreko jarduera isolatuak. Goian aipatutako lege horrek 26.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, orduko Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari zegokion horretarako proposamena Jaurlaritzaren Kontseiluan aurkeztea.

Ondorioz, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2006ko apirilaren 11n egindako bilkuran aztertu ondoren, honako hau

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.– Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta Euskal Herriko Lurralde Antolamenduari buruzko Legearen 26. artikuluan xedatutakoari jarraituz, Aizarnazabal urez hornitzeko trazatu proiektua burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak Gipuzkoako Foru Aldundiak lehenbailehen hartu beharrekoak direla deklaratzea, nahitaezko desjabetzea egiteko. Berariaz hasarazitako espedientean jasotako zerrendan daude zehaztu eta banakatuta ondasun eta eskubide horiek.

Vitoria-Gasteizen, 2006ko apirilaren 11n.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ingurumen eta Lurralde 					Antolamendu sailburua,

ESTHER LARRAÑAGA GALDOS.


Azterketa dokumentala