Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

78. zk., 2006ko apirilaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
2143

AGINDUA, 2006ko martxoaren 28koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, abenduaren 17ko 298/2002 Dekretuan zehaztutako diru-laguntzen 2006ko deialdia egiteko dena. Dekretu horren bitartez, bizitza osoan zehar egiten den ikaskuntzaren inguruko jarduerak gauzatzeko diru-laguntzak arautu ziren.

2002ko abenduaren 30eko EHAAn, 248. zenbakian, bizitza osoan zehar egiten den ikaskuntzaren inguruko jarduerak gauzatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 17ko 298/2002 Dekretua argitaratu zen. Dekretu horren bidez, bizitza osoan zehar egiten den ikaskuntzaren testuinguruan hiritarren parte-hartzea bultzatzeko eta 25 urtetik gorako pertsonen gaitasunak hobetzeko helburua duten ikaskuntza erabilgarriko jarduerak sustatu nahi dira ezagutzaren edozein esparrutan; eta horretarako, Eusko Jaurlaritzak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren bitartez martxan jarri dituen laguntzen eremua ezarri zen.

Etengabeko ikaskuntzako proiektuak erakunde arteko jardunaren helburu izan daitezke, eta bi motatakoak izango dira: batzuk, interesa duten pertsonek banaka jaso dezaketen ikaskuntzako ekimen, ekintza edo jarduera espezifikoari buruzkoak; besteak, toki- edo eskualde-esparruetan ikaskuntzako ekimen, ekintza edo jarduerak garatu eta sustatzen dituztenak.

Beste alde batetik, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginak, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren bidez onartuak, ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegoak ekitaldi ekonomiko bakoitzean indarrean izango dituen aurrekontu orokorrak zehaztuta daudenean, programei diru-laguntzak eman edo ez erabakitzeko arauak eguneratu, berrikusi edo, hala behar badu, ezarri egin beharko direla, eta zehaztugabeko indarraldia eman zitzaien diru-laguntzen kasuan, dagokien deialdia egin beharko dela.

Halaber, abenduaren 17ko 298/2002 Dekretuak zehaztugabeko indarraldia edo denbora-mugarik gabeko izaera daukaten diru-laguntzak arautzen dituenez, eta dekretu horren 10.3 artikuluak ematen duen gaikuntza erabiliz, bidezkoa da agindu hau ematea eta EHAAn argitaratzea, aipatutako artikuluaren arabera, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak urtero egin behar baitu deialdia.

Azkenik, 298/2002 Dekretuaren azken xedapenetatik lehenengoaren bidez Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua gaitzen da dekretu hau garatzeko eta burutzeko beharrezko diren xedapenak hartzeko. Hori dela eta, onartzen diren proiektuak burutzeko gehienezko epea agindu honen bosgarren artikuluan ezartzen da.

Ondorioz, hau

XEDATU DUT:

Lehenengoa.– Bizitza osoan zehar egiten den ikaskuntzaren inguruko jarduerak gauzatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 17ko 298/2002 Dekretuan zehaztutako diru-laguntzen 2006ko deialdia egitea.

Bigarrena.– Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian agindu hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskaerak agindu honen eranskinean jasotzen den eskabide-eredu normalizatuaren arabera aurkeztu behar dira. Eskabideekin batera, sinatzen duenak, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50. artikuluaren 5. atalak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldatutakoak, ezarritako arrazoiren baten eraginpean ez dagoela adierazten duen zinpeko aitorpena aurkeztu behar du.

Hirugarrena.– Deialdia finantzatzeko 1.700.342, 00 euro izango dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-kredituen arabera.

Zenbateko hori handitu egin daiteke abenduaren 17ko 298/2002 Dekretuaren 18.1 artikuluak ezarritakoaren arabera.

Laugarrena.– Deialdi honetako diru-laguntzak eskatzeko eta emateko baldintzak diru-laguntza horiek arautzen dituen abenduaren 17ko 298/2002 Dekretuan ezarritakoak izango dira. Halaber, ezingo dira diru-laguntza hauen onuradun izan Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50. artikuluaren 5. atalak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldatutakoak, ezarritako arrazoiren baten eraginpean daudenak.

Bosgarrena.– Onartuak suertatuko diren proiektuek 2006ko urtarrilaren 1etik 2007ko uztailaren 31a arte iraungo dute gehienez.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindu honek administrazio-bidea agortzen du eta bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Agindua argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 116. eta 117. artikuluek ezarritakoaren arabera; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Herriko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salan Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Agindua argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautu zuen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.a) eta 46.1 artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Bigarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango du eragina.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko martxoaren 28a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.

ERANSKINA
BIZITZA OSOAN ZEHAR EGITEN DEN
IKASKUNTZAKO JARDUERA-PROIEKTUAK

ESKATZAILEAREN DATUAK

Erakundea: 	

Erakundearen zuzendaria/titularra: 	

	

NAN zk.: 	

Udalerria: 	

Kalea/Plaza: 	

Posta-barrutia: 	........ Telefonoa:

Faxa: 	.................. e-maila:

AZALPENA

Bizitza osoan zehar egiten den ikaskuntzako jarduera-proiektuei buruz 200...ko ..............ren .....ko Aginduan jasotako deialdiaren baldintzak ezagutzen ditut.

Ondoko proiektu hau aurkezten dut:

	

Bizitza osoan zehar egiten den ikaskuntzako jarduera-proiektu hau osatzen duten ekintzek ondokoak ukitzen dituzte:

&#9;<FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" n Erakunde hau.

&#9;<FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" n Zenbait erakunde. Esan zeintzuk: &#9;............................

&#9;

Deialdi horretan eskatutako baldintzak betetzen direla ziurtatzeko beharrezko dokumentazioaren originala eta bi kopia aurkezten ditut.

&#9;<FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" n Proiektuaren deskribapena

&#9;<FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" n Proiektuaren laburpen-fitxa

&#9;<FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" n Erakundearen arduradunaren zinpeko adierazpena

&#9;<FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" n Bestelakoak

ESKAERA

................... euro ematea, bizitza osoan zehar egiten den ikaskuntza sustatzeko, gorago aipatutako jarduera-proiektua gauzatu dadin.

...................., 2006ko ...........ren ........ a
(sinadura eta zigilua)

ETENGABEKO IKASKUNTZAKO ZUZENDARIA


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana