Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2006ko apirilaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Energiaren Euskal Erakundea
1987

IRAGARKIA, energia eta meatzaritzaren alorreko bi programen araudiari buruzkoa.

2005eko apirilaren 1eko EHAAn (61. zk.) agertutako iragarkiaren bidez honako programa hauen araudia ezarri zen 2005. urterako:

– Energia-baliabide berriztagarrien ustiapena.

– Meatze-ikerketarako azterlanak.

Bi programa horien indarraldia amaitutakoan, 2006ko ekitaldirako deialdia egiten da, eta programa horiei aplikatuko zaien araudia 2005eko apirilaren 1eko EHAAn argitaratutako iragarkian ezarritakoa izango da. Hala ere, energia-baliabide berriztagarrien ustiapenaren programan aldaketa hau sartu da:

– 2005eko Programan azaltzen den eskabide-orrian, eta horrekin batera joan behar duen dokumentazioan, instalazioaren deskribapena egiten duen fitxa erantsi behar da, erabiltzen den teknologiaren arabera desberdina eta behar bezala beteta. Fitxa hauek erabili nahi dituenak EEE/EVEren bulegoetan edo www.eve.es webgunean eskura ditu.

Eskabideak aurkezteko azken eguna 2006ko abenduaren 31 izango da.

2006ko ekitaldirako programen aurrekontu diru-izendapenak hauexek dira:

– Energia-baliabide berriztagarrien ustiapena: 1.925.000 euro.

– Meatze-ikerketarako azterlanak: 21.035 euro.

Bilbao, 2006ko martxoaren 21a.

Zuzendari nagusia,

JOSÉ IGNACIO HORMAECHE AZUMENDI.


Azterketa dokumentala