Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2006ko apirilaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Elorrioko Udala
1986

IRAGARKIA, gizarte- eta kultura-suspertzailearen eta liburutegiko laguntzailearen lanpostuak sortzearen aurka aurkeztutako alegazioak ezesteari dagokiona.

Udalbatza Osoak, 2006ko otsailaren 28an egin zuen bileran, honako erabaki hauek hartu zituen, besteak beste:

1.– Gizarte- eta kultura-suspertzailearen eta liburutegiko laguntzailearen lanpostuak sortzea onartzen zuen Udalbatzaren erabakiaren aurka aurkeztutako alegazioak ezestea. Alegazio bat Karmele Ganboa andreak aurkeztu zuen, 2005-12-30ean, Lilika Emakume Taldearen izenean (Sarrera zenbakia: 4131). Bestea Cristina Sierra Fagoaga andreak aurkeztu zuen, 2005-12-30ean, Kultur eta Kirol Taldeen Asanbladaren izenean (Sarrera zenbakia: 4137).

2.– Gizarte- eta kultura-suspertzailearen eta liburutegiko laguntzailearen lanpostuen sorrera eta plantilla organikoaren aldaketa behin betikoz onartzea.

3.– Erabaki honen berri interesdunei ematea, eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Elorrio, 2006ko martxoaren 15a.

Alkatea,
AGUSTIN ASUA AZKARATE.

Azterketa dokumentala