Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2006ko apirilaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
1985

EDIKTUA, 2006ko martxoaren 8koa, Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariarena, Arias Suso Jesus enpresari 05.0387.01.02.01.03 errekurtsoan izandako ebazpena jakinarazten diona.

Adolfo González Berruete, Lan eta Gizarte Segurantza zuzendari naizenez,

Jakinarazten dut Arias Suso Jesus enpresak aurkeztutako 05.0387.01.02.01.03 errekurtsoa amaitu dela eta bertan honako ebazpena hartu dela: onetsi egiten da Jesús Arias Suso jaunak enpresaren izenean eta ordez aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, eta, ondorioz, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Arabako lurralde-ordezkariaren 2005eko urriaren 7ko ebazpena indargabetuta geratzen da eta jarduerak Arabako Lurralde Ordezkaritzak ebazpena hartu aurrera eramaten dira. Ebazpen hori 01/2004/35 zigortze-espedientean hartu zen eta bertan Arias Suso Jesus enpresari hirurehun eta hamar (310) euroko zehapena ezarri zitzaion.

Enpresa horri ebazpena jakinarazteko hainbat aldiz saiatu arren jasota zegoen azken helbidean (Vitoria-Gasteizko Arana kalea, 8) ezin izan da lortu; beraz, ebazpena jakinaraziko zaio interesatuari, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan ezarritakoaren arabera eta, aldi berean, honako hau ohartaraziko zaio enpresari: ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du eta bere aurka Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, jakinarazpena egiten den egunaren biharamunetik aurrera.

Enpresa horrentzako jakinarazpen-balioa izan dezan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan aurreikusitako moduari jarraituz argitaratuko da ediktu hau.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko martxoaren 8a.

Lan eta Gizarte Segurantza zuzendaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.


Azterketa dokumentala