Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2006ko apirilaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
1984

LEHIAKETA. Iragarkia, "Amurrioko (Araba) Zaraobe BHI eraikin berria egin eta oraingoa handitzea" helburutzat duen obra-kontratu administratiboa esleitzeko dena (KBN C01/008/2006 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Administrazio eta Zerbitzu sailburuordea. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: C01/008/2006.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Amurrioko Zaraobe BHI eraikin berria egin eta oraingoa handitzea (Araba).

b) Loteak eta kopurua: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Amurrio (Araba).

d) Gauzatzeko epea: zuinketa-akta izenpetzen den egunaren biharamunean hasi eta 24 hilabetekoa izango da.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: zazpi milioi berrehun eta zortzi mila zortziehun eta berrogeita bederatzi euro eta hogeita bost zentimo (7.208.849,25).

5.– Behin-behineko fidantza: ehun eta berrogeita lau mila ehun eta hirurogeita hamasei euro eta laurogeita hemeretzi zentimo (144.176,99).

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Araban duen Lurralde Ordezkaritza.

b) Helbidea: San Prudencio kalea 18, beheko solairua.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01009.

d) Telefonoa: 945 01 72 00.

e) Faxa: 945 01 72 01.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2006ko maiatzaren 8a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: taldea, azpitaldeak eta kategoria.

Taldea: C)	Azpitaldea: 2	Kategoria: f)	

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena, eta gaitasun teknikoa eta profesionala:

– Ekonomia- eta finantza-kaudimena: Espainiakoak ez diren Europar Batasuneko gainerako estatukideetako enpresariek ekonomia- eta finantza-kaudimena badutela egiaztatu beharko dute, azken hiru urteetan enpresak egindako negozioen guztizkoen eta egindako obren gaineko deklarazioaren bidez, urteko gutxienekoa hiru milioi euro (3.000.000) delarik.

– Gaitasun teknikoa: Espainiakoak ez diren Europar Batasuneko gainerako estatukideetako enpresariek gaitasun teknikoa badutela egiaztatu beharko dute. Horretarako, ezaugarriei nahiz aurrekontuari dagokienez, azken hiru urteetan egindako kontratu honen xede den obraren antzeko obrak jasoko dituen zerrenda aurkeztu beharko dute. Honako hauek adierazi beharko dira bertan: zenbatekoa, datak eta onuradun publikoak edo pribatuak. Hori guztia berariazko klausula administratiboen pleguaren II. eranskinean adierazten diren agiriak betez egingo da.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2006ko maiatzaren 9a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula zehatzen pleguan zehaztutakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua (Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Nagusia, beheko solairua).

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak nahitaez noiz arte eutsi behar dion bere eskaintzari: 3 hilabetez, proposamenak irekitzen direnetik hara.

e) Aldaerak onartzea: ez da aldaerarik edo alternatibarik onartuko.

f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua (Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Nagusia, beheko solairua).

c) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2006ko maiatzaren 19a.

e) Ordua: 12:00ak.

10.– Bestelako argibideak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: 2006ko martxoaren 27a.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: http://www.euskadi.net.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko martxoaren 27a.

Kontratazio Zerbitzuko burua,

FRANCISCO JAVIER ELOLA DEL RÍO.

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA, ez dagoenez.


Azterketa dokumentala