Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2006ko apirilaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Vitoria-Gasteizko Merkataritza Arloko 1 Zenbakiko Epaitegia
1983

EDIKTUA, 24/04 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Merkataritza Arloko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 24/04 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Aceites Guirado Noguera SL.

Abokatua: María Luisa Pérez Ávila.

Prokuradorea: Luis Pérez Ávila.

Demandatua: Darío Ángel Sánchez Flores eta Embutidos Las Encinas de la Puebla SL.

Gaia: judizio arrunta.

Aipatu judizioaren gainean epaia eman da 2006ko martxoaren 16an. Hau dio epaitzak:

Baietsi egiten dut Aceites Guirado Noguera SL sozietateak Embutidos Las Encinas de La Puebla SL sozietatearen eta Darío Ángel Sánchez Floresen aurka aurkeztutako demanda. Biak kondenatzen ditut auzi-jartzaileari 9.522,63 euro ordaintzera, baita legezko interesak eta sortutako kostuak ere.

Jakinaraz bekie ebazpen hau demandatuei ediktu bidez (PZLko 497. artikulua).

Ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke: epaitegi honetan aurkeztu beharko da, Arabako Probintzia Auzitegirako, jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera bost eguneko epean.

Demandatuek, Darío Ángel Sánchez Floresek eta Embutidos las Encinas de la Puebla SL sozietateak, egun helbidea non duten ez dakigunez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2. (PZLb) artikuluan xedatutakoarekin bat, aipatu ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu batez jakinaraztea erabaki da.

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Arabako Probintzia Auzitegian.

Epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bitartez egin beharko da errekurtsoa, bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Errekurtso horretan, bestalde, honako hauek adierazi beharko dira: zein ebazpen apelatzen den, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dute interesatuek, epaitegi honetako idazkaritzan.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko martxoaren 16a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala