Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2006ko apirilaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
1981

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioaren gaineko 1085/05 judizioaren ondoriozkoa.

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: L2 1085/05 adostasunik gabeko dibortzioa.

Demandatzailea: Laura Crespo Lorenzo.

Abokatua: Elena Crespo Lorenzo.

Prokuradorea: Aitor Noval Barrena.

Demandatua: Michael Brand.

Gaia: Laura Crespo Lorenzoren dibortzioa Michael Dawid Branden aurka.

Aipatutako judizioaren gainean eman da epaia. Hau dio epaitzak:

EPAITZA

Onetsi egiten dut Noval epaitegietako prokuradore jaunak Laura Crespo Lorenzoren izenean aurkeztutako demanda, auzi-iheslari den Michael Dawid Branden aurkakoa, hain zuzen ere. Deklaratu egiten dut deseginda, dibortzioa dela medio, auzilariek 2001eko azaroaren 23an gauzatutako ezkontza, horrek dakartzan legezko ondorio guztiekin.

Epai hau irmoa egin ostean, bidal bekio horren ziurtagiria Erregistro Nagusiko arduradunari, ezkontza-inskripzioaren orri-bazterrean banaketako epaiaren oharra idatzi ahal izateko.

Epai hau eman, agindu eta sinatu dut. Epaiaren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke epaia jakinarazi ondoko bost eguneko epean. Epai honen testigantza egingo da jatorrizko autoei eransteko eta jatorrizkoa epaitegi honetako epaien liburuan sartuko da.

Michael Dawid Brand demandatuaren gaur egungo helbidea ezezaguna denez gero, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, aipatu ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da.

Ebazpen honen aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake Gipuzkoako Probintzia Auzitegian.

Epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bitartez egin beharko da errekurtsoa, bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Errekurtso horretan, bestalde, honako hauek adierazi beharko dira: zein ebazpen apelatzen den, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dute interesatuek, epaitegi honetako idazkaritzan.

Donostia-San Sebastián, 2006ko martxoaren 13a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala