Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2006ko apirilaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Arabako Probintzia Auzitegia
1976

EDIKTUA, 215/04 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Arabako Probintzia Auzitegia – 2. Sekzioa.

IZO 01.02.2-04/002878.

L2 51/06 prozedura arruntaren autoak.

Agindu judizialaren jatorria: Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Vitoria-Gasteiz).

L2 215/04 prozedura arruntaren autoak.

Errekurtsogilea: Construcciones G. González SA.

Prokuradorea: Iñaki Sanchiz Capdevila.

Abokatua: Juan Antonio Careaga Muguerza.

Erantsitako errekurritua: Castillo de Toro kaleko 1, 1., 3 eta 5 zenbakietako Jabekideen Elkartea.

Prokuradorea: Alfredo Aja Garay.

Abokatua: Federico Saracibar Serradilla.

Errekurritua: Marquínez González SA (auzi-iheslaria).

Aipatu errekurtsoaren gainean epaia eman da. Hau dio xedapen-zatiak: "Epaitza: ezetsi egiten dut Sanchiz prokuradore jaunak Construcciones G. González SA enpresaren ordez aurkeztutako errekurtsoa. Halaber, ezetsi egiten dut, horri erantsita, Castillo de Toro kaleko 1, 1., 3 eta 5 zenbakietako Jabekideen Elkarteak, Aja prokuradore jaunak ordezkatutakoak, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegiak 215/04 prozedura arruntean emandako epaiaren aurka jarritako errekurtsoa; beraz, aipatu epaia berresten dut. Errekurtsogileari kostuak ezartzen dizkiot beren beregi, eta auzi-jartzaileak erantsitako errekurtsoagatik sortutako kostuak ordaindu behar ditu. Ebazpen honen aurka ez dago errekurtso arruntik jartzerik. Epai honen ziurtagiriarekin batera, jatorrizko autoak jatorriko epaitegira bidali, horren berri izan dezaten eta betearaz ditzaten. Eta epaia eman, agindu eta sinatu egiten dugu."

Marquínez González SA demandatuak –auzi-iheslaria- egun helbidea non duen ez dakigunez, erabaki da aipatu ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu batez jakinaraztea, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesatuaren esku dago epaitegi honetako idazkaritzan.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko martxoaren 16a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala