Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2006ko apirilaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1970

AGINDUA, 2006ko martxoaren 13koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Bergarako (Gipuzkoa) "Bergara" Musika Eskola Pribatuari baimena ematen diona 1. maila edo hastapenekoa emateko eta musika espezialitateak gehitzeko.

1. maila edo hastapenekoa emateko eta musika espezialitateak gehitzeko baimena eskatuz Bergarako (Gipuzkoa) "Bergara" Musika Eskola Pribatuaren entitate titularraren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da.

Espediente horri Hezkuntzako Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Urriaren 27ko 289/1992 Dekretuaren II. kapituluan ezartzen da irakasleei Musika Eskoletan irakatsi ahal izateko eskatzen zaien titulazioa (289/1992 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegiak —Musika Eskolak— sortzea eta horien jarduna arautzen duena; 1993ko urtarrilaren 4ko EHAA).

Indarrean dauden legeak ikusi ondoren eta arauz eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla kontuan harturik, hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.– "Bergara" Musika Eskola Pribatuari (kode zenbakia: 20007382) baimena ematen zaio 2005-2006 ikasturtetik 1. maila edo hastapenekoa emateko eta gitarra elektrikoa espezialitatea gehitzeko.

Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira: 1., 2., 3. eta 4. mailakoak.

Adarra:

– Kantua.

– Instrumentu sinfonikoak: biolina, biolontxeloa, biola, flauta, fagota, klarinetea, saxofoia, oboea, tronpeta, fliskornioa, tronpa, tronboia, tuba.

– Instrumentu polifonikoak: pianoa, akordeoia eta gitarra.

– Bertakoa: txistua.

– Zenbait joera: gitarra elektrikoa.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko martxoaren 13a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.


Azterketa dokumentala