Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2006ko apirilaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
1966

EBAZPENA, 2006ko martxoaren 20koa, Lehendakaritzaren idazkari nagusiarena, Europako gaien informazio eta zabalkunde proiektuak egiteko dirulaguntzak emateko deialdia egiten duena.

Apirilaren 26ko 100/2005 Dekretuaren bidez aldatutako martxoaren 10eko 35/1998 Dekretuak, Europako gaiei buruzko informazio eta zabalkunde proiektuak egiteko dirulaguntzak arautzen ditu. Dekretu horretan ezarritakoaren arabera, bidezkoa da 2006ko ekitaldirako dirulaguntzetarako deialdia egitea, EAEko Administrazioko aurrekontu orokorraren pentzutan.

Ondorioz, hauxe

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.– Deialdia.

Europako gaien informazio eta zabalkunde proiektuak egiteko laguntzen deialdia egitea, apirilaren 26ko 100/2005 Dekretuaren bidez aldatutako martxoaren 10eko 35/1998 Dekretuaren arabera; horretarako, 120.000 euroko diru kopurua izango da, onartu eta eranskinean adierazten diren oinarrien arabera.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Erabaki honetan eta martxoaren 10eko 35/1998 Dekretuan aurreikusita ez dagoen guztian, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatutako, Herri Administrazioen Eraentza Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aplikatuko da.

Bigarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean ekarriko ditu ondorioak erabaki honek.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko martxoaren 20a.

Lehendakaritzaren idazkari nagusia,

JESÚS PEÑA MARTÍNEZ.

ERANSKINA
EUROPAKO GAIEN INFORMAZIO ETA
ZABALKUNDE PROIEKTUETARAKO
DIRULAGUNTZAK EMATEKO DEIALDIAREN
OINARRIAK, APIRILAREN 26KO 100/2005
DEKRETUAREN BIDEZ ALDATUTAKO
MARTXOAREN 10EKO 35/1998 DEKRETUAK ARAUTUTAKOAK.

Lehenengoa.– Xedapena.

1.– Oinarri hauek onesten dituen ebazpenak dirulaguntzetarako deialdia egitea du helburu. Dirulaguntza hauek Europako Batasuneko ekintzaren norainokoa esplikatzeko dauden jardueren informazio eta komunikazio proiektuen promoziorako izango dira.

Bigarrena.– Laguntzaren iraupena.

Proiektuak egiteko epea 2006ko abenduaren 31n bukatuko da.

Hirugarrena.– Dotazioa.

Deialdi honek 120.000 euroko dirulaguntza izango du.

Laugarrena.– Eskaerak aurkezteko lekua eta epea.

1.– Eskaerak jarraian datorren helbidean aurkeztuko dira:

Europako Gaietarako Zuzendaritza.

Lehendakaritza.

Nafarroa kalea, 2.

01007 Vitoria-Gasteiz.

Eskabideak halaber, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako edozein eratan aurkez daitezke. Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen.

2.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunaz geroztik hilabeteko epean aurkeztuko dira eskaerak.

Bosgarrena.– Epaimahaia.

Honako hauek izango dira epaimahaiko kideak:

Lehendakaria: Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia.

Bokalak:

Europako Gaietarako zuzendaria.

Azterlan eta Lege Araubide zuzendaria.

Europako Gaietarako Zuzendaritzako teknikari bat, idazkari lana egingo duena.

Seigarrena.– Ebazpena.

1.– Lehendakaritzako Idazkaritza Nagusiaren titularrak, Epaimahai kalifikatzaileak aurkeztutako proposamena ikusita, prozedura erabakiko du. Ebazpenak dirulaguntza jaso duten proiektuen zerrenda jasoko du, zerrendan titularrak eta dirulaguntzen zenbatekoa eta ezezkoa jaso duten proiektuak agertuko dira.

2.– Deialdiaren baldintzak betetzen dituzten proiektuak atenditu gabe gelditzen badira dirulaguntza horietarako krediturik ez dagoelako, ebazpenean lehentasunen arabera hamar proiektuen zerrenda sartuko da uko egiteren bat gertatuz gero ordezkapena egiteko.

Proiektu horiek ordezkapenen arabera sailkatutako dira, proiektu horien titularrak identifikatuko dira eta, dirulaguntzaren onuradunen batek dirulaguntzari uko eginez gero, jaso ahal duten diru kopuruaren gehiengoa ere adieraziko da. Proiektu horiek jasoko duten diru kopurua uko egitetik sortzen dena izango da eta inola ere ez da kopuru hori baino handiagokoa izango.

3.– Ebazpenak Epaimahai Kalifikatzailearen osaketa ezarri beharko du eta bide administratiboa agortuko du; ebazpenaren berri onuradunei jakinaraziko zaie eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da guztiek ezagutu dezaten, deialdiaren ebazpena indarrean jartzen denetik 6 hilabete igaro baino lehen.

4.– Epe hori igaro bada eta ebazpenik argitaratu ez bada dirulaguntza eskaera ez dela onartu ulertuko da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 44.1 artikuluan ezarrita dagoenarekin bat etorriz.


Azterketa dokumentala