Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2006ko apirilaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Jaurlaritzaren Lehendakariordetza
1963

AGINDUA, 2006ko martxoaren 22koa, Jaurlaritzaren lehendakariordearena, Jaurlaritzaren Lehendakariordetzan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa egiteko dena.

"Goi-kargudunaren idazkari" lanpostua hutsik dago, eta, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c) artikuluan (1989ko uztailaren 28ko EHAA) xedatutakoarekin bat etorriz eta Funtzio Publikorako Zuzendaritzak aldeko irizpena eman ondoren, Lehendakariordetzak erabaki honen eranskinean zehazten den lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia iragartzen du. Hona hemen deialdiaren

OINARRIAK:

Lehenengoa.– Erabaki honen bitartez iragartzen den lanpostua eranskinean aipatutako baldintzak betetzen dituzten karrerako funtzionarioek eskatu ahal izango dute.

Bigarrena.– Interesdunek Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Zerbitzu Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak, bertan datu pertsonalak eta egungo destinoa zehaztuko dituztelarik. Eskabideak aurkezteko epea hamabost egun baliodunekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Hirugarrena.– Izangaiek idazkiarekin batera curriculum vitae igorri behar dute eta bertan honako hauek adieraziko dira:

a) Titulu akademikoak.

b) Administrazio publikoan eta enpresa pribatuetan betetako lanpostuak.

c) Burututako ikasketak eta ikastaroak, hizkuntz ezagutzak eta aipagarri iritzitako bestelako merezimenduak.

Eskabidearekin batera, eskatutako baldintzak eta aurkeztutako merezimenduak egiaztatzen dituzten agiriak aurkeztu beharko dituzte izangaiek. Halaber, interesdunek egokitzat jotzen dituzten argitalpen, txosten edo bestelako agiriak ere aurkez ditzakete.

Laugarrena.– Deialdi hau Jaurlaritzaren lehendakariordearen aginduaren bidez gauzatuko da eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunaren biharamunetik aurrera, gehienez hilabeteko epean.

Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du, baina berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio ebazpena eman duen organoari; horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango da EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salan, bi hilabeteko epean, EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko martxoaren 22a.

Jaurlaritzaren lehendakariordea,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.

ERANSKINA

Iragarritako lanpostua:

– Izena: goi-kargudunaren idazkaria (1001. kodea, 174. dotazio zk.)

– Kokapena: Autonomia Politikarako eta Estatutuaren Garapenerako Zuzendaritza. Jaurlaritzaren Lehendakariordetza.

– Destinoko herria: Vitoria-Gasteiz.

– Kidegoa: C1 edo D1.

– Maila: 18.

– Berariazko osagarria: 8.189,83 euro.

– Hizkuntza-eskakizuna: 2.

– Derrigortasun data: 2001-10-31.

Bete beharreko baldintzak:

– C1 edo D1 kidegoetakoa izatea.

– Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio edo administrari-laguntzaile kidegoko karrerako funtzionario gisa, zerbitzu aktiboan, zerbitzu berezietan edo seme-alabak zaintzeko eszedentzian egotea.

– Halaber, lehen aipatutako kidegoetako karrerako funtzionarioak ere aurkeztu ahal izango dira lehiaketara, baldin eta derrigorrezko eszedentzian, beste herri-administrazioren baten zerbitzuan, suspentso-egoeran edo borondatezko eszedentzian badaude. Horretarako, egoera horietarako ezarritako epea beteta eduki behar dute. Horrela, langile horiek jarduneko zerbitzura itzuliko lirateke.

– Urtebete edo biko esperientzia, lanpostua atxikita dagoen administrazio edo administrari-laguntzaile kidegoetako zeregin propioetan, hurrenez hurren.


Azterketa dokumentala