Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2006ko apirilaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
1959

AGINDUA, 2006ko martxoaren 28koa, hiritar guztiak euskal turismo-eskaintzara iritsi ahal izatea sustatzeko neurriak ezartzen dituen Agindua aldatzeko dena.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2003ko apirilaren 16ko Aginduak (maiatzaren 16ko EHAA, 95. zk.) hiritar guztiak euskal turismo-eskaintzara iritsi ahal izateko neurrien programa arautzen du.

Ekonomia sustatzeko laguntza-bideak ezartzen dira ekainaren 7ko 121/2000 Dekretuan, eta honako agindu honen bidez Dekretu horretako 30. artikuluan ezarritakoa garatu nahi da.

Agindu honek aipatutako legezko testuan 3.2. artikuluan enpresa txiki eta ertainak zer diren zehazteko 1996ko apirilaren 3ko Gomendioari egiten zaion erreferentzia ordezten du beste honekin: Batzordearen maiatzaren 6ko 2003/361/CE Gomendioa. Izan ere, gomendio honek aurrekoa ordeztu du 2005eko urtarrilaren 1etik aurrera, eta Aginduaren 3. artikuluak berak xedatzen du ordezteko aukera.

Ordeztu egiten da, halaber, "minimis" laguntzei buruz Batzordearen 1996/C/68/06 zenbakiko Jakinarazpenari egiten zitzaion aipamena, beste honekin: Batzordearen 2001eko urtarrilaren 12ko 69/2001 Erregelamenduan (EE) laguntza horiei buruz ezarritakoarekin.

Aurkeztu beharreko agiriei beste bat erantsi zaie: eskabide-egilearen zinpeko aitorpena; sexuagatiko diskriminazioa egin izanagatik zehapen administratibo edo penalik jaso ez izana, eta Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Legea dela medio, debeku horren ondoriozko zehapenik jaso ez izana adieraziko da bertan.

Azkenik, xedapen gehigarri baten bidez, egokitu egiten dira Turismoa Antolatzeko Zuzendaritzari eta Turismoa Antolatzeko zuzendariari egiten zaizkien aipamenak, turismoaren arloan eskumena duen sailaren egitura organikoak ezartzen dituzten dekretuetan (oraingoan nahiz etorkizunekoetan) azaltzen diren izenekin bat etor daitezen.

Aurreko guztia ikusita, beharrezkoa da aginduaren artikuluetan hainbat aldaketa egitea.

Hori dela eta, hau

XEDATU DUT:

Lehenengo artikulua.– Aldatu egin da hiritar guztiak euskal turismo-eskaintzara iritsi ahal izateko neurriak arautzen dituen Industria, Merkataritza eta Turismo Sailburuaren 2003ko apirilaren 16ko Aginduaren 3. artikuluko 2. paragrafoa. Honela geratu da:

"2.– Agindu honen eraginetarako enpresa txiki eta ertaintzat joko dira 250 pertsona baino gutxiago dituztenak, urteko negozioen bolumena 50.000.000 eurotik gorakoa ez dutenak edo urteko balantze orokorra 43.000.000 euro baino gehiagokoa ez dutenak, eta Batzordearen 2003/361/CE Gomendioan xedatutakoren arabera enpresa txiki eta ertaintzat kalifikatu ahal izateko beharrezko baldintzak betetzen dituztenak.

Enpresa txiki eta ertainei dagokien edozein interpretazio egiteko, 2003ko maiatzaren 6ko Batzordearen 2003/361/EE Gomendioan (EBAO, L 124, 2003ko maiatzaren 20koa) mikroenpresa, enpresa txiki eta ertainen definizioari buruz ezarritakoa edo Gomendio hori ordezkatu edo aldatzeko ematen diren xedapenak hartuko dira kontuan".

Bigarren artikulua.– Aldatu egin da hiritar guztiak euskal turismo-eskaintzara iritsi ahal izateko neurriak arautzen dituen Industria, Merkataritza eta Turismo Sailburuaren 2003ko apirilaren 16ko Aginduaren 6. artikuluko 3. paragrafoa. Honela geratu da:

"3.– Agindu honetan ezarritako laguntzetan, edonola ere, "minimis" laguntzak direla-eta Batzordeak, "minimis" laguntzetarako EEko Itunak 87. eta 88. artikuluen aplikazioari dagokionez 2001eko urtarrilaren 12ko 69/2001 zenbakiko Erregelamenduan ezarritako "minimis" arauak errespetatu beharko dira, eta Europar Batasunean gai horri buruz ezarritako bestelako xedapenak edo jarraibideak ere bai".

Hirugarren artikulua.– Hiritar guztiak euskal turismo-eskaintzara iritsi ahal izateko neurriak arautzen dituen Industria, Merkataritza eta Turismo Sailburuaren 2003ko apirilaren 16ko Aginduaren 8. artikuluko 4. paragrafoari f) idatz-zatia erantsi zaio. Honela dio idatz-zati berriak:

"f) Eskabide-egilearen zinpeko aitorpena; sexuagatiko diskriminazioa egin izanagatik zehapen administratibo edo penalik jaso ez izana, eta Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Legea dela medio, debeku horren ondoriozko zehapenik jaso ez izana adieraziko da bertan."

XEDAPEN GEHIGARRIA

Hiritar guztiak euskal turismo-eskaintzara iritsi ahal izateko neurrien programa arautzen duen Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2003ko apirilaren 16ko aginduan Turismoa Antolatzeko Zuzendaritzari eta Turismoa Antolatzeko zuzendariari egindako aipamenak Turismo Administrazioko eta Lehiakortasuneko Zuzendaritzari eta Turismo Administrazioko eta Lehiakortasuneko zuzendariari egindakotzat, edo unean-unean indarrean dauden arauen arabera turismoaren arloan eskumena duen saileko egitura organikoa arautzen duen Dekretuak ezarritakoei egindakotzat ulertu behar dira.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Ahalmena ematen zaio Turismo sailburuordeari agindu hau aplikatzeko beharrezko diren ebazpenak eman ditzan eta aginduaren inguruan sortzen diren zalantza zehatzak —sortuz gero— ebatz ditzan.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko martxoaren 28a.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua,

ANA AGUIRRE ZURUTUZA.


Azterketa dokumentala