Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2006ko martxoaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Garraio eta Herri Lan Saila
1181

IRAGARKIA, Trenbideen Sektoreari buruzko azaroaren 17ko 39/2003 Legean ezarritakoa hausteagatiko zehapen-espedienteen gainean Garraio eta Herri Lan sailburuordeak emandako ebazpenak jakinarazteko dena.

Espedientatuei ebazpenak jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzea erabaki da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Hori guztia argitara ematen da, interesdun orok horren berri izan dezan eta guztiek jakinarazpen gisa har dezaten; eta, gainera, honako ohartarazpen hau egin behar da:

Iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita, hilabeteko epea izango du interesdunak Garraio eta Herri Lan sailburuari gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluari jarraikiz.

Zehapena Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiak Euskadiko Kutxan duen 3035-0012-76- 0120081734 zk.ko kontuan sartu beharko da, eta izen-deiturak eta espedientearen zenbakia adierazi beharko dira.

Gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko epea bukatu, eta hamabost eguneko epean zehapena ordaintzen ez bada, premiamenduzko bidera joko da, Dirubilketaren Erregelamenduan ezarritakoari jarraikiz (abuztuaren 31ko 212/1998).

Aplikatu beharreko legeriaren taulako laburtzapenen esanahia (1):

L: Trenbideen Sektoreari buruzko azaroaren 17ko 39/2003 Legea.

R: Trenbideen Sektoreari buruzko Erregelamendua onartzen duen abenduaren 30eko 2387/2004 Errege Dekretua.

Erantzulea	Esp. zk.	Lege-haustearen data	Ebazpen data	Hautsitako araua	Zehapena

Responsable	N.º expte.	Fecha infrac.	Fecha resol.	Art. infr. (1)	Sanción.

Abasolo Conde, Mikel	PF/721/2005/MB	20-03-2005	06-02-2006	 90.1.2R 173L	600,00

El Ghabali El Mousaoui, Naoual	PF/755/2005/ET	23-04-2005	 10-01-2006	90.1.1R 173L	30,05

Escudero Borja, Michael	PF/774/2005/MB	15-05-2005	10-01-2006	 90.1.aR 173L	30,05

Manso Rilova, Julen	PF/800/2005/MB	29-05-2005	06-02-2006	90.2.gR 173L	150,25

Vitoria-Gasteiz, 2006ko otsailaren 16a.

Garraio zuzendaria,

IÑIGO PALOMINO ZUBIAURRE.


Azterketa dokumentala