Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2006ko martxoaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
1180

IRAGARKIA, Azterlanen eta Araubide Juridikoaren zuzendariarena, 24/06 Administrazioarekiko Auzi-errekurtsoari dagokion 05.0268.48.02.01.02 administrazio-espedientea bidali eta interesatuta dauden gainerakoak epatzeko dena.

Ezin izan denez aurkitu Gerardo M. Garcia Menéndez jauna administrazio espedientean jasotzen den helbidean (Gipuzkoa kalea, 7, Portugalete), jakinarazten zaio Administrazioarekiko Auzien Bilboko 2 zenbakiko Epaitegiak goian aipatutako espedientea bidaltzeko eskatu duela. Espediente hori Miramar Gunitados, S.A. delakoak hasi zuen Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariaren ebazpen baten aurka, zeinak sendetsi egiten baitu 12.020,26 euroko zehapena ezarri zuen aurreko ebazpen bat (SH-285/01 zehapen espedientea).

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan agindutakoa betez, aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitekeela jakinarazten zaie Gerardo M. Garcia Menéndez jaunaren jaraunsleei. Bederatzi egun izango ditu horretarako, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko otsailaren 17a.

Azterlanen eta Araubide Juridikoaren zuzendaria,

ABEL LÓPEZ DE AGUILETA QUINTANA.


Azterketa dokumentala