Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2006ko martxoaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
1175

ESLEIPENA, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuarena, Transfusio eta Giza-ehunen Euskal Zentrorako gai hemoterapikoak, ehun biologikoak eta helburu terapeutikoa duten antzeko beste produktu batzuk garraiatzeko zerbitzua kontratatzeko espedienteari dagokiona.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua entitate publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Transfusio eta Giza-ehunen Euskal Zentroa.

c) Espedientearen zenbakia: G/211/20/1/1376/O491/0000/092005.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: zerbitzu-kontratua.

b) Helburua: Transfusio eta Giza-ehunen Euskal Zentrorako, gai hemoterapikoak, ehun biologikoak eta helburu terapeutikoa duten antzeko beste produktu batzuk garraiatzea.

c) Loteak: bai, 15.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: 2005eko urriaren 28ko EHAA, 206. zenbakia.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Gehienez: 78.296,32 euro.

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2005eko abenduaren 9a.

b) Kontratistak: Aero Ferr Norte SA.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: 77.192,00 euro.

Galdakao, 2006ko otsailaren 6a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

ROBERTO IBARRETXE ALTUBE.


Azterketa dokumentala