Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2006ko martxoaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Merkataritza Arloko 1 Zenbakiko Epaitegia
1173

EDIKTUA, 541/05 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Merkataritzako 1 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: 541/05 judizio arrunta.

Demandatzailea: David de la Peña Casado.

Abokatua: Elena de la Peña Casado.

Prokuradorea: María Leceta Bilbao.

Demandatua: Juan Antonio Miguel Morcillo González.

Gaia: M09 administrazio-erantzukizuna.

Aipatu judizioaren gainean epaia eman da 2005eko abenduaren 14an. Hau dio epaitzak:

EPAITZA

Baietsi egin dut David de la Peña Casadoren izenean eta ordez, María Leceta Bilbao epaitegietako prokuradoreak sustatutako demanda, eta:

1.– Juan Antonio Miguel Morcillo González auzi-jartzaileari 7.295,41 euro ordaintzera kondenatzen dut.

2.– Kondenatu egiten dut Juan Antonio Miguel Morcillo González auzi-jartzaileari aipatu zenbatekoaren legezko interesa ordaintzera bi mila eta lauko irailaren hamaseitik demandatzaileari guztia ordaindu arte.

3.– Juan Antonio Miguel Morcillo González kostuak ordaintzera kondenatzen dut.

Inpugnatzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (Prozedura Zibilen Legea, 455. artikulua).

Epaitegi honetan aurkeztu beharreko idazki baten bidez aurkeztu beharko da errekurtsoa, bost egun balioduneko epean, epaia jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera. Errekurtso horretan, bestalde, honako hauek adierazi beharko dira: zein ebazpen apelatzen den, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (Prozedura Zibilaren 1/2000 Legea, 457.2 artikulua).

Epai hau eman, agindu eta sinatu egiten dut. Epaia alderdiei jakinaraziko zaie, legez jarritako moduan.

Juan Antonio Miguel Morcillo González demandatuaren gaur egungo helbidea ezezaguna denez gero, Prozedura Zibileko (PZLb) 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, aipatu ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu batez jakinaraztea erabaki da.

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bidez egin beharko da errekurtsoa, ediktu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bost egun balioduneko epearen barruan. Errekurtso horretan, bestalde, honako hauek adierazi beharko dira: zein ebazpen apelatzen den, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dute interesatuek, epaitegi honetako idazkaritzan.

Bilbao, 2006ko urtarrilaren 20a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala